Euskaltelen abiadura handiko Internet zerbitzua eskaintzeko, gure bezeroei instalatzen diegun bideratzaileetako bat da Zyxel VMG8924 B10D.

Post honetan, ekipo horren erabiltzaileek egiten dituzten galderetako batzuei erantzuten saiatuko gara.

Zein da Euskaltelen Zyxel VMG8924 B10D bideratzailearen IPa?

Euskaltelen Zyxel VMG8924-B10D modeloko Euskaltelen bideratzailearen panelean zuzenean sartu nahi baduzu, sartu nabigatzaile batean eta idatzi IP hau:

192.168.1.1

Euskaltelen Zyxel VMG8924 B10D bideratzailearen erabiltzaile-izena eta pasahitza

Lehenik eta behin, kontu garrantzitsu bat: ez ezer ukitu bideratzailearen konfigurazio-panelean, horretarako behar den ezagutzarik ez baduzu. Gure aplikaziora edo zure eremu pribatura sartzea edo zerbitzu teknikoari deitzea gomendatzen dizugu.

Gogoan izan bideratzailea funtsezko elementua dela gure sarean; beraz, parametro garrantzitsuak aldatzen badituzu konfigurazioan, gerta daiteke nabigatzen jarraitzeko aukerarik ez izatea edo zure zerbitzuari eragitea. Horregatik azpimarratzen dugu oso seguru bazaude soilik egiteko aldaketak.

Erabiltzaile-izena: user

Pasahitza: 1234

Nola alda dezaket wifi-kanala Zyxel VMG8924 B10D bideratzailean?

Wifi-kanala aldatzeko, gure webguneko Bezeroaren Gunean ere sar zaitezke, honako atal honetan:

Produktuak > Internet > Wifiaren konfigurazioa > Sarearen datuak.

Egin al daiteke ftp(21) atakaren port forwarding Zyxel VMG8924 B10D bideratzailean?

Bideratzailearen menuaren barruan, NAT aukera hautatu behar da atakak kudeatzeko pantailara iristeko. Hor, zenbait aukera ditugu:

Ataka bakar bat irekitzea: Start Port Nº eta End Port Nº laukietan jarriko dugu ataka. IP Address laukian, ataka ireki nahi diogun PCaren IP pribatua jarriko dugu. (Adibide honetan, xxxxxxx litzateke)

Ataka-barruti bat irekitzea: 4500 eta 4504 bitarteko atakak ireki nahi baditugu, 4500 balioa jarriko dugu Start Port Nº aukeran, eta 4504 balioa End Port Nº aukeran. IP Address laukian, konfiguratzen ari garen aplikaziorako zerbitzari gisa jardutea nahi dugun PCaren IP pribatua jarriko dugu. (Adibide honetan, xxxxxxx litzateke)

Ataka guztiak PC bakar bati irekitzea: ‘default’ deritzo horri. Suposatzen da ataka guztiak PCrantz irekiko direla (baina ez du jardungo ataka guztiak irekita dituela postu bakarrean egongo balitz bezala). Horretarako, all ports aukeraren ondoko 1. errenkadan, PCaren IP pribatua jarriko dugu. Sareko beste PC baterako ataka jakin bat ireki nahi badugu, ondorengo 11 errenkadak erabiltzeko aukera dugu, dagokion PCaren IP pribaturantz mapatuta.

Amaitzeko, SAVE sakatuko dugu, eta konfigurazioaren webgunea itxiko.