Machine learninga, ikasketa automatikoa ere deitua, adimen artifizialaren esparruan kokatzen den diziplina bat da.

Algoritmoen, estatistika-prozesuen eta aplikatutako matematiken bidez, eta datu-bolumen handien prozesamendutik abiatuta, ordenagailuei beren kabuz ikasteko eta patroiak identifikatzeko gaitasuna ematen die. Horri esker, atazak egin eta erabakiak har ditzakete modu autonomoan, programatu beharrik gabe.

Nola funtzionatzen du machine learningak?

Machine learning edo ikaskuntza automatikoak sarrera- eta irteera-datuen edozein konbinazioren arteko harreman matematikoarekin egiten du lan.

Oinarrizko funtzionamendu-elementuak algoritmoak dira, eta askotarikoak izan daitezke:

  • Gainbegiratutako ikaskuntza, aurretiaz sorturiko etiketen eta metadatuen sistema batean oinarritutako ikaskuntzatik abiatuta. Hori da ohikoena.
  • Gainbegiratu gabeko ikaskuntza, aurretiko daturik gabe, patroi edo joera latenteak identifikatzeko da egokia.
  • Erdi-gainbegiratutako ikaskuntza.
  • Indargarri bidezko ikaskuntza algoritmoaren beraren esperientziaz baliatzen da ikasteko eta jarduera optimizatzeko.

Zertarako balio du machine learningak?

Potentzial izugarria du eta egunetik egunera hazten ari da. Eguneroko aplikazio praktikoak ditu enpresa-sektore askotan eta enpresetako arlo edo sail zehatzetan.

  • Zibersegurtasunaren arloan, malwareak eta arrisku zibernetikoak detektatzeko
  • Medikuntza: diagnostiko goiztiarrak, prebentzioa...
  • Finantza-eragiketak
  • Bilatzaileetan egindako bilaketen emaitzak hobetzeko
  • Streaming-plataformetan edukia gomendatzeko
  • Laguntzaile birtualak eta chatbotak
  • Itzulpenak
  • Sare sozialetan, albiste faltsuak detektatzeko eta joera biralak aurkitzeko gaitasun handia du
  • Auto autonomoak
  • Estatistika
  • Robotika
  • Logistika

Machine learning versus AA vs deep learning

Machine learninga adimen artifizialaren adar zehatz bat da. Terminoa 1959an sortu zen, baina adimen artifiziala masiboki sartu zenean, garrantzi berezia hartu zuen.

Machine learningarekin estuki lotutako eta egun asko aipatzen den beste kontzeptu bat deep learninga (edo ikaskuntza sakona) da: ikaskuntza automatikoaren teknika-mota bat da, giza burmuinaren funtzionamenduan oinarritzen dena. Deep learningak sare neuronal artifizialak erabiltzen ditu informazioa geruzaka prozesatzeko.