Idatzi diozu gutuna Olentzerori? Adi ibili, abenduaren 24ko gauean Euskal Herriko txoko guztietara joango baita opariak banatzera. Zatoz gure ikazkin onkoteari, Mari Domingiri eta galtzagorriei harrera egitera Olentzeroren 2025eko desfilean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Hiri nagusietako desfileen datak, ordutegiak eta ibilbideak kontatuko dizkizugu.
2025eKo Olentzero eta Mari Domingiren desfilea Bilbon
Jakin nahi duzu zer egunetan egingo den Olentzeroren 2025eko desfilea Bilbon? Abenduaren 23an egingo da, 17:30etik aurrera.
Bilbon, Olentzero eta Mari Domingiren desfilea Moyua plazatik abiatuko da, eta hiribilduko zenbait kale zeharkatu ondoren, Arriagako plazan amaituko da, musika-ikuskizun eder batekin.
Ohi bezala Carlton hoteleko balkoitik agurtu ondoren, desfile magikoa hasiko da: Olentzero, zurezko Pottokaren gainean, eta Mari Domingi, antzararen gainean, eta, haiekin batera, galtzagorrien kuadrilla (Galtzagorri Nagusia buru dela), Basajaun, Lamia, Gutu herensugea eta beste pertsonaia asko, denak ere ipurtargiek gidatuta. Arriaga antzokiraino joango dira denak, eta, han, haurrak zein helduak agurtuko dituzte balkoitik Olentzerok eta Mari Domingik.
Biharamunean, abenduaren 24 goizean, Olentzerok eta Mari Domingik Bilboko umeak hartuko dituzte Arriaga antzokian, haien eskutitzak jasotzeko.
Erne ibili, harrera honetarako beharrezkoa baita txartelak online erreserbatzea. Abenduaren 22an egin dezakezu, 10:00etatik aurrera,estekahonetan .
Doako 1.500 sarrera banatuko dira. Erreserba bakoitzeko, gehienez 3 sarrera erosi ahal izango dira umeentzat (heldu batekin joan behar dute beti, baina hark ez du sarrerarik behar).
2025eko Olentzero eta Mari Domingiren desfilearen ibilbidea eta ordutegia (Bilbo)
Aurten, Olentzero eta Mari Domingiren desfilea 30 minutu lehenago hasiko da. Hona hemen Olentzeroren 2025eko Bilboko desfilearen ibilbidea eta ordutegia (gutxi gorabeherako ordutegia, irteera-ordutik aurrera):
Asteartea, abenduak 23
-
17:30ean, Carlton hoteleko balkoitik agur egingo dute Olentzerok eta Mari Domingik.
-
17:45ean, desfilea hasiko da, Moyua plazatik. Ibilbide hau egingo du desfileak: Moyua plaza, Kale Nagusia, Plaza Biribila, Nafarroa kalea, Arriaga antzokiko plaza.
-
18:45ean, Arriaga Antzokiko plazan: musika-ikuskizuna.
-
19:30ean, Olentzerok eta Mari Domingik agur egingo dute Arriagako balkoitik, alde egin aurretik.
Asteazkena, abenduak 24
-
11:00 – 14:00 Olentzerok eta Mari Domingik harrera egingo diete herritarrei Arriaga antzokian. Gogoratu zure sarrera online erreserbatzea!
2025eko Olentzero eta Mari Domingiren desfilea Donostian
Olentzeroren Donostiako 2025eko desfilea abenduaren 24an, asteazkenean, egingo da.
Egun horretan, agenda estua izango dute Olentzerok eta Mari Domingik Donostian.
Eguerdian iritsiko dira Konstituzio Plazara.
Ondoren, auto klasiko batean kalez kale ibiliko dira, galtzagorriek, egurgileek eta haurrek bizikletaz lagunduta. Nahi baduzu, zu ere joan zaitezke haiekin bizikletan, baserritar jantzita.
Ibilbidea amaitutakoan, salda edo txokolate bero bat hartu ahal izango da.
Udaletxera bueltan, balkoitik agurtuko dute jendea 13:15ean, eta 15:30etik 17:30era gutunak jasoko dituzte udaletxeko batzar-aretoan. Horretaz gain, tailerrak eta gaztaina erreak izango dira udaletxeko terrazan.
18:00ak aldera, unerik desiratuena iritsiko da: 2025eko Olentzeroren desfilea udaletxe aurrean amaituko da, eta handik esango dute agur Olentzerok eta Mari Domingik. Desfilean 16 taldek baino gehiagok hartuko dute parte, eta 500 pertsona inguruk. 1.000 kilo gozoki baino gehiago banatuko dira.
2025eko Olentzero eta Mari Domingiren desfilearen ibilbidea eta ordutegia (Donostia)
Hona hemen Olentzero eta Mari Domingiren 2025eko Donostiako desfilearen xehetasun guztiak.
Asteazkena, abenduak 24
-
12:00etan, Olentzero eta Mari Domingi Konstituzio plazara iritsiko dira.
-
12:30ean, Olentzerok eta Mari Domingik ibilbide bat egingo dute auto klasiko batean, galtzagorriekin eta egurgileekin batera. Ibilbidea: Ibilbidea: Konstituzio plaza, portua, Kale Nagusia, Hernani, Askatasunaren Hiribidea, Urbieta, Mendeurrenaren plaza, Antso Jakituna, Pio XII.a, Madril hiribidea, Aita Donostia plaza, Zorroaga pasealekua, Loiolako zeharbidea, Antzieta pasealekua, Kristobaldegi, Arteleku plaza (han elkartuko dira), Felisa Martin Bravo, Concha Chaos, Antzieta pasealekua, Aralar, Urbia, Loiolako zeharbidea, Zorroaga pasealekua, Toribio Alzaga, Irun plaza, Felipe IV.a, Eustasio Amilibia, Madril hiribidea, Zuaznabar, Bizkaia pasealekua, Gernikako arbolaren pasealekua, Foruen pasealekua, Argentinako errepublikaren pasealekua, Erregina erregeordea, Bulebarra, Hernani, Alderdi Eder.
-
13:15ean, udaletxera iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi, eta agur egingo dute balkoitik.
-
15:30 - 17:30 bitartean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, herritarrek gutunak emango dizkiete Olentzerori eta Mari Domingiri. Horretaz gain, tailerrak eta gaztaina erreak izango dira udaletxeko terrazan.
-
18:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren desfilea. Kale hauetatik pasatuko dira: Ijentea, Hernani, Askatasunaren hiribidea, Loiola, San Martzial, Getaria, Txurruka, Gipuzkoa plaza, Elkano, Bulebarra, Alderdi Eder.
-
18:45ean, udaletxe aurrean, agur esango dute Olentzerok eta Mari Domingik.
Hiriko beste auzo batzuetara eta ikastetxeetara ere joango dira Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 19tik aurrera.
Olentzero eta Mari Domingiren 2025eko desfilea Gasteizen
Noiz izango da Olentzeroren 2025eko desfilea Gasteizen? Abenduaren 24an, asteazkenarekin, Olentzero eta Mari Domingi Arabako hiriburuko kaleetan barrena ibiliko dira.
Segizioak 4 karroza izango ditu: baso magikoa, Mari Domingirena, Olentzerorena eta azken bat, bertatik gozokiak botatzeko baliatuko dena. Indarra Elkartearen panpina mitologikoak ere izango dira, bai eta Cal y Canto antzerki-taldea ere "Haizearen lorategia –The wind garden" euskal mitologiaren unibertsoari egokitutako ikuskizun ibiltariarekin. Eta ez dira faltako orobat Erraldoien Konpartsa eta konpartsakide guztiak: baserritarrak, buruhandiak, Gargantua, galtzagorriak eta lanbide tradizionaletako taldeak, besteak beste.
Olentzero eta Mari Domingiren 2025eko desfilearen ibilbidea eta ordutegia (Gasteiz)
Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 24an iritsiko dira Arabako hiriburura, asteazken goizean. Lehenengo geldialdia Gasteizko udaletxean egingo dute, eta bertan hartu eta bilduko dituzte umeen gutunak. Lagun izango dituzte galtzagorriak eta Luis Aranburu Musika Eskolako trikiti-, alboka- eta txalaparta-doinuak.
Arratsaldean desfilea egingo dute Gasteizko kaleetan barrena, 18:00etatik aurrera.
Asteazkena, abenduak 24
- 10:00 - 15:00 bitartean, Olentzero eta Mari Domingi umeekin elkartuko dira udaletxean.
- 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren desfilea, ibilbide honekin: Iparraldeko Gizarte Etxea, Legutianoko Atea, Frantzia, Bake, Olagibel, Mateo Moraza eta Andre Maria Zuriaren plaza.
- 19:00etan, Olentzerok eta Mari Domingik agur egingo die herritarrei San Migeleko balkoitik. Eta gaztaina erreak banatuko dira.
Argi ibili, aurten Olentzerok eta Mari Domingik baso magikoa izango baitute! Horra! du izena, eta ordutegi jarraituan egongo da zabalik, 10:00etatik 21:30era, abenduaren 25era arte, Zulueta jauregiko lorategietan. Zoaz biak bisitatzera desfilea hasi aurretik! ;)
Goza ezazu Olentzero eta Mari Domingiren desfileaz eta ezagut ezazu ikazkin onkote horren historia eta jatorria, baita non bizi den ere, lotura hauetan:
- Olentzero eta Mari Domingi: historia eta jatorria
- Olentzeroren etxea 2025: bisita-orduak, sarrerak, prezioa…
Goiburuko irudia: Donostia Kultura
