Droneak, edonon ikusten diren gidaririk gabeko aireko ibilgailu horiek, aukera bikaina dira haurrek mundua esplora dezaten. Pila bat gozatzen eta ikasten dute drone bat pilotatzean, baina zein da haientzat egokiena?
Haurrentzako drone batzuk aukeratu ditugu, eta haien ezaugarriei eta onurei buruzko gauza gehiago kontatuko dizkizugu bidenabar.
Haurrentzako zein onura dakartzate droneek?
Lehenik eta behin, droneek haurrentzako zein onura dakartzaten azalduko dizugu.
- Sormena bultzatzen dute, eta jakin-mina pizten.
- Haiei esker, haurrak gailu elektronikoetara eta IKTetara ohitzen dira.
- Autonomia eta erantzukizun handiagoak ekartzen dituzte.
- Espazioak eta distantziak kontrolatzen, eta norabideak eta ibilbideak zehazten ikasten dute haurrek.
- Psikomotrizitatea, koordinazioa eta mugikortasuna garatzen dituzte.
- Zehatza izateko eta xehetasunetan arreta jartzeko gaitasuna suspertzen dituzte.
Zein dira haurrentzako droneen ezaugarririk garrantzitsuenak?
Arestian aipatutako onurei are abantaila gehiago aterako diezu haurrentzako egokienak direnak aukeratzen badituzu. Baina zein aukeratu?
Batik bat, erabiltzen erraza izan behar du droneak. Are hobeto pisu gutxikoa eta txikia bada.
Gogoratu erresistentea ere izan behar duela. Zenbat eta kolpe eta urratze gehiago jasateko gai izan, orduan eta hobeto. Garrantzitsua da helizeak ondo babestuta egotea.
Gainera, urrutitik ikusten diren eta droneari kolorea ematen dioten ikusizko elementu deigarriak izan beharko lituzke,
baita autonomia nahikoa ere, kargatzeaz hainbeste kezkatu behar ez izateko.
Hona hemen aurreko ezaugarriok kontuan hartuta proposatzen dizkizugun aukera batzuk.
Avialogic dronea
Erraz gidatzen den minidrone bat da. Haren argi txundigarriak etengabe aldatzen dira dronea hegan dabilen bitartean, eta gau modu bat dute.
Pisu txikikoa izan arren, oso segurua eta erresistentea da, batez ere helizea.
Hegaldiaren abiadura kontrolatzeko hiru modu ditu: baxua, tartekoa eta altua.
Horrez gain, 15 bat minutuko hegaldiak egiteko aukera ematen duten bi bateria desmuntagarri dauzka.
Hovercraft dronea
Dronerik salduenetariko bat da Hovercraft.
Iragazgaitza eta desmuntagarria izateaz gain, 40 gramo baino ez ditu pisatzen.
Dena den, lurretik, itsasotik eta airetik mugitzeko duen gaitasuna da haren ezaugarririk harrigarriena.
DJI Tello Ryze dronea
Autonomiari eta hegaldien iraupenari dagokienez, DJI Tello Ryze minidronea aitzindaria da.
Gainera, esku-ahurrean sartzen da eta ezin hobea da bideo laburrak egiteko.
Ikasteko ere aproposa da, hegaldi-patroiak programatzeko aukera eskaintzen baitu.
Potensic dronea
Potensic droneak funtzio bakoitzerako berariazko teklak dauzka: aireratzeko, altitudea mantentzeko, lurreratzeko, etab.
Batez ere segurtasunari ematen dio lehentasuna, eta txistu bat igortzen du ezarritako mugaren bat gaindituz gero.
Gainera, funtzio oso erakargarri bat du: errealitate areagotuko betaurrekoak erabil ditzakezu harekin batera.
Wipkviey drone kameraduna
Moldakorra eta kontrolatzen erraza izateaz gain, botoi bat sakatze hutsarekin larrialdi-gelditzea, abisu-argia, aireratzeko/lurreratzeko funtzioa eta beste batzuk erabili ahal izango dituzu.
Bereizmen handiko (1080p) kamera integratuari esker, wifi-konexioaren bidez denbora errealeko bideoak igor ditzake telefono mugikorrera.
Nahiago baduzu, aplikazio baten bidez kontrola dezakezu, irrati-kontroleko aginterik erabili behar gabe.
Loolinn drone kameraduna
Loolinn droneak 360 graduko birak eman ditzake edozein norabidetan.
Eskuz doitzen den kamera bat eta talkak ekiditeko sentsoreak ditu, eta mugikorraren bidez hegaldiak denbora errealean ikusteko aukera ematen du.
Zein dira droneak erabiltzean jarraitu behar diren oinarrizko arauak?
Aukeratzen duzun dronea edozein dela ere, droneak gidatzeko oinarrizko arauak kontuan hartu behar dituzu, nahiz eta dronea haurrentzat izan.
Arauak pisuaren, altueraren, arrisku motaren eta erabileraren araberakoak dira.
Oro har, haurrentzako droneak, dibertimenduzkoak, aire zabalean erabili behar dira beti, eta ezin dute 120 metro baino gehiagoko altuerarik hartu.
Ez dago drone ez-profesionalak gidatzeko gutxieneko adinik, baina adituek ez dituzte gomendatzen zortzi edo bederatzi urtetik beherakoentzat. Bestalde, droneak 250 gramo baino gehiago pisatzen baditu, ez da jostailutzat hartuko, eta arau ofizialei jarraitu beharko zaie lizentziari, formakuntzari eta bestelakoei dagokienez.
Era berean, garrantzitsua da atera daitezkeen irudiekin kontuz ibiltzea; kontuan izan kamera gabeko droneak eta drone kameradunak daudela.
Droneak eta kamerak
Kamera gabeko haurrentzako droneak oso bizkorrak eta bertutetsuak dira akrobaziak eta itzulipurdiak egiteko, baita birak eta mugimenduak inprobisatzeko ere.
Haatik, drone kameradunei esker argazkiak atera ahalko dituzu eta hegaldia xehetasunez ikusi ahalko duzu, baita amaitu bada ere.
Ikusten duzu zenbat aukera dauden? Aukeratu modelo eta toki egoki bat, eta, araurik urratu gabe, gozatu hegaldiaz!