Kontua da, baina, ikasturte-hasieran erosten ditugun agenda horietako asko ez direla inoiz iristen gurekin urte-amaierara. Denoi gertatu zaigu hori; batzuetan, utzikeriagatik; beste batzuetan, enbarazu besterik egiten ez dutelako agenda horiek, edo ohitura galdu eta kostatu egiten zaigulako egunero erabiltzea.
Guk, berriz, teknologiaren alde egiten dugu, eta hau proposatzen dizugu: utzi alde batera papera, eta smartphonea bihurtu ikasturte honetarako bidaide. Azaldu dizugu, lehendik, nola bihurtu smartphoea hizkuntza-irakasle; orain, berriz, laguntzaile pertsonal bikaina ere izan daiteke:
Ikaslearen agenda. Azkar eta erraz.
Erregistratu zure ikasgaiak eta eskola-ordutegiak. Hori duzu lehenbiziko urratsa, denbora pixka bat kenduko dizun bakarra. Hortik aurrera, izugarri erosoa egingo zaigu oharrak idaztea, jakinarazpenak eranstea eta azterketen datak jartzea. Ikasleek ikasleentzat diseinatua da aplikazio hori. Erraztasun eta arintasun bila bazabiltza, ikaslearen agenda baino hoberik ez duzu. Hobetu zure emaitzak! Eman lehen pausoa! Androiderako eta iOSerako erabilgarri.
Pocketlife. Gauzak ikusteko era asko daude.
Baldan samarra zarela eta gauza sinpleak dituzula gogoko? Bada, orduan, izugarri gustatuko zaizu Pocketlife. Oso erraz ikusten dela, hori du ezaugarri nagusietako bat aplikazio horrek: aski duzu begiratu bat egitea egunak zer dakarkizun jakiteko. Izan ere, zazpi ikuspegi desberdin ditu egutegiak. Probatu ezazu!
Wunderlist. Partekatu zure lanak.
Aplikazio horren formatuak daukan eginkizun-zerrendak aukera ematen du oharrak bizkor idazteko eta gauzak gogorarazteko. Proiektu handiagoak antolatzeko aukera ere ematen du haren funtzio-kopuruak, eta, gainera, senideekin, lagunekin eta ikaskide edo lankideekin parteka ditzakegu gure lanak eta, hartara, taldean jardun. Ezin hobea une oro sinkronizatuta egoteko. Androiden eta iOSen aurkituko duzu.
Nire agenda pertsonala. Adin guztietako jendearentzat.
Aplikazio hau ez da publiko hain zehatz batentzat, ikaslearen agenda ez bezala, baina primerakoa da era guztietako ordutegiak antolatzeko, eta aukera bikaina edozeinentzat. Besteak beste, zure oharrei argazkiak erraz asko eransteko balio dizu aplikazio horrek, eta sarrera horietako bakoitzean iruzkin labur batzuk egiteko. Lagungarria, ezta? Oraingoz, Androiderako bakarrik dago erabilgarri.
Seguru ikusi duzula jada zein den zuretzat egokiena. Deskarga ezazu, eta iritsi lehen helmuga: ikasturte honetan ez duzu aitzakiarik gauzak ordenatu gabe edukitzeko. Etxeko lanak egiteaz gogoratzea, lan hori entregatzea, gaur ikasten hasteko eguna dela gogoratzea..., smartphonean daukazu den-dena.