VMwareren negozio-ereduaren eraldaketek, batez ere Broadcomek hura erosi ondorengoek, ezinegona sortu dute enpresa eta erakunde askotan, zuzenean eragiten baitiote azpiegitura birtualizatuei lizentziak emateko eta haiek kudeatzeko moduari.
Lizentzien eta prezioen eskema berri bateranzko trantsizioak ezinbestean dakar berekin ITetako estrategiak birplanteatzea, eta, kasu askotan, baliabide berriak eskuratzea eta kostu gehigarriak ordaindu behar izatea. Horrek handitu egiten du lehendik dauden inguruneei eusteko finantza-presioa, eta, horrekin batera, baita proiektu teknologikoetara bideratutako aurrekontuak ere.
Euskaltelen, aholkularitza espezializatuko talde bat daukagu, kasu bakoitza aztertzen duena eta jarraitutasun operatiboari eusteko aukera ematen duten alternatibak eskaintzen dituena, aurrekontuak arriskuan jarri gabe eta lehiakortasuna hobetuz.
Euskaltelen hodeiko soluzioak
Euskaltelen gertuko hodeian, zuzenean kudeatzen ditugu behar diren VMware-lizentziak, eta hodei pribatuko eta Edge Computing-eko hainbat aukera eskaintzen ditugu.
Hodei pribatua
Gure hodei pribatuak segurtasun eta pertsonalizazio handiagoa bermatzen du, eta, gainera, Euskaltelen konektagarritasuna eskaintzen du. Enpresak azpiegitura osorako irispidea du, eta erabat kontrolatzen du; hala, enpresaren premietara egokitu daiteke, VMware lizentzia optimizatu baten bidez.
Edge computing
Edge Computing-eko gure proposamena, VMwareren alternatiba gisa eskainia, Espainia osoan hedatutako azpiegitura batean oinarritzen da.
Gure sareen gertutasun fisikoari esker (komunikazio finkoak eta 5G), edukiontzietan eta makina birtualetan oinarritutako konputazio-gaitasunak eskaintzen ditugu. Horri esker, latentzia txikiagoa da, eskalagarritasuna handiagoa, baliabideak optimizatzen dira eta euskarria eman dezakegu erabilera-kasu berrietarako.
Beraz, aukera ezin hobea da VMware-rekiko mendekotasuna murriztu nahi duten edo errendimendu handiko inguruneak eta denbora errealeko erantzunak behar dituzten enpresentzat.
Horretaz gain, beste teknologia batzuetan oinarritutako ingurune pertsonalizatuak diseinatzen ditugu, hala nola KMV, Proxmox, Nutanix eta beste soluzio batzuk, aukera ematen dutenak datu-zentroen birtualizazioari eta kudeaketari ikuspegi berritzaileekin heltzeko.
Hodei publikoa
Hodei publikoko zerbitzuak ere eskaintzen ditu Euskaltelek. Zerbitzu horien eskalagarritasunari, malgutasunari eta kostu operatiboak murrizteko gaitasunari esker, azpiegiturak erraz, seguru eta modu erresilientean modernizatu daitezke, eta, hala, enpresa-berrikuntza sustatzen da.
Hyperscaler nagusiekin lan egiten dugu: AWS, Azure eta Google Cloud Platform (GCP).
Eta zergatik kontratatu hodei publikoa gurekin?
Hona hemen arrazoi batzuk:
-
Negozio bakoitzerako hodeiko estrategia pertsonalizatuak diseinatzen ditugu, eta hodeia erabiltzeko bidean laguntzen diegu gure bezeroei.
-
Merkatuko hodeiko zerbitzu onenetarako sarbidea errazten dugu; izan ere, baterako kontratuak, adituen aholkularitza eta neurrira egindako proiektuak eskaintzen ditugu, hodei hibridoko soluzioak barne direla.
-
VMware-ri lotutako kostuak murrizten laguntzen dugu, eta, aldi berean, inguruneak modernizatzen ditugu, hyperscaleren abantailak (erabilitakoa ordaintzea, eskalagarritasuna eta segurtasuna ) baliatuta.
Nola optimizatu VMware zure enpresan
Euskaltelek hainbat aukera eskaintzen ditu erakundeak VMware-lizentzietan gertatzen ari diren aldaketetarako prestatzeko, eta, hala, aukera ematen du azpiegiturak segurtasunez eta negozio bakoitzera egokituta modernizatzeko.
Guretzat oinarrizkoak dira inpaktu finantzarioa arintzea, mendekotasun teknologikoa murriztea eta hodeiko hainbat eredu operatiboren bidez malgutasuna ematea, betiere gure aditu-taldearen laguntzarekin.
Vmware optimizatzeko prozesuak hiru fase ditu:
-
Eraginkortasuna lortzea: VMware inguruneei eustea, arkitektura optimizatuz, lizentziamendu berrira egokituz eta kostuen balizko gehikuntzak kontrolatuz.
-
Modernizatzea: kargak plataforma alternatiboetara migratzea, kostu egokiagoak dituzten ingurune hibridoak aprobetxatuz.
-
Azeleratzea: berrikuntza bultzatzea, hodei publikoko teknologia natiboak erabiliz.
Zure enpresak VMware lizentziak baditu, zure azpiegitura optimizatzen eta modernizatzen lagunduko dizu Euskaltelek, zure beharretara egokitutako hodeiko soluzioekin.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Azken albisteen berri izateko, berriz, jarraitu guri LinkedInen.