Kale baten bila zabiltza.  Bueltaka ibili zara..., eta, azkenean, galdu. Zer egiten duzu ondoren? Bada, ia pentsatu ere egin gabe, aplikazio-mapa zabaldu eta zure helmugarako ibilbidea bilatuko duzu. Bada, pentsatu sukaldean ari zarela, erabat galduta. Egun zailak dira hauek sukaldean jarduteko. Konpromiso ugari, ospakizun asko... Ideiarik gabe gera zaitezke. Beharbada, osagairen bat ez duzu eskura izango. Edo, agian, plater berriren bat prestatu nahi duzu. Nolanahi dela ere, oraingoan ere zure mugikorrean duzu konponbidea 

Sukaldaritzako bost aplikazio hauekin lagunduko dizugu. Denetarik dago: gure sukaldaritza-kanalaren aplikazioa, adibidez, edo beste herrialde batzuetako Gabonetako errezetak dituen beste bat... Aho zabalik utziko dituzu denak. Eta sabela ondo beteta  ;-)

Canal Cocina

Gure telebista baldin badaukazu, jakingo duzu zein den abenduko kanal gonbidatua. Canal Cocinak eskaintzen du sukaldean aritzeko programaziorik onena. Telebistako kanala ez ezik, aplikazio bat ere badaukazu, Androiderako eta IOSerako; horiez gain, hor dituzu Google Glass eta Apple Watch ere. Ausartzen al zara errege-opil bat egitera, edo cupcake zoragarri batzuk prestatzera? Ala nahiago duzu txokolatezko eta mentazko Gabonetako cheesecake bat? 27.000 errezeta eta 2.500 bideo-errezeta dituzu aplikazioan.

Cookbook: errezeta errazakAplicación Cookbook

Ausartzen al zara beste herrialde batzuetako errezetak prestatzera aurtengo Gabonetan? Bai? Bada, jaitsi Cookbook: errezeta errazak (Android). Mundu osoko Gabonetako platerak dauzkazu hor: Gabonetako gailetak, jengibrezko ogiaren errezetak, antzara- edo indioilar-platerak, festetarako aperitiboak... Primerakoa da gauza berriren bat egin nahi dutenentzat. Gainera, glutenik gabeko errezeten atal berezi bat ere badu.

Kitchen Stories

kitchen-stories-1

Sukaldaritza-liburu handi bat duzu aplikazio hori. iOSerako eta Androiderako dago erabilgarri Kitchen Stories, eta milaka errezeta ditu. Diseinua, berriz, oso polita, aipagai ditugun aplikazioetatik onena, beharbada. Argazkiz argazki ematen ditu azalpenak, edo bideo bidez, eta oso errazak dira urratsak. Emaitza, berriz, plater ikusgarri bat izaten da beti. Profesional onenen teknikak ikasteko aukera ere eskaintzen dizu aplikazioak, tutoretza-bide baten bidez. Ikasi nahi al duzu koktel perfektu bat prestatzen, edo gonbidatuak aho zabalik uzteko moduan prestatzen mahaia? Bada, orduan, Kitchen Stories da zure aplikazioa.

Zer prestatuko dut gaur?

que-cocino-hoy

Imajinatu plateren bat prestatzen hasi zarela eta osagai bat falta zaizula ohartu zarela bat-batean. Gainera, ez dago denda bat bera ere zabalik. Izutzen hasia zara jada... Zer egin dezakezun? Bada, aplikazio hau erabili. Eskura dituzun osagaien arabera hautatzen ditu errezetak  ¿Qué cocino hoy? aplikazioak; hori dela eta, estualdiren batetik ondo atera zaitezke. Gainera, denbora- eta zailtasun-iragazkiak ipin ditzakezu. Androiderako eta iOSerako dago erabilgarri.

Jamie Oliver’s Recipes

jamie-oliver

Amaitzeko, zer desberdin bat dakarkizugu Oso ospetsua eta ezaguna da Jamie Oliver sukaldari britainiarra: batetik, zenbait jatetxe ditu britainiar uharteetan; bestetik, sukaldaritza-programak egiten ditu eta, azkenik, kanpainak egiten ditu Erresuma Batuko ikastetxeek menu osasuntsuak eman ditzaten. Bere programa propioa du Canal Cocinan. Astelehenero 15 errezeta berri jartzen dituen doako aplikazio bat eskaintzen du, iOsen. Gabonetarako kalitateko errezetak nahi badituzu, produktu naturalez eginak, ideia ugari ditu zuretzat sukaldari ospetsu horrek.

Probatu nahi al duzu gure aplikazioetakoren bat? Bada, orduan, emaitza nolakoa izan den azaldu behar diguzu! Utzi zure esperientziaren iruzkin bat, denok ikas dezagun ;)