Txikienek ilusio handiz itxaroten dute ekialdetik datozen errege magoen etorrera, haiek ikusi eta agurtzeko, eta, nola ez, opariak jasotzeko. Bilboko 2026ko Erregeen desfilea noiz den, zer ibilbide egingo duen eta zer ordutegi izango duen esango dizugu; Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek Bilboko udaletxean harrera noiz egingo duten eta topaketa berezi hori txikienekin ikusteko txartelak nola lortu ere azalduko dizugu.
Has gaitezen, hain zuzen, Bilbon 2026an Erregeei egingo zaien harreratik.
2026ko Erregeen harrera Bilbon

Zure txikiek Meltxor, Gaspar eta Baltasar aurrez aurre ezagutzea nahi duzu? Has daitezela gutuna idazten, 2026ko urtarrilaren 5ean, astelehenez, hartuko baitituzte haurrak.
Iaz bezala, harrera goizez egingo da, Erregeen desfilearen aurretik.
10:00etatik 14:00etara izango da.
2026an Bilbon Erregeak ezagutzeko, txartela lortu behar duzu aldez aurretik; Udalaren webgunean izango dira eskuragai abenduaren 30etik aurrera (asteartea) goizeko 10:00etatik aurrera.
Ekitaldien datak laburbilduko dizkizugu, ez dezazun huts egin:
-
2025eko abenduaren 30a, asteartea: Udalaren webgunean eskuragarri egongo diren sarreren erreserba.
-
2026ko urtarrilaren 5a, astelehena, goizez: Erregeen harrera Bilboko udaletxean.
Bilboko 2026ko errege-desfilearen ibilbidea eta ordutegia

Ilusioz beteriko arratsaldea izaten da urtarrilaren 5ekoa, ekialdetik datozen Errege Magoak ikusten baititugu beren karrozetan Bilboko kaleetatik igarotzen. Eta Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeekin batera, nola ez, segizio guztia: karameluak banatu eta gutunak jasoko dituzte, eta musika, argia eta kolorea ekarriko dituzte Bilboko 2026ko errege-desfilearen ibilbidera.
Aterkia erabiltzen duzu inork baino gozoki gehiago hartzeko? Baduzu gustuko toki bat, eta beti jartzen zara han Errege Magoak igarotzen ikusteko? Orduan, hartu gogoan Bilboko 2026ko errege-desfilearen ordutegia:
-
2026ko urtarrilaren 5a, astelehena, 18:00etan: desfilearen hasiera.
-
2026ko urtarrilaren 5a, astelehena,19:30ean: udaletxera iritsiko dira eta balkoitik agurtuko dute.
Eta hau da Bilboko 2026ko errege-desfilearen ibilbidea:
-
18:00: Kale Nagusitik aterako da errege-desfilea, Maria Diaz Haroren kalearen parean.
-
18:30: Moyua plaza, Carlton hotelaren aurretik.
-
19:00: Plaza Biribila.
-
19:30: Udaletxera iritsiko da.
-
19:30: Alkatearen harrera.
-
19:45: Agurra udaletxeko balkoitik.
Nolakoa den Bilboko errege-desfilea
Berritasunekin dator Bilboko 2026 errege-desfilea. Pegasus zaldi mitologikoak eta Atenea jainkosak ere parte hartuko dute aurten, eta ametsezko bidaia zoragarri batean gidatuko gaituzte, film, telesail eta bideojoko ezagunetako pertsonaiekin batera.
Ohikoa den bezala, suhiltzaileen garai bateko bi kamioi joango dira errege-segizioaren aurretik.
Desfileko lehen karroza Posta Sailekoa izango da. 18 errege-postarik, trikimakoetan eta patinetan denak, azken orduko gutunak jasoko dituzte, haur bat ere gera ez dadin oparirik gabe.
Ondoren, 10 dantzari izango dira, elurretako panpin jantzita, eta Eguberri Musikala karroza Traski eta Truskirekin.
Haien atzetik etorriko dira Transformer, Toy Story eta Mario Bros karrozak, 2026. urte honetako errege-desfilerako aukeratutako gaiari ohore eginez.
Jarraian, Pegasus eta Atenearen txanda da, segizioan lehenengoz, eta, haien ondo-ondotik, desfileko protagonista handiak pasako dira.
Meltxor harrizko gaztelu batean iristen da urtero; Gaspar, hondarrezko gaztelu asiar batean; eta, Baltasar, zurezko gaztelu afrikar batean.
Desfilearen amaieran, karrozarik gozoena egoten da: Gozoki Fabrika.
Bilboko 2026ko errege-desfilea ahogozagarri izan dadin eta Gabonetako ilusiorik handienaz joan gaitezen oparien zain egotera.
Goiburuko irudia: Bilboko Udala
