Gure azokak ez dira merkataritza-ekitaldi hutsak. Haien bidez, gure tradizioei eta tokiko produktuei balioa ematen diegu. Ba al zenekien urtero ia 400 azoka egiten ditugula Euskadin? Hemen duzu 2026an Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan egingo diren azoka guztiak biltzen dituen egutegi bat.

Loreak, gastronomia, artisautza edo animaliak dira Euskadiko azoka ezagunenetako batzuen protagonistak. Ez dira falta izaten egun seinalatuetakoak (San Anton, San Blas, San Isidro), ez eta udaberrikoak eta Gabonetakoak ere.

Euskadiko azoka gehienak egun bakar batean egiten dira, nahiz eta batzuek egun batzuk edo aste oso bat ere irauten duten.

Gehienak asteburuan egiten dira, baina badira urtez urte data berari leial eusten diotenak ere.

Hemen duzu Euskadiko 2026ko azoken egutegi osoa

Arabako 2026ko azokak

ferias euskadi araba

Irudia: Almendrako Azoka / Gasteiz On eta Gasteizko Udala

  • Ostiralero Amurrion: Baserritarren azoka

  • Hilabeteko azken igandeetan (abenduan izan ezik), Artziniegan: Lurreko Merkatua

  • Ostegunero eta larunbatero, Laudion: Tokiko ekoizleen azoka

  • Hileko bigarren igandeetan, Murgian: Zuiako Azoka

  • Urtarrilaren 18an, Amurrion: San Anton azoka

  • Urtarrilaren 31n, Laudion: San Blas azoka

  • Otsailaren 8an, Dulantzin: San Blas azoka

  • Otsailaren 14ean, Lapuebla de Labarcan: XX. Uztaberri Eguna

  • Otsailaren 22an, Ribabellosan: Arabako Boilur Beltzaren IX. Nazioarteko Azoka

  • Martxoaren 15ean, Moredan: Arabako Oliba-olio Birjina Estraren XiII. Azoka

  • Martxoaren 27an, Laudion: Doloretako Ostirala

  • Martxoaren 29an, Okondon: XXVII. Baserri Azoka

  • Apirilaren 11n, Eltziegon: Lore eta Ortuaren XIII. Azoka

  • Apirilaren 19an, Zanbranan: XXVII. Baserri Azoka

  • Maiatzaren 10ean, Kuartangon: Perretxikoen eta Terreña Arrazako Aziendaren XXII. azoka

  • Maiatzaren 15ean, Arespalditzan: San Isidro azoka

  • Maiatzaren 16an, Lapuebla de Labarcan: Ardoaren IX. Bandera

  • Maiatzaren 17an, Kanpezun: XXX. Udaberriko Azoka

  • Maiatzaren 17an, Guardian: San Isidro azoka

  • Ekainaren 7an, Amurrion: Txakolin Eguna

  • Ekainaren 14an, Baranbion: XXVII. Ahuntz Eguna

  • Ekainaren 28an, Ondategin: Gorbeia inguruko zaldien XXIX. erakustaldia

  • Uztailaren 4an, Okondon: XVI. Txakolin Jaia

  • Uztailaren 25ean, Gasteizen: Baratxuri Azoka

  • Uztailaren 25ean, Gasteizen: Santiago Nekazaritza Azoka

  • Abuztuaren 14an, Amurrion: Jaietako azoka

  • Abuztuaren 15ean, Araian: Artzain Eguna

  • Abuztuaren 16an, Amurrion: Ganadu Azoka

  • Abuztuaren 28an, Laudion: Baserritar eguna

  • Irailaren 6an, Villanañen: Angostoko XXXIII. Azoka

  • Irailaren 12an, Gasteizen: XXV. Nekazaritzako Azoka Gardena

  • Irailaren 13an, Burgun: V. Burguko Tomate Azoka

  • Irailaren 13an, Kripanen: Arabar Errioxako Mahats-bilketaren XXXI. Festa

  • Irailaren 20an, Amurrion: Artzain Eguna

  • Urriaren 3an, Laudion: Sagar Eguna

  • Urriaren 4an, Murgian: Zuia Haraneko XXXII. Ganadu Azoka

  • Urriaren 6an, Agurainen: DCXXXI . Ganadu Azoka

  • Urriaren 10ean, Gasteizen: XXXI Bionekaraba

  • Urriaren 11n, Pobesen: Arabako Babarrun Pintoaren XXX. Azoka

  • Urriaren 18an, Apilaizen: VII. Gaztaina Azoka

  • Urriaren 18an, Gaubean: Gaubeako XXXIII. Patata Azoka

  • Urriaren 25ean, Izarran: Urkabustaizko XVI. Azoka

  • Urriaren 25ean, Zalduondon: XII. Lautada Eguna

  • Urriaren 31n, Aramaion: Erretiratu Eguna

  • Azaroaren 8an, Santikurutze Kanpezun: San Martin azoka

  • Abenduaren 12an, Artziniegan: Gabonetako Azoka

  • Abenduaren 17an, Gasteizen Gabonetako Azoka

  • Abenduaren 18an, Amurrion: Gabonetako Azoka

  • Abenduaren 24an eta 31n, Laudion: Gabonetako Azokak

Bizkaiko 2026ko azokak

ferias euskadi bizkaia

Irudia: Areatzako Lore Azoka / Turismoa Euskadin

  • Hileko lehen igandea Arrietan: Arrietako Azoka

  • Hileko lehen eta hirugarren larunbatetan (abuztuan izan ezik), Balmasedan: Gure Lurreko Merkatua

  • Larunbatero Bilbon: Gure Lurreko Merkatuak

  • Igandero Bilbon: Lore eta Landare Azoka

  • Ostiralero Mungian: Baserritarren azoka

  • Ostegun eta larunbatetan (jaiegunetan izan ezik) Portugaleten: Emakume Baserritarren Azoka

  • Hileko lehen larunbatean (urtarrilean izan ezik) Urduñan: Tokiko ekoizleen azoka

  • Hileko lehen larunbatean Zamudion (azaroan izan ezik): Nekazamudio Azoka

  • Urtarrilaren 18an, Berrizen: XLIV. Barazki eta Fruta Erakusketa

  • Urtarrilaren 18an, Mungian: San Antontxu azoka

  • Urtarrilaren 25ean, Barakaldon: San Bizente Nekazaritza Azoka

  • Otsailaren 3an, Abadiñon: San Blas azoka

  • Otsailaren 14an, Markina-Xemeinen: Markina-Xemeingo XXIV. Landara Azoka

  • Otsailaren 15ean, Mungian: Ganadu Azoka

  • Martxoaren 1ean, Sopuertan: Txerri Azoka 2026

  • Martxoaren 8an, Amorebieta-Etxanon: Emakume Nekazari eta Artisauen XXVIII. Azoka

  • Martxoaren 8an, Ugaon: Emakume Ekoizleen XXVI. Nekazaritza Azoka

  • Martxoaren 14an, Areatzan: Baserritarren azoka

  • Martxoaren 14an, Bilbon: Baserritarren azoka

  • Martxoaren 15an, Mungian: Ganadu Azoka

  • Martxoaren 19an, Bakion: San Jose azoka

  • Martxoaren 22an, Güeñesen: San Jose Deunarena

  • Martxoaren 22an, Larrabetzun: Txakolin Eguna

  • Martxoaren 27tik apirilaren 6ra, Bilbon: Eskutartie

  • Martxoaren 29an, Ortuellan: XX. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

  • Apirilaren 12an, Bilbon: Santutxuko Nekazaritza Azoka

  • Apirilaren 18an Mungian: Landare Azoka

  • Apirilaren 19an, Garain: Garaiko XII. Landare Eta Lorezaintza Azoka

  • Apirilaren 19an Mungian: Ganadu Azoka

  • Apirilaren 25an, Diman: Dimako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Eskulangintza Azoka

  • Apirilaren 25ean, Urduñan: Urduñako XI. Azoka Ekologikoa

  • Apirilaren 26an, Barakaldon: Lutxanako Nekazaritza Azoka

  • Apirilaren 26an, Gatikan: San Markos Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

  • Apirilaren 26an, Morgan: XXV. Morgako Azoka

  • Apirilean (data zehaztu gabe dago), Munitibarren: Udaberriko Azoka

  • Maiatzaren 1ean, Turtziozen: Turtziozko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

  • Maiatzaren 2an, Areatzan: Karpoko Azoka

  • Maiatzaren 3an, Berangon: XXX. Nekazaritza Azoka

  • Maiatzaren 9an, Markina-Xemeinen: Baserri eta Okela Eguna

  • Maiatzaren 10ean, Barakaldon: Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka

  • Maiatzaren 15ean, Artzentalesen: San Isidro azoka

  • Maiatzaren 16an, Ondarroan: XXV. Antxoa Eguna

  • Maiatzaren 16an, Zeanurin: Zeanuriko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

  • Maiatzaren 17an, Derion: XXIX. Elikadura Azoka

  • Maiatzaren 17an, Mungian: Ganadu Azoka

  • Maiatzaren 17an, Zallan: Zallako XXXV. Ardo Eguna

  • Maiatzaren 22tik 24ra, Bermeon: XXXII. Arrain Azoka

  • Maiatzaren 24an, Gamiz-Fikan: Gamiz-Fizako XXII. Nekazaritza eta Artisau Azoka

  • Maiatzaren 24an, Mañarian: XXX. Artisau, Elikadura eta Landare Azoka

  • Maiatzaren 30ean, Karrantza Haranean: Artzain Topaketa

  • Maiatzaren 30ean, Orozkon: Bertako Arrazen Azoka

  • Ekainaren 2an Gautegiz Arteagan: Gautegiz Arteagako III. Azoka

  • Ekainaren 6an, Barakaldon: Garagardo Azoka

  • Ekainaren 6an, Gernika-Lumon: Urdaibaiko Txakolinaren Eguna

  • Ekainak 6 eta 7, Portugaleten: Txakolina Fest Portugalete

  • Ekainaren 6an, Ziortza-Bolibarren: III Ziortza Bolibarko Azoka

  • Ekainaren 7an, Alonsotegin: Andra Mari Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

  • Ekainaren 7an, Bilbon: Idiazabal Artzain Gaztaren XXI. Bilbao Hiria Txapelketa

  • Ekainaren 7an, Lezaman: XXIII. Txakolin Eguna

  • Ekainaren 7an, Mallabian: Nekazaritza eta Artisautza Azoka

  • Ekainaren 13an, Abadiñon: San Antonio azoka

  • Ekainaren 13an, Artzentalesen: Zaldi Eguna

  • Ekainaren 13an, Etxebarrian: Etxebarriako Abeltzaintza Azoka

  • Ekainaren 13an Gautegiz Arteagan: Gautegiz Arteagako Azoka

  • Ekainaren 14an, Bedian: Bediako Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka

  • Ekainaren 21ean, Barrikan: XXIX. Nekazaritza eta Artisau Azoka

  • Ekainaren 21, Mungian: Baserritar eguna

  • Ekainaren 21ean, Urduñan: XXI. San Joan azoka

  • Ekainaren 4an, Gernika-Lumon: Gernikako Piperraren Eguna

  • Ekainaren 5ean Mungian: Baserritarren Eguna

  • Uztailaren 5ean, Abanto Zierbenan: Nekazaritzako Elikagaien eta Eskulanen Azoka

  • Uztailaren 11n, Balmasedan: Karmengo Jaiak

  • Uztailaren 16an, Santurtzin: Karmengo Azoka

  • Uztailaren 19an, Barakaldon: Barakaldoko Karmenak

  • Uztailaren 25ean, Amorebieta-Etxanon: Baserritarren Azoka

  • Uztailaren 25ean, Gorlizen: Lehen Sektoreko XXXVIII. Azoka

  • Uztailaren 26an, Gorlizen: XL. Artisau Azoka

  • Uztailaren 30ean, Barakaldon: Retuertoko Nekazaritza Azoka

  • Uztailaren 31n, Lemoan: XXVIII. Artisautza Azoka

  • Abuztuaren 1ean, Gernika-Lumon: Arabar Errioxako Ardoa eta Makailoa

  • Abuztuaren 1ean, Ondarroan: Ondarroako Baserri Azoka

  • Abuztuaren 8an, Lekeition: Lekeitioko Baserri Azoka

  • Abuztuaren 10ean, Getxon: San Lorentzo azoka

  • Abuztuaren 16an, Plentzian: XXXV. Plentziako Uria Gazta Sariketa

  • Abuztuaren 22an, Ean: XIV. Bertoko Azoka

  • Abuztuaren 22an, Urdulizen: Andra Mari Azoka

  • Abuztuaren 30en, Mendexan: Berton Bertokoa Azoka

  • Irailaren 1ean, Plentzian: San Antolinetako CXXXII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

  • Irailaren 5ean, Gernika-Lumon: Bizkaiko Untxia eta Sagardoa

  • Irailaren 53an, Sopelan: Euskal Jaia Nekazaritza Azoka

  • Irailaren 6an, Alonsotegin: Txakolin Eguna

  • Irailaren 6an, Elorrion: Ferixa Nausikoa

  • Irailaren 12an eta 13an, Abanto Zierbenan: Burdin Jaia

  • Irailaren 12an, Getxon: XX. Biogetxo Azoka Ekologikoa

  • Irailaren 12an, Ispasterren: Ispasterko Azoka 2026

  • Irailaren 13an, Galdamesen: Herriko III. Abere Azoka

  • Irailaren 13an, Mendatan: XXVIII. Mendatako Nekazalazoka

  • Irailaren 13an, Portugaleten: San Nikolas Nekazaritza Azoka

  • Irailaren 16an, Bermeon: Bermeoko Santa Eufemia Nekazaritza Azoka

  • Irailaren 20an, Artean: XXXI. Merkartea

  • Irailaren 20an, Mungian: Ganadu Azoka

  • Irailaren 20an, Muskizen: Muskizko XLII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

  • Irailaren 26an, Atxondon: Artzain Eguna

  • Irailaren 26an, Bilbon: Zorrotzako Nekazaritza Azoka

  • Irailaren 26an, Mungian: Nekazaritza Ekologikoa

  • Irailaren 27an, Barakaldon: Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka

  • Irailaren 27an, Muxikan: VII. Muxika Azoka 2026

  • Irailaren 27an, Sopuertan: Ganadu eta Nekazaritza Erakusketa Azkoa

  • Urriaren 3an, Artzentalesen: Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka

  • Urriaren 3an, Gernika-Lumon: Sukalki Eguna

  • Urriaren 3an, Karrantza Haranean: Abeltzaintza, Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka

  • Urriaren 3an eta 4an, Zierbenan: Kantauri Fest

  • Urriaren 4an, Bilbon: Deustuko Nekazaritza Azoka

  • Urriaren 4an eta 5ean, Gernika-Lumon: Urriko Lehen Astelehena

  • Urriaren 4an, Iurretan: XXVII. Euskal Elikadura eta Artisautza Azoka

  • Urriaren 4an, Laukizen: Laukizko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Eskulangintza Azoka

  • Urriaren 4an, Sondikan: XVI. Enologia Eguna

  • Urriaren 5ean, Zallan: LXXXI. Gangas Eguna

  • Urriaren 9tik 11ra, Barakaldon: Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka

  • Urriaren 10ean, Abanto Zierbenan: Gallartako XXVIII. Sagardo Eguna

  • Urriaren 10ean, Areatzan: Euskal Jaia

  • Urriaren 10ean, Artzentalesen: Dolara Eguna

  • Urriaren 10ean, Markina-Xemeinen: Lea-Artibai XLII. Urriko Azoka Nagusia

  • Urriaren 11n, Igorren: Garbeko Azoka

  • Urriaren 17an, Balmasedan: Mahats-bilketaren XI. Jaia

  • Urriaren 17an, Basaurin: San Faustoetako XXXVI. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

  • Urriaren 17an, Ubiden: Artisautza Azoka

  • Urriaren 18an, Arrigorriagan: Euskal Azoka

  • Urriaren 18an, Basaurin: San Faustoetako XLVI. Artisautza Azoka

  • Urriaren 18an, Larrabetzun: Bertako Produktuen Azoka

  • Urriaren 18an, Loiun: XXXII. Gastronomia eta Artisautza Azoka

  • Urriaren 18an, Mungian: Ganadu Azoka

  • Urriaren 23an, Balmasedan: LIV. Nazioarteko Putxeren Lehiaketa

  • Urriaren 25ean, Galmadesen: Gaztainaga Eguna

  • Urriaren 26an, Gernika-Lumon: Urriko Azken Astelehena

  • Azaroaren 1ean, Turtziozen: Gazta Eguna

  • Azaroaren 1ean, Trapagaranen: Zugaztietako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Artisau Azoka

  • Azaroaren 7an, Bilbon: San Martin Nekazaritza Azoka

  • Azaroaren 7an, Gernika-Lumon: Gernikako Indabaren Eguna

  • Azaroaren 7an, Zamudion: XII. Txokolate, Gozo eta Artisautza Azoka

  • Azaroaren 8an, Bermeon: San Martin Azoka

  • Azaroaren 8an, Foruan: XXIV. Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka

  • Azaroaren 8an, Lemoan: XXVII. Nekazaritzako Elikagaien Azoka

  • Azaroaren 8an, Zamudion: XXXIX. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

  • Azaroaren 14an Ermuan: XXXVI. San Martin azoka

  • Azaroaren 15ean, Gamiz-Fikan: VI. San Martin Azoka

  • Azaroaren 15ean, Mungian: Ganadu Azoka

  • Azaroaren 15ean, Sondikan: XXVIII. Euskal Azoka

  • Azaroaren 21ean, Berriatuan: Elikagaien, Artisauen eta Animalien Azoka

  • Azaroaren 22an, Bilbon: Errekaldeko XXX. Nekazaritza Azoka

  • Azaroaren 22an, Zaldibarren: XXVII. Neguko Nekazaritza Azoka

  • Azaroaren 28an, Aulestin: Aulestiko IV. Gabon Azoka

  • Azaroaren 29an, Bilbon: San Andres azoka

  • Azaroaren 29an, Zeberion: Zeberioko Artisautza Azoka

  • Abenduaren 4tik 8ra, Durangon: Euskal Denda

  • Abenduaren 5ean, Gernika-Lumon: Karakol Eguna

  • Abenduaren 5ean, Mundakan: Gabonetako Azoka

  • Abenduaren 6an, Atxondon: XXIX. Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka

  • Abenduaren 6an, Gordexolan: San Andres eta Sortzez Garbiaren Azoka

  • Abenduaren 6an, Izurtzan: VI. Nikolas Azoka

  • Abenduaren 6an, Muruetan: XXIII. Txarriki Eguna

  • Abenduaren 6an, Plentzian: San Nikolas Nekazaritza Azoka

  • Abenduaren 8an, Gorlizen: XXI. Gabonetako Azoka

  • Abenduaren 11tik urtarrilaren 5era, Bilbon: Gabonart

  • Abenduaren 12an, Areatzan: Gabonetako Azoka

  • Abenduaren 12an, Orozkon: XVII. Santa Luzia azoka

  • Abenduaren 13an, Leioan: Leioako XXXVI. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

  • Abenduaren 13an, Otxandion: Nekazari eta Artisau Azoka

  • Abenduaren 20an, Garain: Baserriko Produktuen VII. Azoka

  • Abenduaren 20an, Gernika-Lumon: Euskal Herriko XLVIII. Karakol Txapelketa

  • Abenduaren 20an, Mungian: Ganadu Azoka

  • Abenduaren 21ean, Bilbon: LXXVII. San Tomas Azoka

  • Abenduaren 21ean, Lekeition: Lekeitioko San Tomas Azoka

  • Abenduaren 24an, Galdamesen: Ogi Eguna

Gipuzkoako azokak 2026an

ferias euskadi gipuzcoa

Irudia: Ordiziako asteroko azoka / Euskadiko turismoko web-orri ofiziala

  • Astearteetan eta hileko lehen larunbatetan, Beasainen: Bertako Produktuen Azoka

  • Hilabeteko lehen larunbatetan (maiatzetik urrira), Deban: Merkatu Txikia

  • Astelehenero (abuztuan eta jaiegunetan izan ezik), Donostian: Egiako Azoka Txikia

  • Igande eta jaiegun guztietan (martxotik abendura): Bretxako Artisau Azoka

  • Hileko lehen, azkenaurreko eta azken larunbatetan, Donostian: Azoka Ibiltaria

  • Hileko azken larunbatetan, Elgoibarren: Hileko Azken Larunbateko Azoka

  • Hileko bigarren larunbatetan (abuztuan izan ezik), Hernanin: Azoka Ibiltaria

  • Asteazkenero, Hondarribian: Asteazkenetako azoka

  • Larunbatero, Hondarribian: Larunbatetako azoka

  • Larunbatero, Irunen: Larunbatetako azoka

  • Asteazkenero, Ordizian: Ordiziako Asteroko Azoka

  • Larunbatero, Tolosan: Asteroko azoka

  • Urtarrilaren 3an, Deban: Urte Berriko Azoka

  • Urtarrilaren 11n, Lazkaon: Astotxo Eguneko azoka

  • Urtarrilaren 17an, Arrasaten: Zuhaitz Eguna

  • Urtarrilaren 17an, Getarian: San Anton eta Txakolin Eguna

  • Urtarrilaren 31an, Tolosan: XXX. Zuhaitz Eguna

  • Urtarrilean (data zehaztu gabe dago), Zarautzen: Sagardo Eguna

  • Otsailaren 7an, Mutrikun: Merkatu Txikia

  • Otsailaren 14an, Errenterian: Neguko Azoka Berezia

  • Otsailaren 21ean, Arrasaten: Bertako Produktuen Azoka

  • Otsailaren 21ean, Oñatin: Zuhaitz Azoka

  • Martxoaren 7an, Oiartzunen: HemenGuk Azoka

  • Martxoaren 15ean, Zegaman: Erlezain Eguna

  • Martxoaren 21ean, Arrasaten: Karapaixo Eguna

  • Martxoaren 22an, Seguran: XXIV. Udaberriko Azoka

  • Martxoaren 28an, Bergaran: Erramu Zapatuko Feria

  • Martxoaren 28an, Mutrikun: XXIX. Berdel Eguna

  • Apirilaren 6an, Hondarribian: Pazko Bigarrena

  • Apirilaren 8an, Ordizian: Artzain Eguna

  • Apirilaren 12an, Aian: Txakolin Eguna

  • Apirilaren 18an, Arrasaten: Bertako Produktuen Azoka

  • Apirilaren 18an, Errenterian: Udaberriko Azoka Berezia

  • Apirilaren 19an, Gaintzan: Periazoka

  • Apirilaren 19an, Orendainen: Artisau Azoka

  • Apirilaren 25ean eta 26an, Aian: Landare Berezien XXII. Azoka

  • Apirilaren 26an, Urretxun: XX. Lore eta Landare Azoka

  • Apirilean (data zehaztu gabe dago), Albizturren: Albizturko Udaberriko Azoka

  • Aste Santuan (data zehaztu gabe), Donostian: Udaberriko Azoka

  • Apirilean (data zehaztu gabe dago), Errenterian: Sagardo Festa

  • Maiatzaren 1en, Getarian: Antxoa Eguna

  • Maiatzaren 2an, Andoainen: Santakrutzak

  • Maiatzaren 2an, Legazpin: Legazpiko XVI. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

  • Maiatzaren 2an eta 3an, Idiazabalen: Idiazabal Gazta Azoka

  • Maiatzaren 9an, Mutrikun: Merkatu Txikia eta Talo Tailerra

  • Maiatzaren 9an, Tolosan: Lore eta Landare Azoka

  • Maiatzaren 10ean, Hernialden: II. Artisautza Azoka

  • Maiatzaren 10ean, Leintz Gatzagan: Gatz Eguna

  • Maiatzaren 14tik 17ra, Pasaian: Pasaia Itsas Festibala

  • Maiatzaren 14tik 17ra, Tolosan: Bertako Haragien Azoka

  • Maiatzaren 15ean, Astigarragan: San Isidro Azoka

  • Maiatzaren 15ean, Hondarribian: San Isidro Azoka

  • Maiatzaren 16an, Antzuolan: San Isidro azoka

  • Maiatzaren 16an, Aretxabaletan: Txakolin Eguna

  • Maiatzaren 16an, Arrasaten: Lore eta Landare Azoka

  • Maiatzaren 16an, Hernanin: XII. Lore eta Landare Azoka

  • Maiatzaren 17an, Astigarragan: Ilar Eguna

  • Maiatzaren 17an, Usurbilen: XLIII. Sagardo Eguna

  • Maiatzaren 19an, Beasainen: Beasaingo Azoka Berezia

  • Maiatzaren 24an, Aian: Aiako Idi Eguna

  • Maiatzaren 30ean, Errenterian: XVIII. Lore Azoka

  • Maiatzaren 30ean, Oiartzunen: Sagardo Eguna

  • Maiatzaren 30ean, Elgoibarren: Trinitateko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

  • Maiatzaren 31n, Elgoibarren: Trinitateko Artisautza Azoka

  • Maiatzaren 31an, Iruran: Irurako XIII. Artisautza eta Elikagai Azoka

  • Maiatzean (data zehaztu gabe dago), Ataunen: Baserritar eguna

  • Ekainaren 6an, Aizarnazabalen: Jan Sano Bizi Pozik

  • Ekainaren 6an, Eskoriatzan: XXVIII. Ferixie

  • Ekainaren 6an, Oiartzunen: HemenGuk Azoka

  • Ekainaren 6an, Tolosan: Ardo Txuririaren VIII. Azoka

  • Ekainaren 7an, Azkoitian: Tokiko Nekazaritza Azoka

  • Ekainaren 13an, Mutrikun: Merkatu Txikia

  • Ekainaren 14an, Lezon: Sagardo Eguna

  • Ekainaren 20an, Arrasaten: Bertako Produktuen Azoka

  • Ekainaren 21an, Zumaian: Artisau Azoka

  • Ekainaren 24an, Andoainen: San Joan azoka

  • Ekainaren 27an, Donostian: Txakolin Eguna

  • Ekainaren 28an, Beizaman: Beizamako azoka

  • Ekainean (data zehaztu gabe dago), Azpeitian: Txakolin Eguna

  • Uztailaren 1ean, Irunen: Baserritar Eguna

  • Uztailaren 4an, Mutrikun: Merkatu Txiki Gastronomikoa

  • Uztailaren 5ean, Elgetan: Azoka Nagusia

  • Uztailaren 18an, Aizarnazabalen: Sagardo Eguna

  • Uztailaren 18an, Arrasaten: Bertako Produktuen Azoka

  • Uztailaren 18an, Errenterian: Udako Azoka Berezia

  • Uztailaren 18an, Mutrikun: Merkatu Txikia Atun Errearen Dastaketa

  • Uztailaren 19an, Donostian: Groseko azoka

  • Uztailaren 19an, Lasarte-Orian: XXXXI. Santa Ana Artisautza Azoka

  • Uztailaren 25ean, Azpeitian: Baserritarren Eguna

  • Uztailaren amaieran (data zehaztu gabe), Donostian: Jazzaldiko Artisau Azoka

  • Abuztuaren 2an, Hondarribian: Herri Giroa

  • Abuztuaren 4an, Oiartzunen: HemenGuk Azoka

  • Abuztuaren 7an, Zumaian: Euskal Jai Eguna

  • Abuztuaren 8tik 14ra, Donostian: Euskal Herriko Nekazal Produktuen XIII. Azoka Berezia

  • Abuztuaren 8an, Mutrikun: Merkatu Txikia eta Artisau Azoka

  • Abuztuaren 15ean, Deban: Artisautza Azoka

  • Abuztuaren 17an, Azkoitian: Blonda, Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka

  • Abuztuaren 21ean, Zarautzen: Nekazaritza Biologikoko Azoka

  • Abuztuaren 22an, Mutrikun: Merkatu Txikia

  • Abuztuaren 28an, Zumaian: Azoka ekologikoa

  • Abuztuaren 29ean, Elgoibarren: San Bartolome azoka

  • Abuztuan (data zehaztu gabe), Donostian: Artisautza Azoka

  • Abuztuan (data zehaztu gabe), Getarian: Salbatore Jaiak

  • Irailaren 2tik 13ra, Donostian: Artisau Azoka

  • Irailaren 5ean, Donostian: Nekazaritza Ekologikoko Azoka

  • Irailaren 5ean, Donostian: Gipuzkoako Antzinako Barietateen XIV. Tomate Lehiaketa

  • Irailaren 5ean, Donostian: Sagardo Eguna

  • Irailaren 6an, Aretxabaletan: Aretxabaletako X. Tomate Azoka

  • Irailaren 6an, Legazpin: Gipuzkoako Artzain Eguna

  • Irailaren 9an, Ordizian: Euskal Jaia

  • Irailaren 11n, Hondarribian: Jaietako Baserritar Eguna

  • Irailaren 12an, Amasa-Villabonan: XXXI. Irrintzi Azoka Berezia

  • Irailaren 12an, Bergaran: San Martin azoka

  • Irailaren 12an, Errenterian: Nekazaritza Ekologikoaren XI. Azoka

  • Irailaren 12an, Mutrikun: Merkatu Txikia Atun Errearen Dastaketa

  • Irailaren 19an, Amasa-Villabonan: XIV. Txakolin Eguna

  • Irailaren 19an, Arrasaten: Bertako Produktuen Azoka

  • Irailaren 19an, Elgetan: Elgetako Baserritarren Azoka

  • Irailaren 19an, Urretxun: Santa Anastasia

  • Irailaren 19an, Zumaian: Olarro Eguna

  • Irailaren 20an, Hernanin: XLV. Pablo Lasa Euskal Jaia

  • Irailaren 20an, Lezon: Lezoko Baserritar Eguna

  • Irailaren 20an, Zerainen: Nekazaritza Ekologikoaren XXXII. Azoka

  • Irailaren 26an, Aretxabaletan: San Migel azoka

  • Irailaren 27an, Alegian: XIX. Tokiko Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka

  • Irailaren 27an, Asteasun: Asteasuko Azoka Eguna

  • Irailaren 27an, Astigarragan: Sagar Uzta

  • Irailaren 27an, Bidania-Goiatzen: Bidania-Goiazko azoka

  • Irailaren 27an, Lazkaon: XIV. Basherri

  • Irailaren 28tik urriaren 4ra, Hondarribian: Bertako Produktuen Astea

  • Urriaren 3an, Eibarren: Sagardo Eguna Euskaraz Dastatu

  • Urriaren 3an, Oiartzunen: HemenGuk Azoka

  • Urriaren 3an, Oñatin: Herri Eguna

  • Urriaren 4an, Donostian: Perretxiko Jaia

  • Urriaren 5tik 16ra, Hernanin: XIV. Bakailao Astea

  • Urriaren 11n, Anoetan: Baserriko Elikagaien eta Artisautza Produktuen XIX. Azoka

  • Urriaren 11n, Idiazabalen: Baserritar Eguna eta Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketa

  • Urriaren 11n, Zizurkilen: Zizurkilgo XXVIII. Azoka Berezia

  • Urriaren 16an eta 17an, Tolosan: XIV. Azoka Mikologikoa

  • Urtarrilaren 17an, Arrasaten: Bertako Produktuen Azoka

  • Urriaren 17an, Zizurkilen: Merkatu Txikia

  • Urriaren 18an, Zarautzen: Azoka Mikologikoa

  • Urriaren 25ean, Belauntzan: Belauntzako azoka

  • Urriaren 25ean, Iruran: Emakume Artisauen V. Azoka

  • Urriaren 25ean, Zaldibian: Ardiki Eguna

  • Urriaren 31n, Tolosan: XXXI. Tolosa Goxua

  • Urrian (data zehaztu gabe dago), Eibarren: Nekazaritza Ekologikoko Azoka

  • Azaroaren 1ean, Deban: Itziarko Peria

  • Azaroaren 1ean, Usurbilen: Euskal Herriko Artisautza eta Produktuen Azoka

  • Azaroaren 6an eta 7an, Tolosan: V. Esneki Azoka

  • Azaroaren 7an, Azpeitian: Ardo eta Txorizo Eguna

  • Azaroaren 7an, Beasainen: Bertako Elikagaien Azoka Berezia

  • Azaroaren 7an, Errenterian: Udazkeneko Azoka Berezia

  • Azaroaren 7an, Tolosan: Frisiar Arrazaren Euskal Herriko Lehiaketa

  • Azaroaren 8an, Berastegin: Azoka Eguna

  • Azaroaren 8an, Leintz Gatzagan San Milixanak Eskulangintza Azoka

  • Azaroaren 8an, Mutiloan: Mutiloako XVIII. Txerri Azoka

  • Azaroaren 8an, Zarautzen: Txakolin Eguna. Txermenduaren Jaia

  • Azaroaren 8an, Zumarragan: XLIII. Buzkantza Eguna

  • Azaroaren 14an, Soraluzen: XXX. Gaztañare Azoka

  • Azaroaren 14an, Zegaman: San Martin azoka

  • Azaroaren 15ean, Gabirian: XXIV. Erre Sagarraren Erakusketa eta Nekazal Produktuen Azoka

  • Azaroaren 21ean, Arrasaten: Bertako Produktuen Azoka

  • Azaroaren 21ean, Tolosan: XXXI. Babarrun Jaia

  • Azaroaren 27tik urtarrilaren 6ra, Donostian: Gabonetako Azoka

  • Azaroaren 29an, Ormaiztegin: Odolki Azoka

  • Azaroaren 30ean, Azkoitian: San Andres azoka

  • Azaroaren 30ean, Eibarren: San Andres azoka

  • Azaroan (data zehaztu gabe dago), Mutrikun: Merkatu Txikia

  • Abenduaren 5ean, Mendaron: XXX. Kontzezio Azoka

  • Abenduaren 5ean, Oiartzunen: HemenGuk Azoka

  • Abenduaren 6an, Altzon: Altzoko azoka

  • Abenduaren 6an, Errezilen: Ibarbiko Sagar Azoka

  • Abenduaren 12an, Deban: Herriko Ekoizle eta Artisauen Azoka

  • Abenduaren 12an, Oiartzunen: Txerri Eguna

  • Abenduaren 13an, Urretxun: Santa Lutzi azoka

  • Abenduaren 13an Zumarragan: Santa Lutzi azoka

  • Abenduaren 15etik urtarrilaren 5era, Donostian: Gabonetako Artisautza Azoka

  • Abenduaren 19an, Mutrikun: San Tomas azoka

  • Abenduaren 19an, Pasaian: San Tomas Eguna

  • Abenduaren 19an, Tolosan: XXVII. Gabonetako Azoka

  • Abenduaren 19an, Lezon: San Tomas azoka

  • Abenduaren 20an, Pasaian: San Tomas Eguna

  • Abenduaren 20an, Usurbilen: Baserriko Produktuen Azoka

  • Abenduaren 21ean, Azpeitian: San Tomas azoka

  • Abenduaren 21ean, Donostian: San Tomas azoka

  • Abenduaren 21ean, Hondarribian: San Tomas azoka

  • Abenduaren 21ean, Irunen: San Tomas azoka

  • Abenduaren 22an, Arrasaten: Santamas azoka

  • Abenduaren 23an, Ordizian: Gabonetako Azoka

  • Abenduaren 26an, Elgoibarren: Gabon Zahar azoka

  • Abenduaren 26an, Zestoan: Zoroperi Eguna

Ikusten duzunez 2026a azokaz betea dago Euskadin. Orain badakizu zer egunetan diren. Zure esku uzte dugu zure gogoko azokak aukeratzeas :)

Goiburuko irudia: Turismoa Euskadi.