Erosle-ilara luzeak, Estatu Batuetan, dendak ireki zain, Esker Emate Egunaren biharamunean. Duela gutxira arte, Atlantikoaren beste aldean zer gertatzen zen begiratzea izaten den Black Friday-a euskal herritarrentzat, baina gauzak aldatu egin dira azken urteotan. Hemen ere ospatu egiten da orain Ostiral Beltza!
Baina, zer dela eta deitzen zaio Black Friday? Bertsiorik zabalduenetako baten arabera, Filadelfiako poliziek asmatui zuten termino hori, 1966an, Esker Emate Egunaren biharamunean hiri hartan zegoen zirkulazio-anabasa deskribatzeko. Baina bada bertsio horren aldaerarik ere.
Nolanahi dela ere, Gabonetako erosketei argi berdea emateko eta salmenta sustatzeko asmatu zen Black Friday-a. Ez da ohiko merkealdien moduko zer bat: denda gehienek produktu jakin batzuk hautatu eta haiek eskaintzen dituzte. Elektronika eta teknologia dira deskontu gehienak eskaintzen dituzten arloak.
Apple eta Amazon izan ziren aitzindari hemen; haien atzetik, bat egin dute ekimen horrekin dendek eta e-shopek, eta egun horretan deskonturik egiten ez dutenak dira orain salbuespenak. Euskaltel ere ez da atzean geratu! Ezagutu gure Black Friday-a!Beste "asmakizun" batzuk ere gehitu zaizkio egun horri; besteak beste, Cyber Monday-a (ziberastelehena). Merkealdi-eguna dugu hori ere, baina onlineko salmentak ditu ardatz. Ostiral beltzaren ondorengo lehen astelehenean izaten da.
Atera etekina Black Friday-ari
Hona hemen zenbait aholku urte osoko deskontu handienak egiten diren egunari zukua atera diezaiozun:
- Online begiratu prezioak merkealdiaren aurretik; hartara, zenbat aurreztuko duzun jakingo duzu.
- Konparatu. Gogoan izan egun horretan elkarrekin lehian jardungo direla dendak, bezero gehien nork erakarriko. Hartu denbora pixka bat aukera bat baino gehiago aztertzeko, ezer erabaki aurretik.
- Garestia, azkenean, merke ateratzen da. Egun aproposa da normalean erosterik pentsatu ere egingo ez zenukeen produktu garestiak eskuratzeko. Hainbestetan begiratu duzun ordenagailu eramangarri hori, adibidez.
- Hartu aurrea Gabonetako erosketei. Azaroan gaude oraindik, eta goiz samar irudituko zaizu agian, baina aurreztu egingo duzu, eta "zama" bat kenduko gainetik.
- Aurrekontu bat egin. Gehiegi gastatu nahi ez baduzu, gehienezko zenbateko bat jartzea duzu onena, eta, hortik aurrera, lehentasunak ezartzea. Erraza da, izan ere, gastatzen hastea...
Iaz, batez beste 200 euro gastatu ziren Euskadin, pertsonako, Black Friday egunean. Gehitxo dela? Nondik begiratzen den... Eskaintza batzuk urtean behin bakarrik plazaratzen dira. Eta zuk, aurre egingo al diozu tentaldiari?