Ziur asko, lehen baino gehiago ariko zara erabiltzen wifia etxean egunotan. Gailu asko konektatzen dira batera, eta hori nabaritzen da, noski. Baina zure bideratzaileko 5Ghz sarea erabiliz gero, abiadura handiagoa eta interferentzia gutxiago izango dituzu. Beharbada ez zenuen izango aukera horren berri; eta alde handia dago, benetan. Gainera, zeuk egin dezakezu aldaketa segundo gutxi batzuetan. 5Ghz sarera nola aldatu azalduko dizugu.
Etxean Euskaltelen bideratzaile aurreratu-aurreratu bat duzu, bi wifi-sare dituena, baina bakarra erabiltzen ari zara. Zure gailuak WiFi 5G sarera konektatzeko, jarraitu pauso hauei:
- Bilatu wifi-sareak zure gailuan: Ikusiko duzu sare bera azaltzen zaizula bi aldiz, eta bietako batek _5G jartzen duela bukaeran. Zure gailuak ez baldin badauka WiFi 5G konexiorik, ez zaizu aterako zerrendan.
Konektatu pasahitz berarekin 5G sarera, eta kito. Ez ezabatu eta ez deskonektatu zure beste sarea, estaldura hobea emango baitizu kable-modemetik urrunago dauden lekuetan. - Konfiguratu zure gailu guztiak (mugikorra, ordenagailu eramangarria, tableta...) automatikoki konekta daitezen 5Ghz sarera, eta aprobetxatu ahalik eta gehien zure konexioa.
Orain, ziztu bizian ibiliko da zure etxeko wifia. 3, 2, 1 ... Prest!
Ikusten duzunez, oso prozesu erraza da; dena dela, zalantzarik baldin baduzu, bidali iruzkin bat, eta lagunduko dizugu.