Gure eguneroko bizimoduan, ezustean eta bizkor batean sartu zaizkigun tresna eta prozesu digital ugari erabiltzen ditugu. Hala, ia ez dugu denborarik izan pentsatzen jarri eta haien arriskuez eta ondorioez gogoeta egiteko.
On-premise edo hodeiko aplikazioak eta telelaneko antolamendu-eredu berrien gorakada aprobetxatzen ari dira erasotzaileak. Beraz, zibersegurtasuna inoiz baino garrantzitsuagoa da.
Zibereraso-motez, mehatxuez eta zaurgarritasunez hitz egin digu Xabi Morillo Euskalteleko negozio-aholkulariak; kontatu digu, halaber, zer egin behar duzuen zibereraso bat jasaten baduzue, eta nola babestu zuen enpresa.
Nor dagoen erasoen atzean eta zer lortu nahi duten
Etekin handiena non, hara jotzen du ziberkrimenak. Horregatik, segurtasun-estrategiak erabiliz, erasotzaileentzat gu harrapakin erraza ez izatea lortu behar dugu. Nola egingo dugun hori? Xabi Morillok azaldu digu.
Eraso-mota nagusiak
Bi eraso-mota daude: kanpaina bidezko erasoak eta eraso zuzenduak.
Haien arteko desberdintasunak azaldu dizkigu Xabi Morillok, bai eta gure enpresak zer neurri hartu behar dituen ere, eraso-motaren arabera.
Mehatxuak eta zaurgarritasunak
3 motatako zaurgarritasunak dira ohikoenak: zaurgarritasun teknologikoak, zaurgarritasun operatiboak eta giza faktoreko zaurgarritasunak.
Honela azaltzen du Xabi Morillok.
Zibereraso baten ondorioak
Estortsioa, datuak galarazteko eta argitaratzeko mehatxu eginda, edo enpresaren identitatea ordeztuta lapurtzea edo hirugarrenekiko erantzukizun zibila. Zibereraso batek mota askotako ondorioak izan ditzake, larritasun-maila handiagokoak eta txikiagokoak.
Zibererasoak detektatzea eta erantzutea
Lehengo egoerara itzultzeko ahalmena edukitzea: hori da gakoa erakundea berriro martxan jartzeko. Horretarako, funtsezkoa da babes-sistema bat izatea.
Nola babestu nire enpresa?
Teknologia egokia izatea, ezagutza eta esperientzia edukitzea eta kontzientziazioa ezinbestekoak dira, Xabi Morillok azaldu digunez.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoez, harpidetu gure buletinean edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario honen bidez. Azken albisteak ezagutzeko, jarraitu guri LinkedInen.