Gozatu

Gozatu

Gau Beltza: euskal Halloween jaiaren jatorria eta historia

Urriaren 31, ostirala, gau beldurgarria da: Gau Beltza. Halloween baino lehen ere, Euskadin aspaldidanik beldurtzen genuen jendea, kalabazei begiak eta ahoak zulatuz eta barnean sua piztuz. Gau Beltzaren jatorria eta historia kontatuko dizugu, bai eta Gau Beltza Euskadin nola eta non ospatzen den ere, gure lurraldeko hainbat hiritan.

Gozatu

Basauriko 2025eko San Fausto jaiak: egitaraua, kartela eta kontzertuak

Basaurin, Bilbo Handia eskualdean, sanfaustoak ospatzen dira, 200 jarduera baino gehiagorekin. Basauriko 2025eko San Fausto jaiak urriaren 11tik 19ra egingo dira, kuadrillak udaletxean elkartzen direnetik Eskarabilleraren agur-txupinazora arte. Basauriko 2025eko San Fausto jaien egitarau osoa azalduko dizugu, Euskadiko jairik ezagunenetako batez ahalik eta gehien goza dezazun.

Gozatu

Nafarroa Oinez 2025: ikastolen jaia Atarrabian

Buruz, bihotzez, oinez! Horixe da Nafarroa Oinez 2025en lema, eta Nafarroako ikastolen jaia Atarrabian ospatuko da aurten, urriaren 19an. Hemen duzu informazio guztia datari, ordutegiei eta jardueren programari buruz. Euskaltelen kukaña ere eramango dugu! Abesti ofiziala entseatzen has zaitezke.

Gozatu

Gernikako 2025eko azken astelehena: azokaren ordutegia eta egitaraua

Urriaren 27an ospatuko da 2025eko Gernikako azken astelehena, eta Gernikako azokarik jendetsuenaren jarduerak eta egitaraua kontatu nahi dizkizugu, hutsik egin ez dezazun. Izan ere, urriko azken asteleheneko azoka festa handia da Gernikan, eta aukera egokia txakolina, taloa txorizoarekin edo Idiazabalgo gazta eder bat probatzeko, bertso-saio bat entzuteko, zesta-puntako partidak ikusteko, eta arratsaldea txosnetan pasatzeko…