Lekeitioko 2025eko jaiak, sanantolinak, irailaren 1etik 8ra ospatuko dira. Eta Antzar Eguna izango da herriko festetako egun seinalatua, irailaren 5ean, ostirala. Post honetan, informazio gehiago emango dizugu Lekeitioko 2025eko jaietako programari buruz, eta hiru mende baino gehiagoko historia duen tradizio bitxi hau azalduko dizugu.

Antzara Eguna da Lekeitioko sanantolinetako hitzordu jendetsuena, baita Euskadiko ikuskizunik ezagunenetako bat ere.

Lekeitioko 2025eko jaietako egitaraua

San Antolinen omenezko jaietan, musikaz, tradizioz, giro ederrez eta dibertimenduz betetzen dira Lekeitioko kaleak irailaren 1etik 8ra bitartean.

Lekeitioko 2025eko jaiak irailaren 1ean hasiko dira, astelehena, kuadrillen ohiko mozorro-jaitsierarekin, herriko plazaraino. 20:00etan txupinazoa eta Anteroren jaitsiera izango dira.

Irailaren 2a, astelehena, San Antolin eguna da, 2025ean jaieguna Lekeition. Meza, jolas tradizionalak, pilota eta txapel-jaurtiketa izaten dira. Bertsolariak eta zezensuzkoa ere ez dira faltako. Eguna amaitzeko, berbena eta su-festak izango dira.

Hilaren 3an, gastronomia izango da protagonista: produktu-dastatzeak eta lehiaketak izango dira. Hilaren 4a, Antzar Egunaren bezpera da. Eta ostiralean, irailaren 5ean, Lekeitioko 2025eko jaien egitarauko une handia iritsiko da: Antzar Eguna.

Lekeitioko sanantolinak irailaren 8an amaituko dira, Antiguako Andra Mariaren egunean.

Lekeitioko Udalak oraindik ez du argitaratu Lekeitioko 2025eko jaien eta Antzar Egunaren egitaraua. Bien bitartean, jarduerarik garrantzitsuenak aipatuko dizkizugu. Gerta daiteke egunak eta ordutegiak aldatzea, eta programa ofiziala argitaratzen denean informazioa hemen eguneratuko dugu.

Irailak 1, San Antolin bezpera - Jaitsiera eguna

Programa de las fiestas de Lekeitio

Irudia: Lekeitoiko Udala

  • 12:00 Erraldoi eta buruhandiak kalean, Itxaropena txistulariekin.
  • 19:15 XXXVII. Koadrilen jaitsiera.
  • 20:00 San Antolin jaien hasierako Angelusa; kanpaikadak, txupinazoa eta Anteroren jaitsiera.
  • 22:00-2:00 Puntu morea, eraso sexisten arretarako zentroa, Udaletxeko eskaileren aurrean.
  • 22:30 Zezensuzkoa plazan.
  • 23:00 Musika.

Irailak 2, San Antolin eguna

  • 09:00 Soinujoleen kalejira.
  • 11:00 Tiragoma-txapelketa limoiondoetan.
  • 11:15 Agintarien prozesioa. Lekeitioko alkatea eta zinegotziak udaletxetik elizara joango dira Lekitto musika-bandak lagunduta.
  • 11:30 Meza nagusia, elizako abesbatzarekin.
  • 13:00 Lekitto musika-bandaren kontzertua plazan.
  • 18:00 XIV. txapel jaurtiketa Uribarren kalean, Aittitta Txiki elkarteak antolatuta. Izen-emateak: 17:30etik 18:00etara.
  • 20:00 Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Xabat Galletebeitia, Arranegin balkoitik balkoira.
  • 23:00. Valecea su-etxearen su artifizialak. Ondoren, zezensuzkoa.

Irailak 3: Kamiseta eguna

  • 10:00 Paella-lehiaketa plazan, jai-batzordeak antolatuta.
  • 11:00 Koadrilen lasterketak Apaizen kaian, Garraitz KT-k antolatuta.
  • 12:30 Itxaropena txistularien kalejira udaletxetik abiatuta. Ondoren, kontzertua Eskolapean.
  • 13:30 Paellen aurkezpena eta sari-banaketa plazan.
  • 15:00 Herri-bazkaria: Paella eguna. Ona egiten badu, arboladian.
  • 21:30 Musika.

Irailak 4, Antzar Egunaren bezpera

  • 10:00-13:00 Antzara-jokoan parte hartzeko izen-emateak, kultur etxeko Azkue aretoan.
  • 16:30 “Zapaterito” pilota-txapelketako finalak Zapaterito frontoian, Akarregi esku-pilotako taldeak antolatuta.
  • Ondoren, plaza libreko binakako emakumezko afizionatuen desafioa Zapaterito pilotalekuan, Akarregi esku-pilotako taldeak antolatuta.
  • 19:00 Helduen San Antolin saria: Lekeitio FT “A” - Artibai.
  • 21:00 San Antolin jaietako II. correfoc-a, San Pedro kofradiatik plazaraino.

Irailak 5: Antzar Eguna

  • 10:00 Kalejira Lekitto musika-bandarekin.
  • 11:00 Erraldoi eta buruhandiak kalean, Itxaropena txistulariekin.
  • 11:30-14:30 Haurrentzako parkea Juan Bautista Eguzkitza plazan eta plaza gorrian.
  • 11:45 Itxaropena txistularien eta Antzar Batzordearen kalejira kioskora arte.
  • 12:00 Zozketa plazan, antzara-jokoan parte hartuko duten ontziei zenbakiak banatzeko.
  • 13:00 Txistularien alardea Eskolapean, Itxaropena txistularien gidaritzapean. Txistua jo nahi duten guztiek har dezakete parte.
  • 16:00-20:00 Haurrentzako parkea Juan Bautista Eguzkitza plazan eta plaza gorrian.
  • 16:00 Antzara-jokoa portuan. Ondoren, nasapuntakoa.
  • 18:30 VII Caixabank esku-pilotako masterrak, Santi Brouard pilotalekuan.
  • 22:00-2:00 Puntu morea, eraso sexisten arretarako zentroa, Udaletxeko eskaileren aurrean.
  • 22:00 Erromeria.

Irailak 6: Haurren Eguna

  • 11:00-14:00 Haurentzako parkea plazan.
  • 12:00 Haurrentzako nasapuntakoa.
  • 18:30 Haur-jolasak.
  • 20:00 Antzara-jokoaren eta helduen nasapuntakoaren sari-banaketa limoiondoetan.
  • 21:30 Musika.

Irailak 7: Kuadrillen Eguna

  • 11:00 Erraldoi eta buruhandiak kalean, Itxaropena txistulariekin.
  • 17:15 VII Caixabank esku-pilotako masterrak, Santi Brouard pilotalekuan.

Irailak 8

  • 09:00 Itxaropena txistularien kalejira.
  • 11:30 Meza haur eta zaharren omenez.
  • 14:30 Lekeitioko zaharren bazkaria.
  • 17:00 X. mus-txapelketa Kai Alde elkartean. Izen-ematea 16:30etan.
  • 21:30 – Zezensuzkoa. Ondoren, Antero desagertuko da jaiei agur esateko.

Antzara Eguna Lekeition

Irailaren 5ean, ostiralean, 16:00ak aldera ospatuko da Lekeitioko Antzar Eguna. Antzar Egunean tiratzaileek itsasora jotzen dute mahonezko alkandora urdinak eta zapi koadrodunak soinean dituztela, antzinako euskal itsas gizon-emakumeek bezala.

Hauxe da Antzar Eguneko lehiaketaren dinamika:

Itsasadarra alderik alde zeharkatzen duen unama bat ipintzen da, erdian plastikozko antzara bat hanketatik zintzilika duela.

Unamak, beraz, bi mutur ditu. Bata finko eutsita egoten da. Bestean, berriz, zutoin baten goiko aldetik pasatzen da unama, eta tiratzaileek askatu eta tenkatu egiten dute, uretatik ateratzeko, parte-hartzaileek antzarari heltzen dioten heinean.

Parte-hartzaileak antzara dagoen tokira hurbiltzen dira, eta taldeko kide batek lepotik heltzen dio, ahalik eta indar handienarekin.

Antzara askatu gabe jasoaldi gehien lortzen dituenak eta antzararekin geratzen den taldeak irabazten du.

Antzara Eguneko tradizioa

Antzara-jokoan oinarrituriko jai tradizional bat da Antzara Eguna.

Jai-ospakizunetan animalia-jokoak egitea usadio oso errotua da makina bat tokitan, izan lehorrean, izan itsasoan. Eta halaxe da Lekeition bertan ere.

Jatorrian, marinelek baino ez zuten parte hartzen, eta zorrotz ezartzen zen itsasontzien abiadura. Lehia hain zen estua, ezen arraunean joan behar izaten baitzuten uharteraino berdinketa hausteko, eta hala zehazten zuten nor zen irabazlea.

Gaur egun, itsasoan egiten jarraitzen dute —Lekeitioko portuan, zehazki—, eta jokalariak txalupen gainean joaten dira jada unamatik zintzilik dagoen antzarari heltzera.

Tradizionalki, Lea ibaian jarduten zuten txalupak erabiltzen ziren.

Txalupetako postuetarako eskari oso handia izaten zen, eta, horrenbestez, zozketatu egiten zituzten aurrez, 12:00etan, taldeka antolatutako parte-hartzaileen artean. Gaur egun, herriko kuadrilla askok parte hartzen dute, apropos prestaturiko ontzietan.

Antzara Egunaren jatorria Lekeition

Antzar Eguna en Lekeitio

Irudia: Lekeitioko Udala

Antzara-jokoak badu gutxienez hiru mende eta erdi pasatxoko tradizioa, eta, are gehiago, erritu primitiboetan du jatorria.

Denbora batez, inauterietan egiten zuten Lekeition, bai eta Andre Maria eta San Roke jaietan ere, abuztuan.

Azken data horretakoa da, hain justu, herriko artxiboetan topaturiko lehenbiziko lekukotza dokumentatua: 1631koa, hain zuzen, eta ospakizunetarako antzarak erosteko gastuak jasotzen ditu.

Era berean, badira Lekeition antzara-jokoan aritzeari buruzko beste erreferentzia batzuk ere, hala nola gotzainak 1722an udalerrira egindako bisita bat.

1740. urte inguruan herriko zaindaria aldatu zutenean eraman zuten jaia irailera: hau da, San Roke egunetik San Antolin egunera.

Lekeitioko Antzara Egunaren bilakaera

Lekeitiok gordetzen du tradizioren muina, baina, urteen poderioz, zenbait aldaketa egin dizkiote jaiari.

2022az geroztik, Antzartek izeneko antzara artifizialak baino ez dituzte erabiltzen. Plastikozkoak dira, bi piezaz osatuak —gorputza eta lepoa—, eta Zamudioko Gaiker zentro teknologikoan egiten dituzte.

Tradizioari eutsiz baina gure egunetara egokiturik, Antzara Egunak egundoko arrakasta du. Ezinbesteko hitzordua da 2025ko Lekeitioko San Antolin jaietarako.

Goiburuko irudia: Lekeitioko Udala