Abian da errenta-aitorpenaren 2023-2024ko kanpaina Euskadin. Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian bizi diren pertsonek Internet bidez, telefonoz edo aurrez aurre egin ahal izango dute errenta-aitorpena. Data eta epeak, modalitateak eta kenkari nagusiak azalduko dizkizugu.

Foru-araubidea duenez, Euskadik eskumen osoa du datak, metodologia eta kenkariak zehazteko. Horregatik, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko foru-aldundiek errenta-aitorpena egiteko berezko epe eta modalitateak ditu.

Gipuzkoan errenta-aitorpena egiteko datak

Gipuzkoan, apirilaren 8tik aurrera onartuko dira errentaren autolikidazio-proposamenak.

Gainerako datak desberdinak dira aitorpena aurkezteko aukeratzen den modalitatearen arabera: aitorpena Internet bidez aurkeztu behar baduzu, apirilaren 11tik uztailaren 1era arteko epea izango duzu; errenta mekanizatu deritzon aukeraren kasuan, apirilaren 16tik uztailaren 1era bitartekoa izango da epea.

Nor dago Gipuzkoan errenta-aitorpena aurkeztera behartuta?

Oro har, Gipuzkoan bizi diren pertsonek aurkeztu behar dute aitorpena, baldin eta lanaren etekinetik, jarduera ekonomikoetatik, kapital higigarri eta higiezinetik edo ondare-irabazietatik eratorritako errentak eskuratzen badituzte.

Baina ez da nahitaezkoa honako kasu hauetakoren batean daudenentzat:

  • Kapitalaren etekin gordinak eta ondare-irabaziak, guztira, urtean 1.600 eurotik gorakoak ez direnean.

  • Banakako tributazioan urtean 14.000 eurora iristen ez diren laneko etekin gordinak, nahiz eta muga 20.000 eurora igo daitekeen kasu zehatz batzuetan, zenbait ordaintzaile edo konpentsazio-pentsioak daudenean, edo ordainsariak gizalan edo eguneko lansariengatik ematen direnean. Zure kasu zehatza Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean kontsultatu dezakezu.

Nola berretsi aitorpen-proposamena Gipuzkoan

declaración renta euskadi fechas

Gipuzkoan bizi bazara, errenta-aitorpena egin eta balioztatzeko hainbat modu daude: Internet bidez, modalitate mekanizatua erabiliz edo etxera bidali zaizun proposamena berretsiz.

Azken kasu horretan, zerga-datuekin eta emaitzarekin ados bazaude, telefonoz edo Internet bidez onar dezakezu, besterik gabe.

Internet bidezko errenta-aitorpena Gipuzkoan

Internet bidez, ZergaBidea web-plataforma erabiltzen da.

Programa horren bidez datu fiskalak eskuratu daitezke, zuzenean programaren bitartez edo bi urratsetan, hots, lehendabizi, ordenagailura deskargatuta eta, gero, datu horiek programara inportatuta.

Gipuzkoan errenta-aitorpena egiteko identifikazio-sistemak

Internet erabiltzen duzun kasu guztietan, bai prozesu guztian zehar bai, adibidez, jasotako proposamena berresteko, ziurtagiri digitalen bat edo BakQ erabili beharko duzu zure datuetara sartzeko.

Izenperen doako identifikazio- eta sinadura-sistema da BakQ, eta, horren bidez, pertsona fisikoek izapide batzuk online egin ditzakete. Honela eskuratu daiteke: online, IZENPEren herritarraren ziurtagiriaren edo NAN elektronikoaren bitartez; online, bideoidentifikazioarekin; edo bulego edo arretaguneren batera joanda.

Errenta-aitorpenaren modalitate mekanizatua Gipuzkoan

Modalitate horretan, dokumentazioa Errenta Mekanizatuko Bulego batean aurkezten da. Han, teknikari espezializatuek lagunduko dizute autolikidazioa egiten.

Ezinbestekoa da aldez aurreko hitzordua izatea aitorpena modalitate horretan egiteko. Hitzordua Internet bidez eska dezakezu, apirilaren 12tik aurrera, Internet bidezko Zerbitzu eta Izapideetako “Errenta mekanizatua – Aurretiazko hitzordua” atalean.

Hitzordua eskatzen duzunean, dagokizun Errenta Mekanizatuko Bulegoan aitorpena aurkezteko eguna eta ordua aukeratu ahal izango dituzu.

Gipuzkoan Errenta Mekanizatua egiteko Ogasun Bulegoak

Errenta Mekanizatuaren aukera hautatzen baduzu, aitorpena honako bulego hauetako batean egin ahalko duzu:

Donostiako bulegoa, egoitza zentrala

Errotaburu pasealekua, 2 - 20018 Donostia

Donostiako Bulegoa, Gros

Secundino Esnaola 10-12, 20001 Donostia

Donostiako Bulegoa, Antso Jakituna

Antso Jakituna, 9 - 20010 Donostia

Azpeitiko bulegoa

Julian Elorza, 3 - 20730 Azpeitia

Beasaingo bulegoa

Urbialde, 1 - 20200 Beasain

Bergarako bulegoa

Toki Eder, 5 - 20570 Bergara

Eibarko bulegoa

Arrageta, 2-behea - 20600 Eibar

Errenteriako bulegoa

Santa Klara, 2 - 20100 Errenteria

Hernaniko bulegoa

Latsunbeberri auzoa, 8-9 - 20120 Hernani

Irungo bulegoa

Iparralde hiribidea, 6 - 20302 Irun

Tolosako bulegoa

San Frantzisko, 45 - 20400 Tolosa

2023-2024 errenta-kanpainako PFEZ-tarteak Gipuzkoan

Gipuzkoan zenbait kenkari eta desgrabazio egin ditzakezu aurten, eta horiek eragina dute aplikatzen zaizun PFEZ-tartean ere:

Hauek dira 2023-2024 errenta-kanpainarako PFEZ-tarteak Gipuzkoan:

  • 0 €-tik 17.280 €-ra bitarteko diru-sarrerak, % 23

  • 17.280 €-tik 34.560 €-ra bitartekoak, % 28

  • 34.560 €-tik 51.840 €-ra bitartekoak, % 35

  • 51.840 €-tik 74.030 €-ra bitartekoak, % 40

  • 74.030 €-tik 102.530 €-ra bitartekoak, % 45

  • 102.530 €-tik 136.670 €-ra bitartekoak, % 46

  • 136.670 €-tik 199.240 €-ra bitartekoak, % 47

  • 199.240 € baino gehiago, % 49

Gipuzkoan bizi bazara balia ditzakezun kenkariak

Bi dira 2023-2024 kanpainako berritasun nagusiak: mutualisten kenkarietan egindako aldaketak eta oinarrizko ikerketan mezenasgoaren aldeko dohaintzetarako ezarritako % 35erainoko kenkari berriak.

Gipuzkoan aplikatzen diren beste kenkari batzuk:

  • Kenkari familiar eta pertsonalak, honako hauengatik: ondorengoak, aurrekoak, desgaitasuna edo mendekotasuna, adina edo egoera pertsonala eta familiarra.

  • Ohiko etxebizitza alokatzea. % 20ra arte, 1.600 euroko mugarekin; igo egiten da 30 urtetik beherakoen edo familia ugarien kasuan.

  • Ohiko etxebizitza erostea. Aldakorra, finantzaketa-motaren eta zergadunaren adinaren arabera.

  • Dohaintzak eta lehentasunezko jarduerak.

  • Sindikatu edo alderdi politikoen kuotak.

Araban errenta-aitorpena egiteko datak

Araban, 2023-2024ko errenta-aitorpenaren kanpaina apirilaren 8an hasiko da eta ekainaren 25era arte iraungo du.

Egun horretatik aurrera, Rentafácil izeneko proposamena duten zergadun guztiek aukera izango dute zirriborroa ikusteko (bide elektronikoen bidez) eta errenta-aitorpena egiteko.

Bestalde, aurrez aurreko modalitatea apirilaren 19an, ostirala, jarriko da martxan.

Nola egin errenta-aitorpena Araban: Rentafácil

Arabako Foru Ogasunak gutun bat bidaltzen die Rentafácil-eko proposamena kalkulatu zaien zergadun guztiei. Jasoko al duzun kontsultatu dezakezu haien webgunean.

Etxera bidalitako aitorpen hori hainbat modutan egiazta daiteke:

  • 900 111 202 telefono-zenbakira deituta.

  • Erakunde laguntzaile hauen bulegoetan: Kutxabank, Laboral Kutxa-Euskadiko Kutxa, Caixabank, Nafarroako Rural Kutxa, Banco Santander, Targobank eta Cajamar.

  • Edo Rentafácilwebgunearen bidez:

Dela onartzeko dela aldatzeko, egoitza elektronikoan sartu beharko duzu, identifikatzeko BAK edo baliozko bestelako ziurtagiri digital bat erabiliz.

BAK doako identifikazio-baliabide bat da, entitate publikoekin Internet bidez tramiteak egin ahal izateko, hala nola errenta-aitorpena. Eskuratzea oso erraza eta doakoa da, webgunearen bidez.

Araban errenta-aitorpena aurkezteko modalitateak: RENTARED eta RENTARABA

Beste bi aurkezpen-modalitate ere badauzkazu aukeran: RENTARED eta RENTARABA.

RENTARED Arabako Foru Ogasunaren egoitza elektronikoaren bidez aitorpena egiteko erabiltzen den programa da (laguntza-programa baten jarraibideei jarraituz).

RENTARABA, berriz, Arabako Foru Aldundiaren Ogasun Bulegoetan eta baimendutako aholkularitza- eta gestoria-zerbitzuetan aitorpena aurrez aurre egiteko ematen den zerbitzua da.

Arabako Ogasun Bulegoetara joateko aldez aurreko hitzordua

Araban, aldez aurreko hitzorduarekin bakarrik ematen da aurrez aurreko arreta Ogasun Bulegoetan.

Hau da ohiko ordutegia: 8:15etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

Nola eskatu aldez aurreko hitzordua?

Arabako Ogasun Bulegoak

Ogasunaren honako bulego hauetan egin dezakezu aitorpena Araban, RENTARABA modalitatea erabiliz.

Gasteiz

Samaniego kalea, 14 - Gasteiz.

Telefono-zenbakia: 945 181 818

Laudio

Alberto Acero plaza, 8 - Laudio.

Telefono-zenbakia: 946 725 483

Guardia

San Juan plaza. Samaniegoren etxea

Telefono-zenbakia: 945 600 135

Araban bizi bazara balia ditzakezun kenkariak:

2023-2024 kanpainan, mutualisten pentsioaren % 25eko kenkaria sartzen da (EAEko hiru lurraldeei dagokie hau).

Araban aplikatzen diren beste kenkari batzuk:

  • Ondorengoak eta aurrekoak.

  • Desgaitasuna, mendekotasuna, adina (65 urtetik goitikoak).

  • Ohiko etxebizitza alokatzea eta erostea.

  • Dohaintzak.

  • Ondare babestuei egindako ekarpenak.

  • Alderdi politikoen kuotak.

2023-2024 errenta-kanpainarako PFEZ-tarteak Araban:

Araban, PFEZaren aitorpena % 2,5ekoa izango da. Bestalde, 30.000 eurotik beherako errentak dituztenek 200 euroko kenkari estra izango dute aitorpenean.

Hauek dira 2023-2024 errenta-kanpainarako PFEZ-tarteak Araban:

  • 0 €-tik 17.280 €-ra bitarteko diru-sarrerak, % 23

  • 17.280 €-tik 34.560 €-ra bitartekoak, % 28

  • 34.560 €-tik 51.840 €-ra bitartekoak, % 35

  • 51.840 €-tik 74.030€-ra bitartekoak, % 40

  • 74.030 €tik 102.530 €-ra bitartekoak, % 45

  • 102.530 €-tik 136.670 €-ra bitartekoak, % 46

  • 136.670 €-tik 199.240 €-ra bitartekoak, % 47

  • 199.240 € baino gehiago, % 49

Informazio gehiago eta errenta-aitorpeneko kenkariak Araban

Arabak zerga-arloko informazioa emateko telefono bat ere gaitu du (945 181 555), eta, hartan, zerga-arloko edozein zalantza kontsultatu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Edo consultasfiscales@araba.eus helbide elektronikora bidal dezakezu.

Egoitza elektronikoaren funtzionamenduari buruzko zalantzarik baduzu edo laguntza teknikoa behar baduzu, bi aukera dituzu: 945 56 90 28 telefonora deitzea edo mezu bat bidaltzea diputaciondigital@araba.eus helbidera. Hau da jendearentzako arreta-ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:30era.

Bizkaian errenta-aitorpena egiteko datak

declaración renta euskadi deducciones

Bizkaian, errentaren kanpaina apirilaren 10etik ekainaren 28ra izango da.

Printzipioz, ez dago data zehatzik aukeratzen den aitorpen-modalitatearen arabera.

Nor dago errenta-aitorpena egitera derrigortuta Bizkaian?

Oro har, ez dute nahitaezko aitorpenik aurkeztu behar urtean 14.000 euroko edo hortik beherako etekin gordinak izan dituzten pertsonek. Kopuru hori 20.000 eurora igo daiteke baldin eta: ordaintzaile edo kontratu bat baino gehiago izan bada; bigarren ordaintzailearen eta gainerako ordaintzaileen zenbatekoen batura urtean 2.000 eurotik gorakoa bada; edo konpentsazio-pentsioak edo urteko mantenu-sariak jaso badira.

Halaber, ez da nahitaezkoa aitorpena aurkeztea kapitalaren etekin gordinak eta ondare-irabaziak, guztira, 1.600 euro baino gutxiago badira urtean.

Errenta23 gutunak adierazten dizu ea errenta-aitorpena egin behar duzun, zein duzun errenta-aitorpenerako aukerarik onena (banakakoa edo baterakoa) eta zein den zure aitorpen-zirriborroaren emaitza.

Nola egin dezaket errenta-aitorpena Bizkaian

Bizkaian bizi bazara, aitorpena aurkezteko hiru aukera dituzu:

  • digitalki, webgunearen edo mugikorreko aplikazioaren bitartez.

  • Telefonoz, 94 608 3000 zenbakira deituta.

  • Aurrez aurre, Ogasuneko bulegoetan eta Gertu zerbitzuan, beti aldez aurreko hitzordua hartuta.

Nola identifikatu, Bizkaian errentaren zirriborroa eskuratzeko

Egoitza elektronikoan aitorpenaren zirriborroa eskuratzeko, eta telefonoz deitzen duzunean identifikatzeko, baliabide bat beharko duzu.

Modurik ohikoena eta errazena BAK sistema da, identifikazioko eta sinadura elektronikoko doako sistema bat, Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean formulario erraz bat betez eska dezakezuna.

Interneten edo telefonoz zure datuak kontsultatu, aldatu edo baieztatzeko erabil dezakezu, bai aitorpen-prozedura osorik egiten baduzu, bai Ogasunak zure etxera bidali duen aitorpen-proposamenaren zirriborroa berretsi nahi baduzu.

Bide batez, beste pertsona baten errenta- eta ondare-aitorpenetako izapideak ere egin ditzakezu, edo zure izenean ere egin ditzake beste norbaitek zureak; horretarako, postaz jasoko duzun Errenta23 gutunean emango zaizun ordezkaritza-kodea baliatu behar duzu. Ordezkaritza-kode bat eskatzeko, 94 608 3000 telefonora deitu dezakezu.

Bizkaiko Ogasun Bulegoak

Nahiago baduzu aitorpena aurrez aurre egin, Bizkaiko Ogasunaren honako bulego hauekin jar zaitezke harremanetan. Gogoan izan aldez aurreko hitzordua eskatu behar duzula Internet bidez edo 94 612 5500 telefono-zenbakira deituta.

Balmasedako Herritarrentzako Arreta Bulegoa

Kubo kalea, 3-5. 48800 Balmaseda.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Barakaldoko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Foruen pasealekua, 4. 48901 Barakaldo.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Basauriko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Nagusia, 38 (sarrera Santiago kaleko 3. zenbakitik), anbulatorioaren parean. 48970 Basauri.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Bermeoko Herritarrentzako Arreta Bulegoa

Dolariaga kalea, 19. 48370 Bermeo.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Bilboko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Basurtuko Kaputxinoen kalea, 2 eta 4. 48013 Bilbo.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Durangoko Herritarrentzako Arreta Bulegoa

Askatasun Etorbidea, 12. 48200 Durango.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Gernika-Lumoko Herritarrentzako Arreta Bulegoa

San Juan Ibarra plaza, 5. 48300 Gernika-Lumo.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Getxoko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Konporte, z/g. 48992 Getxo.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Igorreko Herritarrentzako Arreta Bulegoa

Agirre Lehendakariaren kalea, 19. 48140 Igorre

Ordutegia

Neguan: 8:30etik 14:00etara

Udan: ekainaren 13tik irailaren 9ra, 8:30etik 13:30era.

Telefonoa: 94 406 80 00

Markinako Herritarrentzako Arreta Bulegoa

Erdotza Etorbidea, 4. 48270 Markina

Ordutegia

Neguan: 8:30etik 14:00etara

Udan: ekainaren 13tik irailaren 9ra, 8:30etik 13:30era.

Telefono-zenbakia: 94 406 80 00

Mungiako Herritarrentzako Arreta Bulegoa

Erribide, 5. 48100 Mungia.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Portugaleteko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Castaños jenerala, 41. 48920 Portugalete.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Kenkariak eta PFEZ-tarteak Bizkaian

Bi dira Bizkaiko 2023-2024 kanpainako berritasun nagusiak: % 2ko deflazioa inflazioaren ondorioak konpentsatzeko eta 200 euroko diru-itzulera 30.000 euro baino gutxiagoko errentetarako.

Autonomoek ere kenkari handiagoak eskuratu ditzakete aurten nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin edo salgaien garraioarekin lotutako gastu justifikatugabeengatik.

Gainera, neurri fiskal konpentsatzaileak ezarri dira borondatez Batuz sistemari atxikitako profesionalentzat.

Hauek dira 2023-2024 errenta-kanpainarako PFEZ-tarteak Bizkaian:

  • 0 €-tik 17.720 €-ra bitarteko diru-sarrerak, % 23

  • 17.720 €-tik 35.440 €-ra bitartekoak, % 28

  • 35.440 €-tik 53.160 €-ra bitartekoak, % 35

  • 53.160 €-tik 75.910 €-ra bitartekoak, % 40

  • 75.910 €-tik 105.130 €-ra bitartekoak, % 45

  • 152.130 €-tik 140.130 €-ra bitartekoak, % 46

  • 140.130 €-tik 204.270 €-ra bitartekoak, % 47

  • 204.270 € baino gehiago, % 49

Bizkaian bizi bazara balia ditzakezun kenkari nagusiak:

  • Ondorengoak, aurrekoak, desgaitasunak edo seme-alaben urteko mantenua.

  • Ohiko etxebizitza alokatzea eta erostea.

  • Aurreikuspen sozialeko erakundeetarako ekarpenak.

  • Sindikatuen kuotak.

  • Nazioarteko zerga bikoitza.

  • Mikroenpresetako inbertsioak.

  • Tokiko merkataritzaren digitalizazioa bultzatzeko edo berrikuntza sustatzeko inbertsioa.

Beraz, aurten ere, Ogasunarekin hitzordua duzu Euskadin. Kontuan hartu datak, eta aukeratu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian dauden modalitateetatik zein nahiago duzun 2023-2024ko errenta-aitorpenerako.