Erresuma Batuak Europar Batasuna utzi izana (Brexit) galdera eta zalantza ugari sortzen ari da. Euskaltelen bezeroa bazara eta Erresuma Batura bidaiatzeko asmoa baduzu 2020an, etxean bazeunde bezala egin ditzakezu deiak, mezuak bidali, posta kontsultatu edo argazkiak igo. Europar Batasuneko roamingeko tarifa berak mantenduko ditugu Erresuma Batuan; beraz, ez duzu gehiago ordaindu beharko sareak roamingean erabiltzeagatik.
Ez dizugu ustekaberik eragin nahi fakturan, nahikoa bidaia-gastu izango baitituzu bestela ere. Beraz, Euskadin bazeunde bezala erabili ahal izango duzu mugikorra, aurrez egin beharreko izapiderik edo deirik gabe, eta kontratatuak dituzun tarifen ohiko baldintzei eutsita. Hala, otsailaren 1etik hasita, Brexit eremuko roamingeko tarifak Europar Batasunekoen berdinak dira.
Erresuma Batura ihesalditxo bat egitekotan? Idatzi iruzkin bat, eta konta iezaguzu! Eta badakizu: zalantzarik baldin baduzu, hemen gaude, argitzeko prest.