Stockaren kudeaketa egokia funtsezkoa da enpresa guztietan. Denboran zehar irtenbide asko erabili izan dira, eta orain adimen artifiziala erabiltzen duten aplikazioak gehitu behar zaizkie. Euskaltelen, zehatz-mehatz aztertu dugu gai hori Nafarroan egin den ziklo teknologiko batean.

Industrial Navarra Fundazioak aurrez aurreko ziklo teknologiko bat antolatu du, eta Atecna, Dateando eta Euskaltelek parte hartu dute.

Saioak elkargune bihurtu dira, eta enpresek aukera izan dute industrian ezartzen ari diren jardunbide onenak ezagutzeko eta bezeroekin eta hornitzaileekin ezagutza trukatzeko. 4.0 Industriarako teknologia gaitzaileei buruzko ziklo honen helburua da industriaren produktibitatea eta lehiakortasuna optimizatzeko soluzio teknologiko berritzaileei buruzko informazioa ematea.

Besteak beste, prozesuen automatizazio adimenduna, energia-eraginkortasunaren hobekuntza, stockaren kudeaketa eta SCADA sistemei aplikatutako hainbat teknologia eta gaitasun jorratu dira. Hori guztia hornitzaile teknologiko adituen eskutik etorri da, zeinek gaur egun egiten ari diren ezarpen teknologikoei buruzko ikuspegi praktikoa eskaintzen baitute.

Euskaltelek emandako saioari dagokionez, azaldu da zer garrantzitsua den stocka kudeatzeko politikak ezartzea modu efizienteago eta fidagarriagoan kalkulatzeko segurtasun-stockak eta eskaera-puntuak. Prozesu horretan adimen artifiziala aplikatzean, onura nabarmenak lortzen dira.

Stocka adimen artifizialaren bidez kudeatzearen gakoak

Jokin Glaria Euskalteleko Kontu Handietako eta administrazio publikoetako aholkulariak azaldu du nola optimizatzen dituen erosketa-prozesuak stockaren kudeaketari aplikatutako adimen artifizialak.

Zehazki, zer abantaila ditu?

  • Gardentasuna eta ulergarritasuna: AAk gardentasuna eta ulergarritasuna areagotzen ditu stockaren kudeaketarekin zerikusia duten alderdi guztientzat.

  • Kalitatea eta konfiantza: Eskuz egin beharreko berrikuspenen beharra txikiagotzean, AAk emaitzen kalitatea eta emaitzekiko konfiantza hobetzen ditu.

  • Parametrizazio pertsonalizatua: AAk aukera ematen du kalkuluak testuinguru espezifikoen arabera doitzeko eta, beraz, aldatuz doazen beharretara egokitzeko.

  • Modernizazioa eta efizientzia: Algoritmo aurreratuak baliaturik, AAk kalkulu-programa modernizatzen du, eta efizienteago eta mantentzeko errazago bihurtzen.

  • Eskaeren optimizazioa: Eskaeraren, biltegiratzearen eta segurtasun-stockaren kostuak kontuan hartuta, AAk eskaeren dimentsionamendua optimizatzen du.

Datuaren Plan bat izatearen garrantzia

Stockaren kudeaketan AA ezin hobeto aplikatzeko funtsezko oinarrietako bat Datuaren Plana da. Eta zer hartu behar dugu kontuan enpresa baten Datuaren Plana arrakastatsua izan dadin?

  • Datuen kalitatea, doitasuna eta fidagarritasuna.

  • Hizkuntza komuna: literalki, guztiei berdin deitzea (pertsonei eta sistemei).

  • Segurtasuna: datu-eredu eta -sistemetarako sarbide mugatua, erabiltzaile bakoitzaren pribilegioetan oinarritua.

  • Eskuragarritasuna: datuetarako sarbidea demokratizatzea, behar diren guztietan atzitu, kontsultatu eta erabili ahal izateko.

AA eta Datuaren Plana benetako kasu praktiko batean

ciclo tecnologico navarra euskaltel

Ikuspegi erreal batetik ulertzeko, Jokinek kasu praktiko baten alderdi nagusiak zirriborratu ditu. Kasu horren helburua zen segurtasun-stockak eta eskaera-puntua kalkulatzeko prozesua hobetzea, datuak gehitzeaz eta bi termino horiek kalkulatzeaz arduratzen den Python programa berri baten bidez.

Helburu nagusia da kostuak murriztea eta ekoizpen-prozesua hobetzea. Erabakiak hartzeko modua hobetzeak stock-outen kopurua eta guztizko ibilgetua murriztuko ditu. Hurrengo fase bat eskaeren dimentsionamendua optimizatzeaz arduratuko litzateke.

Murrizketa nagusiak mugalde-baldintzekin lotuta daude: 9.000 erreferentzia lehengaietan, 15.000 erreferentzia produktuetan eta 15.000 eskaera-profil desberdin.

Proiektu horrekin, Euskaltelek hiru oinarrizko behar detektatu ditu:

  • Emaitzak fase guztietan baliozkotzea (datu-erauzketa, analisia, ereduen emaitzak, garapenen erabilgarritasuna).

  • Negozio-erabiltzaileak proiektu osoan inplikatzea.

  • Proiektu bakoitzean parte hartzen duten talde teknikoaren eta negozio-pertsonen ahalegina balioestea.

Beraz, ziklo teknologiko honek esperientzia praktikoak, beharrak eta problematikak partekatzeko balio izan digu, baina baita joerak eta funtzionalitate berriak partekatzeko ere. Gure DNAn dago. Euskaltelen 25 urte baino gehiago daramagu enpresei laguntzen, teknologia zuen negozioaren motor gisa balia dezazuen, soluzio berritzaile eta eraginkorrekin.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun gure soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Azken albisteak ezagutzeko, jarraitu guri LinkedInen.