Urriaren 28an ospatuko da 2024ko Gernikako azken astelehena, eta Gernikako azokarik jendetsuenaren ordutegia eta jarduerak kontatu nahi dizkizugu, hutsik egin ez dezazun. Izan ere, urriko azken asteleheneko azoka festa handia da Gernikan, eta aukera egokia txakolina, taloa txorizoarekin edo Idiazabalgo gazta eder bat probatzeko, bertso-saio bat entzuteko, zesta-puntako partidak ikusteko, eta arratsaldea txosnetan pasatzeko…

Zergatik astelehenez? Gernikako azokari buruzko bitxikeria hori eta gehiago kontatuko dizkizugu.

Gernikako azken asteleheneko 2024ko egitaraua

Último lunes de Gernika 2024

Irudia: Gernika-Lumoko Udala

Zer ordutegi izango du Gernikako azken astelehenak (urriaren 28a)? Galdera garrantzitsua da, jende asko biltzen baita, eta goiz joatea komeni baita. Hona hemen Gernikako urriko azken asteleheneko azokari buruzko informazio baliagarria, ezer huts egin ez dezazun:

2024ko Gernikako azken asteleheneko egitarauak:

  • 9:00 h. Baserriko produktuen lehiaketa eta azoka, hiriguneko kaleetan (Artekalea, Juan Calzada, Industria, San Juan).
  • 12:00 h. Bertso-saioa, Merkurioren iturriaren plazan: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Onintza Enbeita.
  • 13:00 h. Sari-banaketa (barazkiak, frutak, eztia, txakolina, landareak...) eta ongintzako xedeetarako gazta-enkante herrikoia, Merkurioren iturriaren plazan.
  • 18:00 h. Gernika Jai Alai Winter Series.

Urriko Azken Asteleheneko Azokak 241 postu izango ditu. Postuen kokapena:

  • Artekale kalea
  • Pasealekua
  • San Juan kalea
  • Juan Calzada
  • Industria
  • Domingo Alegria

2024ko Gernikako azken astelehena egun osoz ospatuko da; beraz, indarrak hartzeko, zoaz txosnen eremura eta jan talo goxo-goxo bat. Bestalde, egongo diren 8 txosnak Foru plaza, Pasealekua, Saraspe, Adolfo Urioste eta Ciutat de Berga tokietan kokatuko dira.

Zergatik da desberdina urriko azken asteleheneko azoka?

Gernikako azoka astelehenero egiten da, urte osoan; zertan da desberdina urriko azken astelehenekoa?

Egun horretan, herriko kaleetara ateratzen dira baserritarren postuak; horregatik da maitea eta berezia.

Ikusi duzu egitaraua; baserritarren eta bertako produktuen lana balioesten duen benetako festa da, baina baita eskulangintzarena, nekazaritzako makineriarena eta askoz gehiago ere.

Gernikako azken astelehena txakolina edo sagardoa edateko, jaki goxoak jateko eta kuadrillarekin ondo pasatzeko eguna da.

Eta, horregatik, urtero ehun mila pertsona inguru biltzen ditu, gernikarrak eta Euskal Herri osoko bisitariak, ez baitute inondik ere galdu nahi festa handi hori.

Beraz, hobe duzu asteartea libre hartu eta urriko azken astelehena Gernikan pasatzea, merezi bezala.

Zergatik egiten da astelehenetan merkatua Gernikan?

Último lunes de octubre en Gernika

Irudia: Gernika-Lumoko Udala

“Lunes gernikes, kolperik ez”. Herri-esaera horren arabera, astelehenetan Gernikan ez da kolpe zorririk jotzen, eta horrexegatik da azoka-eguna astelehena.

Lehen ez zegoen superrik izkina bakoitzean, eta ez zen hain erraza toki batetik bestera joatea; beraz, Busturialdeko eskualde osoko jendeak astelehenetan Gernikara joateko aprobetxatzen zuen, erosteko baina, batez ere, jendearekin egoteko eta zesta-partidez gozatzeko.

Mendeak ditu ohitura horrek. Pentsa zenbateraino dagoen errotuta... Euskal Herrian mantentzen diren merkatu tradizional gutxietako bat da.

Gernikako azokari buruzko bitxikeriak

Inoiz izan ez bazara, ikusten duzunez, merkatua tradizio bat da. Urriko lehen eta azken astelehena egun seinalatuak dira, baina asteroko merkatua duela 650 urte baino lehenagotik egiten da.

Azter ditzagun Gernikako azokaren bitxikeria batzuk:

  • 1366an sortu zenetik, Gernikako hiribilduak asteroko azoka bat egiteko pribilegioa du.
  • Aire zabalean egiten zuten, harik eta bonbardatu zuten arte. Orduan, berariazko esparru bat eraikitzea erabaki zuten, eta 1943an amaitu ziren eraikuntzalanak.
  • 1991n inauguratu zuten gaur egungo merkatua, lehen instalazioa eraitsi ondoren.
  • Hileko lehen larunbatean, ekainetik abendura, produktu baten inguruko azoka bereziak egiten dira: Idiazabal gazta eta Urdaibaiko txakolina, Gernikako piperra, sukalki...

Ikusten duzunez, Gernikako azokak historia luzea du atzean, eta hortik dator errotzea eta nortasuna.

Plan ezin hobea daukazu Gernikan azken astelehenean, urriaren 28an.

Goiburuko irudia: Gernika-Lumoko Udala