Lan-bidaiak aukera paregabea dira zure egunerokotasuna atzean utzi eta pixka bat egurasteko, eta bezero eta hornitzaileekin ikasi eta networking egiteko. Baina alde ilunik ere badute bidaia horiek, batez ere beti atzera eta aurrera ibili behar baduzu. Hiri edo herrialde berri batera iristen zaren bakoitzean, ariketa piloa izaten dituzu egiteko aise samar ibiltzeko: hizkuntzara egokitu, jatetxeak topatu, doako WiFi-puntuak aurkitu... Bada, kontu horiek guztiak eta beste asko errazago konpontzeko aplikazio batzuk aukeratu ditugu, lan-bidaietan lagungarri izango zaizkizunak, Euskaltelen mugikorrarekin batera.
- Log me in. Lan-bidaia batean, ezin duzu inon utzi zure ordenagailu eramangarria edo tableta, zure fitxategi guztiekin lan egin ahal izateko eta zure enpresako VPNera konektatu ahal izateko behar duzunean. Baina, nork ez du eramangarria hotelean utzi dokumentu garrantzitsu bat behar duenean? Bada Log me in aplikazioak edozein ordenagailutara urrunetik sartzeko aukera ematen dizu, munduko edozein lekutatik. Urtean 195 euro kostatzen da, baina doako bertsioa proba dezakezu 15 egunez. Androiderako eta iOserako bertsioak ditu.
- Tripit. Laneko bidaietan gehien erabiltzen den aplikazioetako bat da; izan ere, bidaiari, hegaldiei, hotelei, datei eta bileren orduei buruzko informazio guztia gorde dezakezu, eta zure egutegiarekin eta posta elektronikoarekin sinkronizatu. Doanekoa da, eta Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.
- Airbnb. Bidaiak egitean nahiago baduzu ostatu goxoago bat hotel-gela hotz bat baino, Airbnbk etxe edo apartamentu bat bilatuko dizu zure beharretara egokituz, zuk nahi duzun lekuan eta modu onean. Gainera, negozio-bidaietarako atal berezi bat du webgunean. Aplikazioa ere doakoa da, eta Android edo iOs sistemarako deskargatu dezakezu.
- CityMaps2Go. Ezagutzen ez duzun hiri batera iritsi al zara? Bada, aplikazio honek mapa eguneratuak eskaintzen dizkizu Interneteko konexiorik behar gabe, eta bidaia-gidak doan deskargatzeko aukera. Androiderako eta iOSerako dago erabilgarri.
- iTranslate. Beste herrialde batera bidaiatzen baduzu eta hango hizkuntza ondo ez badakizu, i Translate erabil dezakezu, hitzak eta esaldiak 90 hizkuntzatara itzultzeko aukera ematen dizun aplikazioa. Gainera, gehien erabiltzen diren galderak edo esamoldeak gordetzeko eta testua ahots-ohar bihurtzeko aukera ere ematen du. Eta doakoa da gainera. Androiderako eta iOSerako dago erabilgarri.
- XE Currency. Zu zauden herrialdeko dibisaren aldaketa zehatza jakin nahi baduzu, doan ematen dizu datua XE Currency doako aplikazioak. Androiderako eta iOserako dago erabilgarri.
Eta gogoan izan aholku erraz hauek bidaia bat egitean:
- Saia zaitez arin eta eskuko ekipajearekin bakarrik bidaiatzen, fakturatze-mahaietako ilarak saihesteko.
- Aprobetxatu zure mugikorretik lan egiteko bi bileraren artean. Horrela, etekin handiagoa aterako diozu denborari.
- Erabili denbora librea ezagutzen ez dituzun lekuak ezagutzeko, eta, batez ere, ez ahaztu e-booka! Atsedenaldiak ere garrantzitsuak dira!
Behar duzun guztia duzu, beraz. Ezagutzen duzu lan-bidaiak errazteko beste aplikazio interesgarriren bat? Idatzi iruzkin bat, eta bidali guri!