Nonahi zaudela ere, lasai egon nahi duzu? Euskaltel Alarmak- zerbitzuak teknologia aurreratua eta hurbileko zerbitzu profesionala konbinatzen ditu. Ahaztu konplikazioak eta lortu merezi duzun segurtasuna.

Euskaltel Alarmak zerbitzuaren abantailak

  • Instalazioa eta alta doan Lehen egunetik aurreztuko duzu.
  • Prezioa. 35,90 €tik hasita, baina jada bezero bazara, deskontu bereziak lortuko dituzu; adibidez, 60 €-ko deskontua zuntzeko eta mugikorreko fakturan.
  • Mantentzelanak barne. Ez kezkatu, zure alarma beti egongo da martxan.
  • ADT/AHZ zentral hartzailea. Zure etxean inor sartu bada, berehala abisatuko dio Ertzaintzari.
  • Mugikorreko aplikazioa, doan. Edozein tokitatik kontrolatu ahal izango duzu zure etxea.
  • Neurrirako osagarriak. Zure etxearen ezaugarrien arabera, beharren araberako osagarriak aukeratu ahal izango dituzu.

Euskaltel Alarmak zerbitzuko kitak

Euskaltelek zenbait aukera eskaintzen ditu etxebizitza- edo negozio-motaren arabera, ez baita gauza bera pisu bat babestea edo txalet bat.

Hauek dira Euskaltel Alarmak zerbitzuaren aukerak eta prezioak:

  • Etxebizitzakita: sarbide bakarra, hilean 35,90 € ordainduta.
  • Etxabe eta atikoetarako kita: bi sarbiderekin, hilean 39,90 € ordainduta.
  • Etxe familiabakarretarako kita: hiru sarbide edo gehiago, hilean 44,90 € ordainduta.

Eta zure negoziorako prezioa 29,67 € izango litzateke hilean.

Kit horiek guztiek barnean dituzte doako instalazioa, BEZa eta mantentze-lanak.

Zer dakar Euskaltel Alarmak kitak

Kit bakoitzak zure etxea/negozioa babesteko oinarrizko gailuak dakartza. Hauek dira:

  • AHZra konektatutako kontrolpanela
  • Kanpotik ikus daitekeen disuasioplaka
  • Sentsoreak: kameradun eta kamerarik gabeko mugimendusentsorea, ate eta leihoen irekiera-sentsorea.
  • Giltza adimendunak eta haririk gabeko teklatua, alarma erraz aktibatzeko eta desaktibatzeko.

Gainera, osagarri aurreratuak eska ditzakezu, hala nola HD kamerak, kanpoan jartzeko sentsoreak, ke-, uholde- eta bibrazio-detektagailuak, urrutiko agintea, SOS botoia eta seinale-errepikagailuak.

Kontrolatu Euskaltelen alarma zure mugikorretik

App Storetik edo Google Playtik deskargatu dezakezu, doan, Euskaltel Alarmak zerbitzuaren aplikazioa.

Aplikazioak aukera ematen dizu:

  • Alarmaren egoera urrunetik aldatzeko
  • Gertaerak kontsultatzeko: nor sartzen eta ateratzen den eta noiz
  • Zuzeneko bideoa ikusteko, kamera baduzu
  • Detektagailuaren irudiak eskatzeko eta SOS alertak jasotzeko
  • Larrialdiko kontaktuak kudeatzeko
  • AHZrekin berehala konektatzeko

Nola kontrata dezaket Euskaltel Alarmak

Kontratazioa oso erraza da. Lau urratsetan egin dezakezu:

  1. Aukeratu zure etxe edo negozioari hobekien egokitzen zaion kita.
  2. Eman zure oinarrizko datuak eta berretsi kontratazioa. Webgunearen bidez (https://euskaltelalarmak.com) nahiz telefonoz egin dezakezu, 800 007 070 zenbakira deituta.
  3. Jaso berrespen-SMSa eta programatu instalazioa
  4. Teknikari batek 2-3 ordutan egingo du instalazioa.