Urrutiko agintea da egongelako objekturik gogokoenetako bat, baita haurrentzat ere. Agintea hartu eta botoiak sakatzen hasten dira, eta oso egokia ez den film bat agertzen da; seguru asko, inoiz gertatu zaizue hori. Gure telebistak kanal asko ditu, haurrentzakoak, didaktikoak eta pertsonen garapenera begirakoak; baina badira beste batzuk zeinak ikusteko ez baitaude prestatuak haurrak. Hori dela eta, Guraso Kontrola zerbitzua gehitu diogu gure eskaintzari. Nola funtzionatzen duen azalduko dizugu sorta bateko lehenengo sarrera honetan, eta hurrengoetan aukera ugari azalduko dizugu zure seme-alabek teknologiarekin seguru eta modu arduratsuan goza dezaten.

Zein kanal ikus ditzaten nahi duzu?

Euskaltelen telebistak kanal asko eskaintzen dizkizu, baina emititzen dituzten telesail, dokumental eta film guztiak ez dira egokiak haurrentzat. Nahi duzu helduentzat sailkatuta dagoen edukia zure seme-alabek ez ikustea eta egokiak iruditzen ez zaizkizun kanalak blokeatzea? Guraso-kontrolaren bidez egin dezakezu hori.

Guraso babesa euskaltel

Videotekan

Videotekak aukera ematen dizu doako 2.500 izenburu ikusteko, eta azken estreinaldiak ikusteko etxeko sofatik mugitu gabe eta zinemako sarrera baino merkeago. Haurrek agintea hartu eta zure baimenik gabe erosketak egiteak kezkatzen zaitu? Erraztasunak emango dizkizugu: guraso-kontrolarekin erosketen babesa aktibatu dezakezu, edukiak zuk hautatutako PIN kodea sartuta bakarrik erosi ahal izan daitezen.

guraso kontrola Videoteka Euskaltel

Edononen

Edonon zerbitzuarekin, Euskaltelen telebista nahi duzun lekuan eta nahi duzunean ikus dezakezu. Zure ordenagailuan, tabletan eta smartphonean ikus dezakezu. Badakigu haurrak zeinen trebeak diren tresna hauekin; beraz, Edonon zerbitzuan ere gaitu dugu guraso-kontrola. Hartara, haien adineko sailkapenaren araberako edukiak bakarrik ikusi ahal izango dituzte, eta lasai geratuko zara tableta Kung Fu Panda ikusteko uzten diozunean ;)

Guraso kontrola edonon Euskaltel

Euskaltelen zerbitzu honi edo beste edozein zerbitzuri buruzko zalantzarik baldin baduzu, komentario bat utz diezagukezu edo gurekin harremanetan jar zaitezke. Gustura erantzungo dizugu!