Gozatu
Ikastolen festak bueltan dira berriro ere, “Euskal Joko eta Kirolak” ekitaldiaren estreinaldiarekin
Ikastolen Federazioak berrasmatu egin ditu jaiak, euskararen aldeko urteko topaketak berriz ospatu ahal izateko. “Euskal Joko eta Kirolak” ekitaldiaren estreinaldia da aurtengo nobedadeetako bat. Lehiaketa bat da, eta ikastolen jai guztietan egingo da, Euskaltelen babesarekin.