Presta zaitez Basauriko 2025eko sanmigelak ospatzeko. Irailaren 26tik urriaren 5era, jardueraz mukuru datoz: kontzertuak, gastronomia, kirolak, koadrilen ohiko jaitsiera..., Pintzelak parkean edo txosnen gunean. Kontsultatu Basauriko 2025eko San Migel jaietako egitaraua, guztiaren berri izan dezazun.
Basauriko 2025eko sanmigelak

Iturria: Mikelats Kultur Elakrtea
Mikelats Kultur Elkarteak antolatzen ditu jaiak urtero San Migel auzoko jaiak, Basauriko Udalarekin batera.
Basauriko 2025eko San Migel jaietako egitaraua irailaren 26an hasiko da (ostirala), herriko artistei eskainitako jardunaldi batekin.
Hurrengo egunean, irailaren 27an (larunbata), kuadrillen jaitsiera, pregoia eta txupinazoa izango dira protagonista.
Jai-egitarauak aurrera egingo du aste osoan zehar urriaren 5era arte (igandea), eta San Migel eguna da, irailaren 29a, jaietako egun nagusia.
Ekitaldien artean, nabarmentzekoak dira kontzertuak, lehiaketa gastronomikoak eta kirol-erakustaldiak.
Hauxe da Basauriko 2025eko San Migel jaietako egitaraua, zeina iragarri baitu Basauriko Udalak.
Irailak 26, ostirala
- 21:00. Pintzelak parkea: Overall, Walter Ego, Golden Queen eta DJ Cristian Quez.
- Txosna inguruan jarraituko du festak.
Irailak 27, larunbata
- 11:00. Pintzelak parkea: Martxa zikloturista
- 17:45. Taberna Nagusia: Kuadrillak elkartzea
- 18:15. Kuadrillen jaitsiera
- 19:00. Pintzelak parkea: “Txitxi crew” kuadrillaren pregoia, txupinazoa eta jaitsieraren sari-banaketa.
- 23:00. Pintzelak parkea: Añube eta Muxutruk Erromeria.
- Txosna inguruan jarraituko du festak.
Irailak 28, igandea
- 09:30. Pintzelak parkea: Indaba-jan herrikoirako puska-bilketa.
- 10:00-13:30. Sofía Taramona Eskola: Haurrentzako 3ko futboleko txapelketa mistoa.
- 10:30. Pilotalekua: Esku-pilota jaialdia.
- 11:30. Pintzelak parkea: Euskal dantzak Agintzari, Aritz Berri, Basauritar, Edurre, Oinarin eta Etorkirekin.
- 17:30. Pintzelak parkea: Kuadrillen arteko olinpiadak.
- 19:30. Pintzelak parkea: Play-back lehiaketa.
Irailak 29, astelehena
- 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 . Pintzelak parkea: Haurrentzako jarduerak eta jolasak: txu-txu trena, iratxoak, zezen mugikorrak, puzgarriak…
- 18:00. Buruhandiak kaleetan zehar.
- 18:00. Taberna Nagusia. Partxis-txapelketa.
- 18:00. Pintzelak parkea: Txokolate-jatea.
- 19:00. San Migel eliza: Zaindariaren omenezko meza.
- 20:00. Zulo taberna: Mus-txapelketa.
Irailak 30, asteartea
- 17:00-20:00. Hernán Cortés: Haurrentzako tailerrak.
- 17:00-20:00. Pintzelak parkea: Rokodromo puzgarria.
- 18:00. Taberna Nagusia. Partxis-txapelketa.
- 18:00. Batzokia: Igel-txapelketa
- 20:00. Zulo taberna: Mus-txapelketa.
Urriak 1, asteazkena
- 16:45. Pintzelak parkea: Txikientzako askaria.
- 17:00. Pintzelak parkea: Magia Oier magoarekin.
- 17:00-20:00. Pilotalekua: Sumo, gladiadoreak eta upel-jauzia 10-16 urteko gazteentzat.
- 18:00. Taberna Nagusia. Partxis-txapelketa.
- 20:00. Zulo taberna: Mus-txapelketa
- 20:00. Pintzelak parkea: Sevilla- eta flamenko-erakustaldia.
Urriak 2, osteguna
- 16:45-19:00. Hernán Cortés: Jolasak eta jarduerak 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat.
- 16:45-19:00. Pilotalekua: Zezen mekanikoa, bola-jauzia eta kirol-pista 10-16 urteko gazteentzat.
- 18:00. Taberna Nagusia. Partxis-txapelketa.
- 18:00. Pintzelak parkea: Txorizoa sagardotan.
- 19:00. Pintzelak parkea: Akrobazia-erakustaldia, Colla Zirkeroaren eskutik.
- 20:00. Zulo taberna: Mus-txapelketa.
Urriak 3, ostirala
- 17:00-20:00. Gernika kalea: Jarduerak 4 eta 16 urte bitarteko haurrentzat.
- 19:00 h. Recreativos San Miguel: Ostikda elektrotxaranga kalez kale.
- 19:00 h. Hernán Cortés: Sardina-jate herrikoia.
- 22:00 h. Recreativos San Miguel: Futbolin-txapelketa
- 23:00. Pintzelak parkea: Manel Fuentes & Spring's Team (Bruce Springsteenen omenez) eta A&B Show.
- Txosna inguruan jarraituko du festak.
Urriak 4, larunbata
- 11:30. Buruhandiak kaleetan zehar.
- 12:00. Pilotalekua: Patinaje artistikoaren erakustaldia.
- 12:00. Pilotalekua: Material birziklatuekin musika-tresnak fabrikatzeko tailerrak.
- 12:30. Pintzelak parkea: Postre-lehiaketa.
- 14:00. Sofía Taramona Eskola: Paella-jate herrikoia.
- 18:00-23:30. Batzokia: DJ Valdokn.
- 19:30. Sofía Taramona Eskola: Karrapoteoa herrian zehar.
- 22:00. Pintzelak parkea: Garrapatero (Los Delinqüentes, Estopa eta Melendiren omenez) eta Akerbeltz Erromeria.
- Txosna inguruan jarraituko du festak.
Urriak 5, igandea
- 10:00. Pintzelak parkea: Marmitako- eta tortilla-lehiaketa
- 10:00. Pilotalekua: Esku-pilota jaialdia.
- 12:00. Buruhandiak kaleetan zehar.
- 12:00. Pintzelak parkea: Iñaki Basaderen kontzertua.
- 12:00. Batzokia: Langostino Santuaren prozesioa.
- 14:00. Pintzelak parkea: Marmitako- eta tortilla-lehiaketen sari-banaketa.
- 14:30. Pintzelak parkea: Jateko ordua!
- 18:45. Pintzelak parkea: Julen Axperen "El teatro sobre ruedas" ikuskizuna jaiak amaitzeko. Furgonologo 2025 bira.
Basauriko 2025eko sanmigeletako kontzertuak
Hauek dira Basauriko 2025eko San Migel jaietako kontzertuak. Pintzelak parkean egingo dira:
Irailak 26, ostirala
- 21:00. Pintzelak parkea: Overall, Walter Ego, Golden Queen eta DJ Cristian Quez.
Irailak 27, larunbata
- 23:00. Pintzelak parkea: Añube eta Muxutruk Erromeria.
Urriak 3, ostirala
- 19:00. Pintzelak parkea: Ostikada Elektrotxaranga.
- 23:00. Pintzelak parkea: Manel Fuentes & Spring's Team (Bruce Springsteenen omenez) eta A&B Show.
Urriak 4, larunbata
- 22:00. Pintzelak parkea: Garrapatero (Los Delinqüentes, Estopa eta Melendiren omenez) eta Akerbeltz Erromeria.
Urriak 5, igandea
- 18:45. Pintzelak parkea: Julen Axperen "El teatro sobre ruedas" ikuskizuna. Furgonologo 2025 bira.
Basauriko sanmigelak eta kuadrillak
Kuadrillak protagonista izaten dira Basauriko San Migel jaietan.
Larunbata Taberna Nagusiko elkarretaratzearekin eta Pintzelak parkerainoko kuadrillen jaitsierarekin hasten da; han, gero, pregoia irakurtzen da, txupinazoa bota, eta jaitsieraren sariak banatzen dira.
Orduantxe lehertzen da jaia, eta aspertzeko aukerarik ez da izaten.
Basauriko San Migel jaietako jarduerak

Basauriarrek eta bisitariek egun osoan primeran pasatzeko pentsatuak daude jaiak.
Horretarako, erakusketak, tailerrak, antzerkia eta musika-ikuskizunak antolatzen dituzte, besteak beste.
Eta, umeentzat, berriz, puzgarriak, tailerrak, betiko jokoak eta zirkoa.
Elkartasun-ekintzek ere presentzia handia dute: txokolate-, babarrun- eta sardina-janak eta paella herrikoiak egiten dituzte, besteak beste.
Gastronomiarekin jarraitzeko, postre- edo marmitako-lehiaketak egiten dira, eta baserriko produktuen azoka bat ere antolatzen da, parte-hartzaileek bertako produktuak dastatu edo eros ditzaten.
Basauriko sanmigelak eta kirola
Kirolik ere ez da falta izaten. Bi jarduera nabarmentzen dira: martxa zikloturistak eta pilota-txapelketa.
Izan ere, kirola oso errotua dago San Migel auzoan. Frontoi handi bat, pilota-eskola bat eta futbol-zelai bat ditu; hantxe aritzen da San Migelgo futbol-taldea, 1950eko hamarkadan sortua.
Gainera, nazioarteko partxis-txapelketa, mus-txapelketa eta futbolin-txapelketa ere egiten dituzte.
Hori guztia eta gehiago izango duzu Basauriko San Migel auzoko jai enblematikoetan.
Basauriko San Migel auzoa

Hantxe hasi zen dena. Gaur egun Basauri esaten diogun herriko lehen auzoa izan zen San Migel. San Migel elizaren babesean hazi zen auzoa, XVI. mendearen hasieran. Basauriko San Migel Elizatea esaten zitzaion orduan.
Gaur egun, Basauriko patroia da San Migel, San Faustorekin batera, eta bigarren santu horren omenezko festak urrian ospatzen dira Hain zuzen ere, urriaren 13a San Fausto eguna da, jaieguna Basaurin.
Baina, lehenik eta behin, Basauriko 2025eko sanmigelak ospatu behar dira, irailaren 26tik urriaren 5era.
Goiburuko irudiaren iturria: Mikelats Kultur Elkartea