Zer egin behar duzu Euskaltelen mugikorra atzerrian erabiltzeko? Lehenik eta behin, jakin behar duzu bidaiatzen ari zaren herrian roamingak —telefonoz deitzeak edo Interneten nabigatzeak— kosturik ba ote duen. Zauden tokian zerbitzu horiek kobratzen badira, kontsultatu Euskaltelen roamingaren tarifak, eta aktibatu roaminga zure mugikorrean, Bezeroaren Gunetik.
Kontsultatu hemen Euskaltelen roamingeko herrialdeen zerrenda —eremuen arabera—, atzerriko tarifak eta nola aktibatu behar duzun roaminga zure mugikorrean.
Horrela, ez duzu izango ezustekorik fakturan.
Zertarako balio du roamingak?
Atzerriko herrialde batera zoazenean zure mugikorretik hitz egin eta Interneten nabigatzeko.
Hori bai: roaminga aktibatuta eduki behar duzu Espainiatik kanpo zaudela datuak erabiltzeko eta deitzeko.
Eta kontuan izan behar duzu ez dela gauza bera Europar Batasuneko herrialde batera bidaiatzea edo Asiako herrialde batera joatea —oso modan daude gaur egun—. Zer gertatzen da Erresuma Batuarekin? Zein herrialdetan ordaindu behar da Euskaltelen roaminga?
Zalantzak argituko dizkizugu.
Euskaltelen roamingak kosturik ez duen herrialdeak
Herrialde hauetan, Espainian bazeunde bezalaxe ordainduko duzu dei bat egiteagatik edo Interneten nabigatzeagatik. Ez du aparteko kosturik eragingo zure fakturan.
1. eremuko herrialdeetan, roaminga doan da, eta lehenespenez aktibatuta egoten da Euskaltelen mugikorretan. Beraz, hauetan ez duzu ezer egin beharko:
- Europar Batasuna, Norvegia, Liechtenstein eta Islandia. Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeak dira, eta Andorra eta Suitza hortik kanpo daude.
Euskaltelen roaminga Erresuma Batuan
Erresuma Batura bidaiatzeak zalantza ugari sortzen ditu orain. Londresera baldin bazoaz, adibidez, pasaportea behar duzu, ez baitzara egongo Europar Batasunean.
Eta zer gertatzen da Erresuma Batutik deitzeko edo Interneten nabigatzeko? Erresuma Batua EBtik atera aurreko roaming-politika berarekin jarraitzen du Euskaltelek. Hau da, 1. eremutzat hartzen jarraitzen dugu, eta, beraz, zure deiek eta datuek ez dute aparteko kosturik.
Euskaltelen roamingak kostua duen herrialdeak
Atzerrira joan aurretik, garrantzitsua da Euskaltelen mugikorra erabiltzeak kosturik duen galdetzea, fakturan ezustekorik izan ez dezazun. Gure webgunean egin dezakezu: https://www.euskaltel.com/roaming.
Deiak egin eta jasotzeak edo zure datu mugikorrak erabiltzeak aparteko kostua duten herrialdeak bi eremutan banatzen dira, eta prezio desberdina dute. Bi kasuetan, roaminga aktibatu beharko duzu mugikorrean.
- Euskaltelen roamingeko 2. eremua:
Gogoratu Andorra eta Suitza talde honetan daudela, ez baitaude Europako Esparru Ekonomikoaren barruan.
Aljeria, Argentina, Armenia, Australia, Azerbaijan, Bielorrusia, Bosnia eta Herzegovina, Brasil, Costa Rica, Dominikar Errepublika, Ekuador, El Salvador, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Filipinak, Georgia, Groenlandia, Guatemala, Honduras, Hong Kong, India, Indonesia, Israel, Kanada, Kazakhstan, Kirgizistan, Kolonbia, Koreako Errepublika, Macau, Malaysia, Maroko, Mexiko, Moldavia, Montenegro, Nikaragua, Panama, Paraguay, Peru, Puerto Rico, Qatar, Serbia, Singapur, Sri Lanka, Suitza, Taiwan, Thailandia, Turkia, Txile, Txina, Ukraina, Uruguai, Uzbekistan eta Vietnam.
- Euskaltelen roamingeko 3. eremua:
Afganistan, Albania, Andorra, Angola, Arabiar Emirerri Batuak, Bahrain, Bangladesh, Belize, Benin, Birjina Uharte Britainiarrak, Birmania, Bolivia, Botswana, Brunei, Burundi, Cabo Verde, Egipto, Ekuatore Ginea, Gabon, Gambia, Ghana, Ginea, Ginea-Bissau, Guyana, Hego Sudan, Hegoafrika, Holandarren Antillak, Irak, Iran, Jamaika, Japonia, Jersey, Jordania, Kamerun, Kanbodia, Kenya, Kongoko Errepublika, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kuba, Kuwait, Libano, Libia, Madagaskar, Malawi, Maldivak, Man uhartea, Mauritania, Maurizio, Mazedonia, Monako, Mongolia, Mozambike, Namibia, Nepal, Niger, Nigeria, Oman, Pakistan, Saudi Arabia, Senegal, Seychelleak, Sierra Leona, Sudan, Surinam, Swazilandia, Tajikistan, Tanzania, Togo, Trinidad eta Tobago, Tunisia, Uganda, Venezuela eta Zambia, Zeelanda Berria.
Nola aktibatu roaminga Euskaltelen mugikorrean?
Ikusi duzunez, roaminga aktibatu egin behar duzu 2. eremuko eta 3. eremuko herrialde batera bazoaz. Ez, ordea, 1. eremuko herrialde batera bazoaz, lehenespenez aktibatzen baitu Euskaltelek.
Roaminga aktibatzeko, sartu webgunean, Bezeroaren Gunean, edo Euskaltelen Androiderako edo iOSerako aplikazioan.
- Hautatu zein lineatarako aktibatu nahi duzun roaminga.
- Sakatu “Konfigurazioa” botoia.
- Sartu Roaminga menuan.
- Hautatu “Roamingeko deiak eta datuak”, hitz egiteko eta nabigatzeko, edo “Roamingeko deiak” deitzeko bakarrik, eta lerratu aktibatzeko.
Euskalteleko zure mugikorrak aktibatua izango du orain roaminga. Erraza eta azkarra da.
Euskaltelen roamingaren prezioak, eremuaren arabera
Euskaltelen roamingarekin, 2. eta 3. eremuetan mugikorra erabiltzeagatik bakarrik ordaindu beharko duzu aparteko kostu bat. Deiaren edo datuen prezioa desberdina da eremuaren arabera.
Euskaltelen roamingeko 1. eremuko tarifak: doan da, hau da, ez du aparteko kosturik fakturan.
Euskaltelen roamingeko 2. eremuko tarifak: 2. eremuko herrialde batean Internetera konektatzen bazara, gutxiago kostatuko zaizu mega bakoitzeko; orain, gainera, herrialde gehiago sartu ditugu eremu honetan.
Orain, datuak 2. eremuan erabiltzea 0,024€/MB soilik kostatuko zaizu, eta ez 3,63€/MB, lehen bezala. Ez da akats bat, ez, hala badirudi ere. Berriz diogu: 2,4zentimo/mega. Ikusten duzunez, Euskalteli esker, asko aurrezten da. Are gehiago beste operadore batzuen prezioarekin alderatuz gero, haiekin 2. eremuan nabigatzeak 6,05€/MB-ko edo 12,10€/MB-ko kostua baitu.
Herrialde horietatik hitz egiteko, deia ezartzearen prezioa 0,545€ da. Deitzearen kostua 2,18€/min da, eta deiak jasotzearena, 1,57€/min.
Euskaltelen roamingeko 3. eremuko tarifak: kostu handiena duten atzerriko herrialdeak dira.
Leku horietatik deitzean, deiaren ezartze-kostua 0,545€ da. Zuk deitzen baduzu, minutuko prezioa 3,93 €/min da; dei bat jasotzen baduzu, berriz, 2,42€/min.
Gogoratu https://www.euskaltel.com/roaming webgunean ikus ditzakezula Euskaltelen roamingeko herrialdeen zerrenda eta tarifak.
Eta zalantzarik baduzu, hemen gaituzu, zure esanetara.