Agian uztaileko lehen jai herrikoia delako, Portugaleteko Giako Andre Mariaren jaia urteko jairik maitatuena da bertakoentzat. Urtero, uztailaren 1ean, Ama Birjinarekiko debozioak ez ezik, musikak, dantzak, jolasek eta ondo pasatzeko gogoak hartzen dituzte kaleak.

Nerbioiren itsasadarrean dago Portugalete, Bilbotik hamar minutura, eta herri osoak hartzen du parte Giako Andre Mariaren omenez egiten den udako jai handian. Inguru horretako jairik jendetsuenetako bat izaten da.

Coscojales kalea, festaren epizentroa

Berriztasuna Taldeak antolatzen ditu Giako Andre Mariaren jaiko ekitaldiak; 24 ordu baino gehiago irauten du jaiak, eta Portugaleteko parte zaharrean ospatzen da. Festaren epizentroa Coscojales kalea da. Han, “Dominginak”—trapuzko bi panpina— jartzen dituzte balkoietatik zintzilik, jai-ekitaldien buru izateko.

Goizean goiz hasten da festa. Goizeko bederatzietan altxatzen dira “Dominginak”, eta lore-eskaintza egiten zaio Ama Birjinari, Merkatu plazan. Ospakizunek egun osoan jarraitzen dute: buruhandiak, dantzak, txistulariak, lehiaketak, desfileak, fanfarreak, sokatira eta beste hainbat jarduera egiten dira, guztiak ere udal musika-bandak lagunduta.

Giako Andre Mariaren “jaitsiera” handia

Gran bajada en las fiestas de la Guía de Portugalete

Iturria: http://monografiashistoricasdeportugalete.blogspot.com

Ekitaldi jendetsuena gaueko hamabietatik aurrera izaten da; orduan hasten da “jaitsiera” handia Coscojales kalean. Udal musika-bandaren atzetik, kalejiran, jendetza ibiltzen da bizkarretik helduta kalean gora eta behera, aurrera eta atzera, festa-giroan.

Ehunka metro gutxi batzuetako ibilbidea egin ondoren —ezin izaten da aurreikusi zenbat denbora beharko duten—, parte-hartzaileak dantzaldira iritsi dira. Indarrak berritzeko, baratxuri-zopa jaten dute, eta goizaldean amaitzen da festa, ohiko txupinarekin.

Portugaleteko Giako ANdre Mariaren kantua

Lehendik joanak direnek ezagutuko dute, baina, Portugaleteko Giaren festara lehenbizikoz joatekoa bazara, etxeko lanak eginda joan behar duzu. Horretarako, egun horretan kantatzen duten abestia ikasi beharko duzu. Hauxe da:

Y cuando al mar, bogando va,
va cantando el marinero,
aquello que yo más quiero
en Portugalete está.

Quiero a una bella mujer
que es la luz del alma mía
y a la Virgen de La Guía
que ampara nuestro querer.

Aquel vapor, aquel vapor, que monta la esquina,
la ria Bilbao “Tamen” entrará.
Será amarrado en la franco belga
con unos cabitos, con unos cabitos
que a la lancha le dan.

Le da un anclote, que tumba la lancha
todos al momento vamos a nadar,
y el que no sabe se agarra a la lancha,
y el que no puede más, y el que no puede más,
se va a lo profundo del mar.

Tengo un novio zapatero
que sabe bien trabajar,
con el martillo en la mano
y la caña de pescar.

Y se va a la punta del muelle
a tirar los quisquilleros,
y en abrir y en cerrar boca
se parece al torronero.

Está muy bien, está; muy bien, está; muy bien
ese consejo lo sigo yo también
Está muy bien, está; muy bien, está; muy bien
ese consejo lo sigo yo también

Vengan santos, querubines,
con corbata y calcetines,
angelorum y serafines,
todos santos, santos son.

Portugaleteko Giako Andre Mariaren 2023ko jaien egitaraua

Giako Andre Mariaren festa Nerbioiko itsasadarreko festarik preziatuenetakoa eta jendetsuenetakoa da. Urtez urte programazio zabala izaten du, eta inoiz ez da falta izaten musikarik, kalejirarik, lehiaketarik eta festarako gogorik Portugaleteko kaleetan uztailaren 1ean. Gustu guztietarako ekitaldiekin osatzen da programa.

Uztailak 1, larunbata:

09:00: Txupinazoa eta “Dominginak” altxatzea.

10:00: Haur-minbiziaren kontrako VII. Milia Solidarioa, Bihotz Aratz-ek antolatuta, Canilla ibiltokian.

10:30: Kalejira, Andre Mariaren Mirabeen komentutik hasita. Parte-hartzaileak: Portugaleteko Txistu Zaleak, Trikileku eta Zubira erraldoi eta buruhandien elkartea.

11:00: Meza, Giako Ama Birjinaren omenez, Santa Maria Basilikan. Ondoren, prozesioa porturaino.

11:00: Esku-pilotako erakustaldia Haritz Calderón pilotalekuan, Izarra Pilota Taldeak antolatuta.

11:15: Haurren jaitsiera buruhandiekin, Portugaleteko Txistu Zaleak lagun hartuta, Coscojalesen.

11:30: Belatzak Eskaut Taldeak antolatuta, haur-joko tradizionalak Merkatuaren kanpoaldean.

12:00: Itsas prozesioa, Giako Andre Mariaren omenez.

13:30: Giako Andre Mariaren sokadantza Merkatuaren kanpoaldean, Berriztasuna Taldeko dantzariekin.

15:00: Jaitsiera Gazte Leku fanfarrearekin, eta Ama Birjinari kantatzea, Barbis Taldearekin.

18:00: Kale-animazioa hirigune historikoan, Guretzat musika-bandarekin.

18:30: Sokatira eta irrintzi-lehiaketa kaian.

19:15: Portugaleteko Txistu Zaleen kontzertua Santa Klarako anfiteatroan.

20:00: Portugaleteko Kantuen koruen topaketak Santa Klarako anfiteatroan. Parte-hartzaileak: Pleamar Abesbatza, Coral Sorozabal, Salazar Abesbatza, Barbis Taldea, Santa Maria Abesbatza eta Orfeón Jarrillero Elai-Alai.

20:00: Erromeria eta dantzaldia udal musika-bandarekin, Solar plazan.

00:00: Udal musika-bandarekin, jaitsiera Coscojales kalean.

Goiburuko irudiaren iturria: Javier Mediavilla Ezquibela