Gasteizko La Floridako jaiotza Gabonetako gune erakargarri nagusietako bat bihurtu da Arabako hiriburuan. Gasteizko jaiotza monumental horrekin batera, beste hogei baino gehiago ere izaten dira, guztiak ere txikienen gozagarri, besteak beste Karmengo elizako jaiotzak. Gasteizko 2025-2026ko jaiotza nagusien ibilbidea egingo dugu hemen, eta ordutegien berri ere emango dizugu, ikustera joan zaitezen.

Floridako jaiotza. Gasteizko 2025eko Gabonak

Gabonetan, urtero, Arabako hiriburuko Florida parkea jaiotza bihurtzen da. Bisitarientzat erakargarria eta gasteiztar guztientzat harro egoteko modukoa da, jaiotza paregabe horri hazten lagundu baitiote.

Gasteizko Floridako jaiotza handitzen joan da 1962tik aurrera, umeen belaunaldien ekarpenei esker.

Urte hartan inauguratu zen lehen jaiotza monumentala, bertako artistek sortutako tamaina errealeko irudiekin. Urte hartako Gabonetan, Gasteizek haitzuloko jaiotza estreinatu zuen, eta, gaur egun, 200 irudi inguru, eraikinak eta apaingarriak ditu.

Benetako artelanak dira, eta urtero gehitzen eta berritzen dira.

Gasteizko jaiotza monumental hori bi elementuok osatzen dute: batetik, haitzuloa (bisita-ordutegi mugatua du) eta, bestetik, jaiotzaren gainerakoa (ordutegi horretatik kanpo ere bisitatu daiteke).

Orain azalduko dizugu.

Noiz inauguratzen da Gasteizko Floridako jaiotza 2025ean?

Gasteizko 2025-2026ko Gabonetako Floridako jaiotzaren inaugurazio ofiziala 2025eko abenduaren 5ean izango da (ostirala), 16:00etan, eta 2026ko urtarrilaren 6ra arte (asteartea) egongo da zabalik.

Gasteizko jaiotza monumentala zure kabuz bisitatu dezakezu, doan, edo, bestela, ordainpeko bisita gidatu batean. Beherago dituzu xehetasun guztiak.

Gasteizko Floridako 2025-2026ko jaiotzaren ordutegia

2025eko abenduak 5 - 2026ko urtarrilak 6

  • Haitzuloaren ordutegia astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 21:30.
  • Jaiotzaren gainerakoa ordutegi horretatik kanpo ere bisitatu daiteke.

Sarrera doan.

Gasteizko Floridako jaiotzako 2025-2026ko bisita gidatuak

Ezagutu Florida parkeko jaiotza monumentalaren xehetasun guztiak ordu eta erdiko bisita gidatu batean.

  • 2025-2026ko La Floridako jaiotzaren bisita gidatuen datak: 2025eko abenduak 20, 26, 27, 29 eta 30, eta 2026ko urtarrilak 3.
  • Bisitaren prezioa: 6 €.
  • Sarrerak erostea: onlineko salmenta hemen, Turismo Bulegoan edo 945 16 15 98 telefonoan.

Zoaz Olentzero eta Mari Domingiren etxera Gasteizko 2025eko Gabonetan

Ez ahaztu Olentzerori eta Mari Domingiri bisita egitea Florida parke ondoko Zulueta jauregiaren lorategiko etxean. Sarrera doakoa da.

Olentzero eta Mari Domingiren Gasteizko etxea ikusteko 2025eko ordutegia:

  • 2025eko abenduaren 5etik 25era, 10:00etatik 21:30era.
  • Galtzagorrien animazioa: 2025eko abenduaren 5, 6, 7, 8, 12, 13, 14, 19, 20, 21, 22 eta 23an, 18:00etatik 20:00etara.

Gasteizko jaiotzen ibilbideak Karmengo elizan jarraitzen du.

Karmengo elizako jaiotzak Gasteizko 2025-2026ko Gabonetan

Florida parketik metro gutxira daude bisitatzea merezi duten Gasteizko beste jaiotza batzuk. Karmengo elizako jaiotzei buruz ari gara, zeinak Karmengo elizan eta Aita Karmeldarren komentuko klaustroan ikus baititzakezu.

Gasteizko Karmengo Jaiotzen ordutegia

  • Egunero: 11:00etatik 13.00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Sarrera doan.

Gasteizko jaiotzen ibilbidea

Floridako eta Karmengo jaiotzez gain, hogei jaiotzatik gora ditu hiriak, eta Gasteizko jaiotzen ibilbidea osatzen dute denen artean. Ikusi al dituzu denak? Hona hemen jaiotza nagusien zerrenda, eta bideoan, berriz, jaiotza guztien irudiak.

Gasteizko jaiotza nagusien zerrenda:

  • Florida parkeko jaiotza monumentala.
  • Karmengo jaiotzak: Karmengo eliza eta Aita Karmeldarren komentuko klaustroa.
  • Maria Sortzez Garbiaren katedral “berria”.
  • San Antonio komentua.
  • San Migel parrokia
  • San Bizente parrokia.
  • Osmako San Pedro kapera.
  • San Ildefonso kapera.
  • Santa Maria Katedral “zaharra”.
  • San Pedro parrokia.
  • San Andres parrokia.
  • Babesgabetuen Andre Mariaren parrokia.
  • Aranako San Jose parrokia.
  • San Frantzisko parrokia.
  • Santa Maria de los Angeles eliza.
  • Santa Maria Josefa museo-etxea.
  • Gurutze Santuaren komentua.
  • Farolen museo-etxea.
  • Arabako Jaiotzen Elkartearen egoitza.
  • Turismo Bulegoa.
  • Jesusen Bihotza ikastetxeko jaiotza.
  • Sokaren etxeko jaiotza.
  • Goiuri Jauregiko jaiotzak.
  • Salestarren komentuko jaiotza
  • San Kristobal elizako jaiotza.

Eta ez ahaztu Arabako hiriburuko dendetako erakusleihoetan ikusgai dauden jaiotzak; hiriko kaleetan barrena zabiltzanean aurkituko dituzu.

Gozatu Gabonetako klasiko honekin!

Goiburuko irudia: Gasteizko Udala