Kontua ez da teknologia berrien bidez heztea —horretarako, badira beste aplikazio batzuk, edo baita sormena pizten duten bideo-jokoak ere—, baizik eta neska-mutilak entretenitzea dibertigarri izateaz gain hezigarri ere badiren jokoekin.
Dino Tim
Aplikazio hau egoki-egokia da txikiek konturatu gabe ikas dezaten. Bi maila ditu, eta 2 urtetik 12ra bitarteko neska-mutilentzako jarduera ugari. Eskolaurreko mailan, koloreak eta formak, 1etik 5era bitarteko zenbakiak eta hitz berriak ikasteko jokoak proposatzen ditu, besteak beste. Lehen hezkuntzako mailan, berriz, bideo-joko bat eskaintzen zaie, non dinosauro xarmant bat salbatu beharko duten eragiketa matematiko errazen bidez. Eman begiratu bat; doan daukazue Google Play-n eta App Store-n.
Children’s Day Map
Txikienei ingelesa irakasteko aplikazio bat da, eta hau ere doan eskuratu daiteke Android eta iOS sistemetarako. Ingelesezko oinarrizko hitzak ikasiko dituzte aplikazioaren bidez, hala nola asteko egunen izenak, hilabeteenak, urtaroenak edo arroparenak. Oso erraza, praktikoa eta intuitiboa da haurrentzat zein helduentzat.
Cuadros Vivos
Dena ez da zientzia eta matematika bizitzan; beraz, arteari ere egin behar genion txoko bat. Berez, 6-8 urte bitarteko neska-mutilentzat da aplikazio hau, baina heldu batek baino gehiagok ere disfrutatuko du, ziur! Cuadros vivos aplikazioak Thyssen-Bornemisza museoko 6 artelan ezagunenetako batzuekin jolastera animatzen ditu haurrak, eta artearen munduan murgiltzen ditu, artelan bakoitzarekin lotutako jokoen bidez.
Aplikazioak, gainera, beste funtzio interesgarri bat du, DADA Art Studio deritzona, espazio bat haurrei aukera emango diena margotzeko, marrazteko, artelanekin loturiko elementuekin pegatinak erabiltzeko, argazkiak egiteko eta erakusketa bat antolatzeko behar duten guzti-guztia prestatzeko! Play Storen eta App Storen eskuratu daiteke.
Gurutze Gorria, istripuen prebentzioa
Edonon eta edonoiz gerta daitezke istripuak, eta prebentzioa da atsekabeak saihesteko modurik onena. Aplikazio honek eguneroko bizimoduko 11 egoera aurkezten ditu, hiru taldetan sailkatuta (Etxean, Kalean eta Aire zabalean), eta bakoitzak dituen arriskuak identifikatu behar dituzte haurrek. Eta jokoko pertsonaiak mina hartzen badu, nola lagundu ere ikasiko dute. Doako aplikazioa da, hezigarria eta oso irudi atseginak dituena. Gure kutunenetako bat! Android eta iOS sistemetarako eskuratu dezakezu.
Zure seme-alabaren batek gustuko aplikazioren baldin badu guk oraindik aipatu ez duguna, bidali iruzkin bat eta esaguzu zein den. Oso gustura osatzen ditugu gure zerrendak zuen gomendioekin! ????