Planifikatu asteburua, lagunekin edo familiarekin era guztietako ekintzez gozatzeko: kontzertuak, antzerkia, jaialdiak, erakusketak, festa gastronomikoak eta beste gauza asko. Hilero, kontsultatu Euskadin egiten diren jarduera eta ekitaldien agenda.

Hona hemen martxorako plan eder-eder batzuk.

Musika, kontzertuak eta jaialdiak Euskadin

agenda euskdi marzo concierto leire martinez
Iturria: Leire Martínez

Martxoak 1: Leire Martínez

Leire Martínezek bakarkako bere disko berria aurkeztuko du, Bilbon, Santana aretoan, martxoaren 1ean (igandea): "Historias de aquella niña".

Martxoak 5: Urtz

Urtz taldearen bira akustikoa Gasteizko Jesús Ibáñez de Matauco antzokira iritsiko da martxoaren 5ean (ostirala).

Martxoak 5: Chica Sobresalto

Información sismica bere azken lana aurkeztuko du Chica Sobresaltok Donostiako Antzoki Zaharrean martxoaren 5ean.

Martxoak 5: Hey Kid

113 milioi stream baino gehiagoren bermea du Hey Kiden arrakasta handiak. Martxoaren 5ean iritsiko da Bilboko Stage Live aretora "A nuevos lugares juntos otra vez" bira berria.

Martxoak 7: LegoReggae 2026

Chalart 58 & Matah eta Soom T dira kartelburu martxoaren 7an, larunbata, Legorretan egingo den LegoReggae 2026 jaialdian.

Martxoak 7: Neomak

Neomak taldearen azken diskoa, "Lazturak Orbain", Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da entzungai martxoaren 7an.

Martxoak 5 eta 26: Pignoise

Pignoise bitan ikusi ahal izango dugu Euskadin. Martxoaren 5ean, Donostiako Bataplan aretoan, eta martxoaren 26an, Jimmy Jazz Gasteiz aretoan.

Martxoak 7: Southern River Band

Southern River Band talde australiarrak "Easier said than done" azken diskoa aurkeztuko du Gasteizko Hell Dorado aretoan. Otsailaren 7an, larunbata, izango da kontzertua.

agenda euskadi marzo concierto andres suarez
Imagen: Andrés Suárez

Martxoak 8: Andrés Suárez

Andres Suárezen Lua bira martxoaren 8an iritsiko da Bilboko Kafe Antzokira.

Martxoak 8: Kakkmaddafakka

Kakkmaddafakka norvegiarren gitarra melodikoak entzungai izango dira Donostiako Dabadaba aretoan martxoaren 8an, igandean.

Martxoak 13: Bigblack Rhino

Nuria Mancebo da Bigblack Rhino taldearen burua, eta "GPS Girando Por Salas" ekimenari eta talentu gazteen aldeko apustuari esker heldu da Gasteizko Urban Rock Concept jaialdira.

Martxoak 14: AMUSUFEST

Besteak beste, Seguridad Social, Los Rebeldes, La Guardia eta La Frontera bandak izango dira AMUSUFEST jaialdian. Martxoaren 14an, Gasteizen, Buesa Arenan.

Martxoak 14: Sergio Dalma

"Ritorno a Via Dalma" lanarekin, Sergio Dalmak "VIA DALMA" unibertsoa osatzen duten Italiako abestiak errepasatuko ditu. Martxoaren 14an (larunbata) entzun ahal izango duzu Donostian, Kursaalean.

Martxoak 16: Suede

"Antidepressants" lan berriaren aurkezpen-biran sartu du Suedek Bilboko Santana aretoa. Martxoaren 16an izango da kontzertua, astelehenean, eta Swim School izango da talde gonbidatua.

Martxoak 19: Nøgen

Nøgen talde donostiarrak 10. urteurrena ospatu eta etapa bat itxiko du. Ez huts egin martxoaren 19an Bilboko Arriaga antzokian emango duen kontzertua.

agenda euskadi marzo concierto lalaloveyou
Iturria: La La Love You

Martxoak 19: La La Love You

La La Love You punk poparen erreferenteak dira, eta plataformetan gehien entzuten diren taldeetako bat. Martxoaren 19an, Donostian joko dute, Kursaalean.

Martxoak 19: Isla Kume

Andres Camposek eta Laura Sorribasek osatutako Isla Kume taldearen fusio-musika martxoaren 19an, ostegunean, iritsiko da Bilboko Kafe Antzokira.

Martxoak 20: Café Quijano

"Miami 1990", Café Quijanoren azken lana, zuzenean entzun nahi? Martxoaren 20an (ostirala) Donostian izango dira, Kursaalean.

Martxoak 20 eta 21: Iseo & Dodosound

Aukera bikoitza Iseo & Dodosound bikote nafarraz gozatzeko; gaur egungo musika eszenako berezienetako bat da. Gasteizko Jimmy Jazz Gasteiz aretoan izango dugu martxoaren 20an eta 21ean.

Martxoak 21: Arene 6

Arene 6 talde getxoztarrak "Sutan" disko berria aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian martxoaren 21ean, larunbata.

agenda euskadi marzo zenet
Iturria: Zenet

Martxoak 27: Zenet

Zenet agertokietara itzuli da bere diskorik intimoena aurkezteko: "Las manos y la voz". Bilbon izango dira martxoaren 27an (ostirala), Campos Elíseos antzokian.

Martxoak 28: Marta Sanchez

Marta Sánchezek bere lau hamarkadako ibilbide musikala ospatuko du bira baten bidez, bere kanta arrakastatsuenak errepasatuz. Martxoaren 28an, larunbata, Campos Elíseos antzokian, Bilbon.

Martxoak 29: Raphael

Raphael "Raphaelísimo" lanarekin itzuli da eszenatokietara. Martxoaren 29an Bilboko Euskalduna Jauregian arituko da.

Antzerkia martxoan Bilbon, Donostian eta Gasteizen

agenda euskadi marzo teatro arizona
Iturria: "Arizona"

Martxoak 1: "Feriantes"

Antzerki-omenaldi bat azokari, barrakei eta gure herri eta hirietan ilusioa eta dibertsioa saltzen duten pertsona horiei guztiei. Gasteizko Félix Petite antzokian, martxoaren 1ean (igandea).

Martxoak 6 eta 7: "La ópera de los tres centavos"

Coque Malla protagonista duen antzezlana, krisi ekonomiko betean prostituzioa, miseria eta botere-gehiegikeria salatzen dituena. Gasteizko Félix Petite antzokian, martxoaren 6an eta 7an.

Martxoak 7, 8 eta 17: "Sensación térmica"

Maitasunak dena justifikatzen al du? "Sensación térmica" lanak antzerki-erantzun bat ematen dio galdera zail horri. Martxoaren 7an eta 8an Bilboko Arriaga antzokian, eta martxoaren 17an Donostiako Intxaurrondo kultur etxean.

Martxoak 12: "Esencia"

Juan Echanove eta Joaquín Clilment aktoreek interpretatutako aspaldiko bi lagunek elkarrekin topo egin dute urte askoren ondoren, eta oroitzapenak eta gogoetak bata bestearen atzetik etorri dira. Martxoaren 12an, Gasteizen, Félix Petite antzokian.

Martxoak 13 eta 18: "Arizona"

Arizona”n, Georgek eta Margaretek (Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola) beren mugak defendatu behar dituzte. Donostiako Antzoki Zaharrean, martxoaren 13an eta 18an.

Martxoak 16: "Itzulera (El regreso)"

Mexikora joan dira antzerki konpainia bateko hiru kide, diasporan bizitza berregin zuten euskaldunak elkarrizketatzera, eta komedia existentzial bat osatu dute. Martxoaren 16an, Donostiako Imanol Larzabal aretoan.

Martxoak 21: "K decirte k no sepas"

Lalachusek eta Bertusek iraganerako bidaia bitxi batera gonbidatzen zaituzte "K decirte k no sepas" obrarekin. Bilboko Campos Elíseos antzokian, martxoaren 21ean (larunbata).

Martxoak 29: "Ya me has tocado el cuento"

Maskulinitate osasuntsuago baten bilaketa kontatzen duen komedia fresko eta ganberroa, martxoaren 29an, igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian.

Erakusketak euskal museoetan

agenda euskadi marzo exposicion elena asins
Iturria: "Elena Asins. Egitura, Espazioa, Denbora"

Martxo osoan: "Mirada rural"

Ander Gómez San Jorgek pinturaren eta ilustrazioaren fusioaren bidez folklorean eta antzinako tradizioetan barrena egindako bidaia bisuala. Zalduondoko Lazarraga Kulturgunean.

Martxo osoan: "Elena Asins. Egitura, Espazioa, Denbora"

Elena Asins artistaren 71 lan eta lau pieza osagarri soinu-konposizio eta guzti biltzen dituen erakusketa da. Kutxa Fundazioaren Kubo aretoan, Donostian.

Martxo osoan: "Juana Cima. Begirada disidente bat"

Juana Cimaren bizi-jarrerarako hurbilketa bat, Karibeko haren oroitzapenaren, euskal testuinguruko haren prestakuntzaren eta haren espiritualtasunaren arteko erdibidean. Artiumen (Gasteiz).

Martxoak 19: "Ruth Asawa: Atzerabegirakoa"

Ruth Asawa da Bilboko Guggenheim Museoan ikus dezakezun erakusketa honen protagonista, bere alanbre pieza konplexuekin panorama artistikoa irauli zuen artista.

Euskadiko jaiak eta ospakizunak

agenda euskadi marzo fieta san jose bakio
Iturria: Bakioko San Jose azoka

Martxoak 13-22: Deustuko jaiak

Martxoak 19: Bakioko San Jose azoka

Martxoak 27 - apirilak 6: Eskutartie

Martxoak 27: Dolumin Barikua Laudion

Martxoak 28: XXIX. Berdel Eguna Mutrikun

Martxoak 29: XXVII. Baserri Azoka Okondon

Astebururako plan gehiago Euskadin

agenda euskadi marzo suncine
Iturria: SUNCINE

Otsailak 24 - martxoak 12: SUNCINE

Gasteizen egingo da SUNCINE, Ingurumeneko Nazioarteko Zinemaldiaren 22. edizioa, otsailaren 24tik martxoaren 12ra. Hemen duzu 2026ko SUNCINE jaialdiko emanaldi eta jardueren egitarau osoa.

Martxoak 3-5: Shen Yun

Txinako dantza klasikoa, istorioak kontatzen dituzten dantza etniko eta folklorikoak, orkestrak eta abeslari bakarlariek lagunduta. Bilboko Euskalduna Jauregia, martxoaren 3tik 5era.

Martxoak 4-8: Umore

Umore, Donostiako nazioarteko lehen komedia-jaialdia, martxoaren 4tik 8ra ospatuko da hiriko hainbat lekutan. Barrea ziurtatua dago. Kontsultatu 2026ko Umore jaialdiaren agenda osoa.

Martxoak 8: Tributo a Las Guerreras K-Pop

Murgiltze-show zirraragarri honetan k-pop supertalde bat da protagonista. Bere ahalmen sekretuak erabiltzen ditu naturaz gaindiko fenomenoetatik babesteko. Martxoaren 8an, igandea, da hitzordua, Campos Elíseos Antzokian, Bilbon.

Martxoak 13: Grison

"No es fácil ser Grison" lanak beatboxinga, musika, inprobisazioa eta publikoarekiko interakzioa uztartzen ditu, eta barrea ziurtatuta dago. Donostian, Kursaalean, martxoaren 13an (ostirala).

Martxoak 13 eta 14: "Bloody Moon by Marina Mascarell"

Dantza-ikuskizun basati, atsegin eta kementsu bat, umorez eta sentsualitatez betea, Donostiako Victoria Eugenia antzokian ikusgai dagoena martxoaren 13an eta 14an.

Martxoak 14: "No pares (sigue, sigue)"

Sergi Caseroren performance bat, spinninga eta hitzaldi performatiboa uztartzen dituena, etengabeko esfortzua eta norberaren mugak behin eta berriz gainditu beharra aldezten duten aginduak zalantzan jartzeko. "No pares (sigue, sigue)" ikuskizunak harrituko zaitu, martxoaren 14an, larunbata, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Martxoak 18: "Amama"

Aukeran Dantza Konpainiak Euskadiko ipuin tradizionaletan oinarritutako ikuskizun berri bat taularatuko du, "Amama". Bilboko Arriaga antzokian ikus dezakezu, martxoaren 18an.

Martxoak 18-22: Bilbao Surf Film Festival

Zinema, erakusketak, mahai-inguruak, Maren, Carlangas eta Morganen musika eta surf asko Bilbao Surf Film Festival jaialdian. Martxoaren 18tik 22ra, Bilbao Arenan.

Martxoak 22: "Verne"

Julio Verneren abentura-nobelen unibertsoa ardatz duen haurrentzako ikuskizun irudimentsu honek hainbat sari jaso ditu. Martxoaren 12an (igandea), Gasteizen, Félix Petite antzokian.

agenda marzo lucia lacarra
Iturria: Lucía Lacarra Ballet

Martxoak 27, 28 eta 29: "Lucía Lacarra Ballet: A.I. (Amalur Indarra)

Adimen artifiziala nagusi den mundu honetan giza sormena non geratzen den galdetzen duen dantza-ikuskizuna. Bilboko Arriaga antzokian, martxoaren 27tik 29ra.

Martxoak 28: Reyes Carrasco

Flamenko-gaua Reyes Carrascorekin Gasteizko Jesús Ibáñez de Matauco antzokian. Martxoaren 28a (larunbata) izango da.

Aisialdiko eta kulturako plan zein baino zein hobeak dauzkazu martxoan Euskadin.