Gorde ondo esteka hau ORAINTXE BERTAN zuen gustuko helbideen barran. Izugarria da, benetan, eta asko erraztuko dizue egunerokoa. Jakin nahi duzu nola?
Irudika ezazu nahikoa dela botoi bakar bat sakatzea Facebook-en etiketatuta zauden argazki guztiak Google Drive-n gordetzeko automatikoki. Edo zure mugikorrak automatikoki deskonektatzen duela WiFi-a, bateria agortzen hasten denean. Ez du itxura txarrik, ezta? Bada, adibide gutxi batzuk bakarrik dira horiek, IFTTT (If this, then that) webgunearen “errezeta” automatizatuek askoz gauza gehiago egiteko aukera ematen baitute.
Ez dakizue zenbat eta zenbat funtzionalitate dituen webgune horrek: gauzen Internet, domotikako aplikazioak, marketineko eta hezkuntzako tresnak, baita lorezaintzakoak ere! Eta, jakina, smartphone, sare sozial eta musikarekin loturiko nahi adina funtzionalitate... eta gehiago! Berdin dio Instagram, Youtube edo jokoak dituzuen gustuko, edo futbola den zure zaletasun bakarra. Gustu guztietarako aukerak daude IFTTn!
Android sistema dutenentzat
- Ahaztu egin zaizu telefonoa itzaltzea edo isiltzea, eta beldur zara norbaitek ez ote dizun gau erdian deituko? Lasai. Aktibatu applet hau, eta mugikorra automatikoki isilduko zaizu, gauero, zuk esaten diozun ordutik aurrera.
- Eta nori ez zaio gertatu Murphyren legearen 1. artikuluak dioena, hau da, mugikorra galtzea isilduta zegoenean? Lasai, ez dago arazorik. Bidali lostphone mezua zure smartphonera zerbitzu honen bidez, eta maximora igoko da zure telefonoaren tonua, lehenbailehen aurki dezazun.
-WiFi-a beti konektatua izaten baduzu Euskaltelen WiFi Kalean zerbitzura konektatu ahal izateko eta ez baduzu kezkatu nahi bateriaren iraupenarekin, aktibatu aplikazio hau: zure smartphoneko WiFi-a deskonektatuko du, bateria gutxi gelditzen denean.
iOS sistema dutenentzat
- Jaso nahi duzu eguraldiaren iragarpena egunero-egunero zue iPhonean? Esteka honen bidez, zure egutegian erantsiko da, zuk nahi duzu orduan jasotzeko.
- Kuadrillakoekin bazkaltzera joaten zaren bakoitzean argazki-piloa igotzen dituzte lagunek Facebook-era? IFTTT-ko applet honek etiketatuta zauden Facebook-eko argazki guztien kopia bat egiten du iOS-eko argazki-album batean. Gainera, sistema programatu dezakezu Dropbox-en eta Google Drive-n gorde ditzan. Ezin errazagoa da!
- IFTTT-k, gainera, aukera ematen dizu iOS-eko kontaktu berriak Google Contacts-en gordetzeko; hala, ez dituzu sekula galduko.
Instagram-en erabiltzaileentzat
- Instagram atsegin baduzu eta Twitter-en ere ibiltzen bazara, jakingo duzu esteka bakarrik ikusten dela Twiter-en, argazkiak partekatzean. Baina errezeta honi esker, Instagram-eko zure argazkiak irudiak balira bezala txiokatuko dira, eta ez esteka huts bat bezala.
-Instagram-eko zure argazkien kopia bat automatikoki Dropbox-en gordetzen duen zerbitzua ere aktiba
- Eta Instagram-eko zure azken argazkia pantaila-atzealde gisa finka dezakezu zure smartphonean.
Musikazaleentzat
- Zure kantarik kutunena topatu baldin baduzuYouTube-n,nahikoa duzuLikeEtaApplethonekSpotifyko “YouTube Likes” zerrendan erantsiko du automatikoki.
- Edo nahiago baduzu lagunekin partekatu Twitter bidez Spotifyko zure kantarik gustukoena, aktibatu errezeta hau.
- Festa bat antolatzen ari zara, eta talde antolatzaileari esan diozu aukeratutako musika bidaliko diozula? Applet honen bidez, aukera duzu playlist bat egiteko eta zure bost kontakturi bidaltzeko posta elektronikoz.
Youtubezaleentzat
- Igo bideo bat YouTube-ra, eta applet honek Google Drive-n gordeko du, kalkulu-orri batean, bideoaren izena, deskribapena eta URLa. Hala, zure kanaleko edukien erregistro automatikoa izango duzu . Eta bideo-fitxategiaren kopia bat gorde nahi baduzu, aktibatu applet hau. URL batetik zure Google Drive-ra bidaliko dira automatikoki zure bideoak.
- Izan beti sinkronizatuak zure komunitate sozialak, eta partekatu automatikoko YouTube-ko zure bideoen esteka zure Facebook-eko orrian, zure jarraitzaileek den-dena ikusteko aukera izan dezaten.
Jokozaleentzat ⚽️
- Ordenagailuko jokoen zalea baldin bazara eta jarraitzaile piloa baldin baduzu Twitch-en, abisua bidal diezaiekezu zure Twitter-eko kontuanren bidez, streaming bat hasten duzun bakoitzean. Horretarako, nahikoa duzu applet hau aktibatzea.
- Eta gauza bera egin dezakezu Facebook-eko zure jarraitzaileekin. Zerbitzu honi esker, abisu bat jasoko dute zure jarraitzaileek zu streaming-ean hasi bezain laster, haiek ere konekta daitezen, nahi izanez gero.
Eta futbolzalea baldin bazara…
Futbolzale amorratua zara, baina ez duzu astirik partida guztiei jarraitzeko? Applet honek abisu bat bidaliko dizu smartphonera Athleticen, Realaren, Eibarren edo Alavésen emaitzen berri emateko, partida bukatu bezain laster.
Oso aukera praktikoak, ezta? Bada, askoz gehiago dituzu gure webgunean. Eman begiratu bat, eta gustukoren bat aurkitzen baduzu, idatzi iruzkin bat eta bidali guri. Jakintza partekatu behar dugu!