Euskaltelen posta-zerbitzua bertsio berri batera eguneratu da. Orain, zure posta-kontuan sartzeko modurik errazena webgune berrira jotzea da. Baina agian nahiago izango duzu posta zure ordenagailuan edo mugikorrean eta Androiden edo iPhonen konfiguratu. Beraz, tutorial txiki bat prestatu dugu kasu bakoitzerako.
Testu honetan azalduko dizugu nola sartu behar duzun Euskaltel.net postako onlineko bertsio berrian, nola konfiguratu behar duzun Euskaltelen posta Androiden eta iPhonen, eta nola konfiguratu behar duzun Outlook-en.
Hautatzen duzun aukera hautatzen duzula ere, erabiltzaile-izena eta pasahitza beharko dituzu. Ahaztu bazaizkizu, esteka honetan azaldutako pausoei jarraituz berreskuratu ahal izango dituzu.
Nola sartu Euskaltelen postako onlineko bertsio berrira
Esan bezala, Euskaltel postan sartzeko modurik erosoena da webgunearen bidez egitea; nabigatzailearen barran URLa idatzi besterik ez duzu egin behar. Hala, ez duzu ezer konfiguratu beharko, edo beste doikuntzarik egin beharko.
Gainera, edukiera handiagoa du orain, 1GB-koa.
Garrantzitsua: Aldatu egin da Euskaltelen postan webgune bidez sartzeko helbidea. Hau da URL berria: https://correoweb.cloud.euskalnet.net/SOGo/.
Aurreko sarbidea ez dabil orain.
Nola konfiguratu Euskaltelen posta Androiden
Euskaltelen posta Androiden Gmail bidez konfiguratu nahi baduzu, hona hemen zer urrats egin behar dituzun Euskaltelen kontua gehitzeko.
- Ikusi Androiden ezarpenak eta bilatu menuan “Kontuak” aukera (litekeena da fabrikatzailearen arabera beste izen bat edukitzea). Ondoren, hautatu “Gehitu kontua”.
- Sakatu “Exchange”.
- Hurrengo pantailan, zure helbide elektronikoa eta pasahitza sartzeko eskatuko dizu.
- Posta elektronikoaren ezarpenetatik, informazio hau eman behar duzu:
- Domeinua: idatzi zure posta-helbidea
- Zerbitzaria: mov.cloud.euskalnet.net
- Ataka: 443
- Segurtasun-mota: SSL/TLS
- Eman Gmaili zure kontaktuetara eta egutegira sartzeko baimena.
- Prozesua amaitzeko, berresteko urratsean, sakatu “Eginda” botoia.
Nola konfiguratu Euskaltelen posta iPhonen
Zure gailua Apple bada, urrats hauek egin behar dituzu Euskaltel posta iPhonen gehitzeko eta konfiguratzeko.
- Ezarpenetatik, hautatu “Posta elektronikoa” eta, ondoren, “Kontuak”.
- “Gehitu kontua” sakatu behar duzu, eta aukeren artean “Microsoft Exchange” aukeratu.
- Bete helbide elektronikoaren eremua eta deskribapena, irudian ikusten duzun bezala.
- Ondoren, “Eskuz konfiguratu” aukera duen mezu bat ikusiko duzu.
- Datu hauek bete behar dituzu:
- Posta-helbidea
- Zerbitzaria: mov.cloud.euskalnet.net
- Domeinua: ez duzu bete behar
- Erabiltzailea: idatzi zure posta-helbidea
- Pasahitza
- Hurrengo urratsa da zer tresna sinkronizatu nahi dituzun adieraztea; onena da guztiak markatzea, irudian bezala.
Kito. Konfiguratua izango duzu Euskaltelen posta iPhonen.
Nola konfiguratu Euskaltelen posta Windowseko posta-aplikazioan
Euskaltelen posta Windowsen konfiguratu nahi baduzu, egiaztatu zure ordenagailuak Windows 10 edo bertsio berriagoa duela. Aurreko bertsioak ez dira bateragarriak.
Euskaltelen posta Windowsen konfiguratzeko, jarraitu urrats hauei:
- Ireki Windowseko posta-aplikazioa.
- Alboko barran, “Kontuak” aukera ikusiko duzu. Sakatu botoia eta, ondoren, hautatu “Gehitu kontua”.
- Pantailan ikusten dituzun aukeren artean, aukeratu “Konfigurazio aurreratua”.
- Aukeratu zer motatako kontua konfiguratu nahi duzun : POP edo IMAP.
- Ondoren, bete informazio hau. Euskaltelen helbide elektronikoaz eta pasahitzaz gain, datu hauek idatzi behar dituzu:
- Sarrerako postaren zerbitzaria: pop.cloud.euskalnet.net
- Kontu-mota: POP 3
- Irteerako postaren zerbitzaria: smtp.cloud.euskalnet.net
- Hautatu "SSL" erabiltzea
- Kito. Prest duzu Euskaltelen postaren Windowseko konfigurazioa.
Nola konfiguratu Euskaltelen posta Outlook-en
Euskaltelen posta zure ordenagailuan konfiguratzeko beste aukera bat Outlook bidez egitea da. Konfiguratua baldin bazeneukan, kontua eguneratu egin beharko duzu, behean azaltzen dizkizugun urratsei jarraituz.
Inoiz egin ez bazenuen, berriz, Euskaltelen posta lehen aldiz Outlook-en konfiguratzeko prozedura erabili behar duzu.
Euskaltelen posta Outlook-en inoiz konfiguratu ez baduzu
Euskaltelen posta Outlook-en konfiguratzeko, jarraitu argibide hauei:
- Ordenagailuan Outlook irekita dagoela, hautatu “Fitxategia” botoia, goian.
- Gero, sakatu "Gehitu kontua".
- Idatzi zure posta-helbidea eta zabaldu “Aukera aurreratuak” menua, eskuz konfiguratzen hasteko.
- Lehenik eta behin, “POP” botoia sakatu behar duzu.
- Konektatzeko, pasahitza sartu behar duzu.
- Hurrengo leihoan, sakatu “Onartu”.
- Errore bat gertatu dela esango dizu; ez kezkatu, ohikoa da. Jarraitu ahal izateko, “Aldatu kontuaren konfigurazioa” menua sakatu behar duzu.
- Kontua konfiguratzeko, sarrerako eta irteerako postari buruzko informazio honekin bete behar dituzu dagozkion eremuak:
- Sarrerako postaren zerbitzaria: pop.cloud.euskalnet.net
- Ataka: 995
- Markatu "SSL" konexio zifratuaren kontrol-laukia
- Irteerako postaren zerbitzaria: smtp.cloud.euskalnet.net
- Ataka: 587
- Aukeratu zifratze-metodoa: "startTLS"
- Idatzi berriro Euskaltelen postako pasahitza eta sakatu “Konektatu”.
- Konfigurazioa amaitzeko, sakatu “Eginda” botoia.
Nola eguneratu zure Euskaltel postaren konfigurazioa Outlook-en
Bere garaian Euskaltelen posta Outlook-en konfiguratu bazenuen, ezarpenak eguneratu beharko dituzu zerbitzua eguneratu genuenetik bidali dizkizuten mezuak jaso ahal izateko.
- Ordenagailuan Outlook irekita dagoela, sakatu “Fitxategia” botoia, goian, ezkerrean.
- “Kontuei buruzko informazioa” panelean, aukeratu zure Euskaltel posta. Hautatu, halaber, “Kontuaren konfigurazioa” irudian ikusten dituzun bi guneetan.
- Ondoren, leiho bat zabalduko da. Han, hautatu Euskaltelen posta, eta sakatu “Konpondu” botoia.
- Hurrengo pantailan, zabaldu “Aukera aurreratuak”, eta hautatu “Utzi nire kontua eskuz konpontzen”. Ondoren, sakatu “Konpondu” botoia.
- Jarraitzeko, zabaldu “Sarrerako posta” menua, eta bete datu hauek:
- Sarrerako postaren zerbitzaria: pop.cloud.euskalnet.net
- Ataka: 995
- Markatu "SSL" konexio zifratuaren kontrol-laukia
- Egin gauza bera “Irteerako posta”rekin:
- Irteerako postaren zerbitzaria: smtp.cloud.euskalnet.net
- Ataka: 587
- Aukeratu zifratze-metodoa: "startTLS"
- Eguneratze-mezu bat ikusiko duzu; sakatu “Ados”.
- Eta, amaitzeko, sakatu “Eginda” botoia.
Erabili beti gida hau Euskaltelen posta Outlook-en, Androiden edo iPhonen konfiguratu behar duzunean.
Eta urratsen batean trabatzen bazara, hemen gaituzu, zuri laguntzeko prest.