Zer da Bard edo Google Bard?
Bard adimen artifizialeko Googleren txat bat da, LaMDA-n oinarritua; LaMDA, era berean, Googlek diseinatutako lengoaia-eredu esperimental bat da, batez ere ere elkarrizketa-aplikazioetara orientatua.
Nola erabili Google Bard
Google Bard erabilera libreko doako aplikazio bat da, eta URL honen bidez jo dezakegu hartara: bard.google.com.
Pantailan elkarrizketa-interfaze bat ikusiko dugu, txat bat; eremu bat du, edozein motatako galderak idazteko. Ahotsa ere erabil daiteke, mikrofonoaren ikonoan klik eginez.
Ez dago galdera-kopuru mugaturik eta estilo lehenetsirik. Erabiltzaile bakoitzak nahi adina galdera egin ditzake, bere modura. Nolanahi ere, zenbat eta zehatzagoa izan galdera, are zehatzagoa izango da erantzuna.
Bard aplikazioak lengoaia-eredu faktiko batean oinarrituta funtzionatzen du: testuen bidez entrenatu da, eta aurretako galderen testuinguruaz baliatuko da hurrengoei erantzuteko. Horren guztiaren ondorioz, elkarrizketa normal bat izango dugu, pertsona batekin izango genukeenaren antzekoa.
Google Bard-en funtzionalitateak
Nola lagundu diezaguke, eta zer eska diezaiokegu Google Bard-i? Denetik pixka bat; hona hemen adibide batzuk:
-
Hizkuntzak itzultzea
-
Edukia sortzea
-
Dokumentu espezifikoak sortzea (bidaia-gidak, produktuek deskribapenak...)
-
Zalantzei eta galderei erantzutea
-
Kode-blokeak sortzea programazio-lengoaia desberdinetan
-
Hegaldiei eta hotelei buruzko informazioa bilatzea denbora errealean
-
Txat bat partekatzea edo beste erabiltzaile batek partekatutako txat batean sartzea
Googleren beste aplikazio batzuekin bateratu eta osatu daiteke Bard: Gmail, Google Drive, Google Maps eta Google Lens (sortutako testuei irudiak gehitzeko aukera ematen du), besteak beste.
Interneteko bilaketen liderra da Google, eta, Bard aplikazioaren bidez, azkenaldian hainbeste zabaldu den adimen artifiziala aplikatu du bilaketa horietan. Hala, galderak eta erantzunak denbora errealean erraz eta zuzenean trukatzeko aukera eskaini digu.
Google Bard 2023ko uztailaren 13an abiarazi zen Espainian.