Etxean telebistaren agintea aurkitzea batzuetan kosta egiten bada, imajinatu zenbat kostatzen den bi aurkitzea. Baina soluzio erraz bat daukagu: konfiguratu Euskaltelen 4K deskodetzailearen agintea aginte unibertsala izateko, eta aginte bakar batetik kontrolatu ahalko dituzu deskodetzailea eta telebista. Errazagoa da konfiguratzea egongelan agintea aurkitzea baino .Jarraian azaltzen dizkizugun urratsei jarraitu baino ez duzu egin behar.
4K deskodetzailearen agintea modu batean baino gehiagotan sinkroniza dezakezu, agintea zein modelotakoa den. Beraz, lehenik eta behin, begiratu postean erakusten dizkizugun aginteetako zeinen berdina den zurea, eta jarraitu argibideei.
4K aginte unibertsala konfiguratzeko aukera, aginte hauek baldin badituzu
Aginte horiek erraz identifikatzen dira: batzuek Netflixerako botoi bat dute, eta beste batzuek ez dute Netflixerako berariazko botoirik.
Jarraitu honako jarraibide hauei:
1. urratsa – Sakatu Euskaltel botoia 3 segundoz, agintearen goiko aldeko argi laranjak bi aldiz dir-dir egiten duela ikusi arte.
2. urratsa – Tekleatu zure telebistaren markari dagokion 4 digituko kodea, eta aginteko argi berdea bi aldiz dir-dir egiten ikusiko duzu.
Hona hemen markei dagozkien kodeen zerrenda:
- 0010 LG
- 0011 Samsung
- 0012 Sony
- 0013 Philips
- 0014 Panasonic
- 0015 Toshiba
- 0016 Nevir
- 0017 Hisense
- 0018 Bluesens
- 0019 Airis
- 0020 Blaupunkt
- 0021 Sanyo
- 0022 Sharp
- 0023 Grunding
- 0024 Hitachi
- 0029 Beste marka batzuk
3. urratsa – Sakatu “standby” botoia telebista itzali arte. Jarraian, sakatu agintearen erdiguneko “OK” botoia, aldaketak gorde daitezen. Ikusiko duzu argi berdeak bi aldiz egiten duela dir-dir, berresteko agintea behar bezala konfiguratu duzula unibertsal izateko.
4K aginte unibertsala konfiguratzeko aukera, aginte hau baldin baduzu
Kasu honetan, aginteak zuzeneko botoi bat du Netflixerako, beste bat Prime Videorako, eta erdiko botoi handia biribila da.
Lehenik eta behin, jakin behar duzu Euskaltelen 4K agintea bluetooth bidez konektatzen dela deskodetzailearekin.
1. urratsa – Egiaztatu agintea deskodetzailearekin lotuta dagoela
4K deskodetzailea etxean instalatzen duzun unean lotzen da lehen aldiz, eta zeuk ere egin dezakezu. Nahikoa duzu “ikusi telebista” botoia sakatu, “bluetooth” atalean sartu, eta agintearekin lotzeko aukera hautatzea.
Agintea unibertsala izan dadin konfiguratzeko, egiaztatu behar duzu agintea sinkronizatuta dagoela:
Agintea jada bluetooth bidez deskodetzailearekin lotuta badago (agintearen goialdeko LED argia laranja ageri da), deskonektatu deskodetzailea haririk gabe.
Ez badago lotuta (LED argia gorri ageri da), deskodetzailea piztuta utz dezakezu.
2. urratsa – Deskargatu Ruwido infrared aplikazioa zure mugikorrean
Android eta iOSerako dago eskuragarri. Jarraian, aktibatu mugikorraren bluetootha.
3. urratsa – Sartu aplikazioan eta sakatu aginteko “OK” botoia
Ireki aplikazioa eta jarraitu adierazten dizkizun urratsei. 4K aginteko “OK” botoia sakatuta izan beharko duzu, aplikazioak aurkitu eta konfiguratu ahal izan dezan.
4. urratsa – Aukeratu zure telebista-modeloa
Aplikazioaren pantailan telebista-marka nagusien zerrenda agertuko da. Aurkitu zurea eta hautatu.
5. urratsa – Berretsi telebista 4K agintearekin kontrolatu nahi duzula
Fabrikatzailea aukeratu ondoren, aplikazioak esango dizu telebista Euskaltelen 4K deskodetzailearen agintearekin kontrolatzeko prest dagoela. Berresteko, sakatu “done” (egina) botoia, eta ikusiko duzu aginteko LEDak bi aldiz egiten duela dir-dir kolore berdez. Horrek adierazten du zure 4K aginteak jada aginte unibertsal gisa funtzionatzen duela.
4K aginte unibertsala konfiguratzeko aukera, aginte hau baldin baduzu
Aginte honetan ere badaude Netflixerako eta Prime Videorako botoi bana eta erdiko botoi handi biribil bat, baina diseinua desberdina da, eta zirkuluaren ondoan laukizuzen antzeko bat osatzen duten beste botoi batzuk daude.
Sartu eskuz kode unibertsala, jarraibide hauei segituz:
1. urratsa – Luze sakatu “Mode” eta “OK” teklak 3 segundoz. Ikusiko duzu “TV”-ren LEDa pizten dela.
2. urratsa – Idatzi zure telebistaren markari dagokion 3 digituko kodea. Hona hemen kodeak. LEDa keinuka hasiko da digitu bakoitza sakatu ondoren, azkenekoan izan ezik.
- Toshiba: 448 436 437 604 468 195 142 004 188 185 172
- Samsung: 417 004 182 113
- Sony: 433 444
- Panasonic: 424 426 285 004 524 489 425 195 611
- Philips: 421 423 422 138 539 521 004
- LG: 420 658 484 521 496 488 259
- OKI: 347 212 195 004
- Motorola: 607 178 001
- Kenwood: 113
- I-JOY: 395 150
- Energy Sistem: 140 139
Kodea sartu ondoren:
- Kodea baliozkoa bada, LED berde bat piztuko da, eta konfigurazio modutik aterako zara.
- Kodea baliozkoa ez bada, LED gorri bat piztuko da eta konfigurazio modutik aterako zara.
(Modu horretan, beste edozein tekla sakatzeak ez du ondoriorik izango).
Ikusten duzunez, telebista eta deskodetzailea aginte bakar batekin kontrolatzea nahiko erraza da. Eta, zalantzarik baduzu, beti kontsultatu dezakezu gidaliburutxo hau.
Espero dugu lagungarria izango zaizula.