Hemen dira donostiarrek irrikaz espero dituzten urteko zortzi egunak. Donostiako 2025eko Aste Nagusia abuztuaren 9tik 16ra bitartean ospatuko da. Donostiako Aste Nagusia ohiko kanoikadarekin hasiko da, eta ondoren helduko dira hain gogoko ditugun su-festak, erraldoiak, buruhandiak, zezensuzkoa, kontzertuak...

Ikusi hemen Donostiako 2025eko Aste Nagusiko programa osoa, eta Artillero, dale fuego!

Aurten ere artilleroak emango baitie hasiera Donostiako abuztuko jaiei.

Donostiako 2025eko Aste Nagusiko programa

Semana Grande Donostia 2025

Irudia: Donostiako Udala

Donostiako 2025eko Aste Nagusia abuztuaren 9tik 16ra ospatuko da, eta Donostiako Udalak dagoeneko iragarri du programa.

Ez dira faltako ohiko kanoikada, Sagueseko kontzertuak, erraldoiak eta buruhandiak, herri-kirolak, Aste Nagusiko bandera, food truckak, marmitakoa, paella eta legatza saltsa berdean egiteko lehiaketa gastronomikoak, Paseo Berriko feria-barrakak eta Gipuzkoa plazako haurrentzako barrakak, haurrentzako jarduerak, antzerkia, auzoetako jaiak... Donostiako 2025eko Aste Nagusiko muina osatzen dute denek.

Deskargatu 2025eko Donostiako Aste Nagusiko programa jarduera guztiak ezagutzeko.

Donostiako 2025eko Aste Nagusiko kontzertuak

Presta zaitez zuzeneko emanaldiez gozatzeko, gauero izango baitira gustu guztietarako aukerak Saguesko zabalgunean eta Donostiako kaiko Flamenka agertokian.

Tomas Alba plaza (Saguesko zabalgunea) jendez beteko da aurten ere Donostiako 2025eko kontzertu handiak zuzenean eta doan ikusteko abuztuaren 9tik 16ra bitartean. Bazara hauetakoren bat huts egiteko gai?

Abuztuak 9, larunbata

  • 23:45 Gros-Ulia / Tomás Alba plaza (Sagues): Morodo.

Abuztuak 10, igandea

  • 23:45 Gros-Ulia / Tomás Alba plaza (Sagues): Vicco.

Abuztuak 11, astelehena

  • 23:45 Gros-Ulia / Tomás Alba plaza (Sagues): OBK.

Abuztuak 12, asteartea

  • 23:45 Gros-Ulia / Tomás Alba plaza (Sagues): J Martina + Dupla.

Abuztuak 13, asteazkena

  • 23:45 Gros-Ulia / Tomás Alba plaza (Sagues): Janus Lester.

Abuztuak 14, osteguna

  • 23:45 Gros-Ulia / Tomás Alba plaza (Sagues): Sexy Zebras.

Abuztuak 15, ostirala

  • 23:45 Gros-Ulia / Tomás Alba plaza (Sagues): Marlon.

Abuztuak 16, larunbata

  • 23:45 Gros-Ulia / Tomás Alba plaza (Sagues): Leire Martínez.

Donostiako 2025eko Aste Nagusiko kanoikada

Milaka donostiar eta bisitari zain-zain egongo dira Alderdi Ederreko lorategietan abuztuaren 9an (larunbata), Donostiako 2025eko Aste Nagusiari hasiera ematen dion kanoikada noiz entzungo.

Kanoikadaren aurretik, “Artillero dale fuego” abestuko dute denek, eta, kanoi-hotsaren ostean, hasia izango da Aste Nagusia:

Artillero dale fuego
ezkontzen zaigula
pastelero.
Eta zeñekin
eta norekin
prasku mozkorraren
alabakin.
Eta zeñekin
eta norekin
orpo zikiñaren
alabakin.

Ez huts egin:

  • 2025eko abuztuaren 9an, larunbata, 19:00etan, Alderdi Ederreko lorategietan: kanoikada

Donostiako 2025eko Aste Nagusiko su-festak

Semana Grande Donostia 2025 Fuegos artificiales

Irudia: Donostia Kultura

Beste une garrantzitsu bat —une oso berezia, bestalde— Donostiako 2025eko Aste Nagusian gauero izaten diren su-festak dira. Beraz, aukeratu leku egoki bat Alderdi Ederreko lorategietatik gauero jaurtitzen den ikuskizun pirotekniko ederra ikusteko.

Piroteknia hauek hartuko dute parte 2025eko Su Festen Nazioarteko Lehiaketan:

  • Abuztuak 9, larunbata, 22:45: Lieto Fireworks (Italia).
  • Abuztuak 10, igandea, 22:45: IP Innovative Pyrotechnik (Alemania).
  • Abuztuak 11, astelehena, 22:45: Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza).
  • Abuztuak 12, asteartea, 22:45: Parente Fireworks (Italia).
  • Abuztuak 13, asteazkena, 22:45: Pirotecnia Peñarroja (Castelló).
  • Abuztuak 14, osteguna, 22:45: Caballer FX (Valentzia).
  • Abuztuak 15, ostirala, 22:45: Pirotecnia Valenciana (Valentzia).
  • Abuztuak 16, larunbata: Amaierako ikuskizun piromusikala: Illusion Fireworks (Erresuma Batua) eta Pirotecnia Martí (Valentzia).

Eta su-festak amaitu ondoren, zezensuzkoaren entzierroak Miramar kaletik Boulevarderaino.

Donostiako 2025eko Aste Nagusia Donostiako Piratak

la Semana Grande Pirata 2025 de San Sebastián

Irudia: Donostiako Piratak

Donostiako Piraten Aste Nagusiak jardueraz eta musikaz beteko du aurten ere Flamenka, Donostiako portuan, abuztuaren 9tik 16ra.

Izango dira, urtero bezala, txupinazoa (abuztuaren 9an) eta piraten abordatzea, kaitik Kontxako hondartzara (abuztuaren 11n).

Deskargatu 2025eko Aste Nagusi Pirataren programa, 2025eko Donostiako Piraten Aste Nagusiko doako kontzertuak eta gainerako jarduerak ikusteko:

​​​​​

Bitartean, Aste Nagusi Pirataren Abordatze ezagunaren irudiak uzten dizkizugu hemen:

Gozatu Donostiako 2025eko Aste Nagusiaz.

Goiburuko irudiaren iturria: Donostia Turismoa