Aste gutxi batzuetan, gure gizarteak eta gure enpresek erabat aldatu behar izan dituzte beren prozesuak, antolamendua eta jarduera. Eraldaketa digitala eta telelana gure artean zeuden aspalditik, baina COVID-19aren pandemiak enpresa-errealitate berri baten ardatz bihurtu ditu, zalantzaz eta aukerez beteriko errealitate berri baten ardatz, hain zuzen.

Funtsezkoa izan da egoera berrira eta arau berrietara egokitzen jakitea, eta soluzio eta tresna teknologiko berriek eskaintzen duten aukera zabala aprobetxatzen jakitea. Hori da berriki Euskaltel taldeak eman duen “Telelana, enpresen errealitate berria' webinarraren abiapuntua.

Teknologia eta negozioa uztartzeak gure erakundearen balio-katea hobetzen du” Alberto Diaz Freire, Aliantzen, Gauzen Interneten eta Eraldaketa Digitalaren Euskaltel Taldeko arduraduna.

Zein dira egoera berrira ongien egokitu zareten enpresak?

Arinen egokitu zareten enpresak zuen negozioarekin aurrera egiteko aukera izan duzuen egoera berrian, eta bezeroekiko erlazioari eta komunikazioari ere eutsi diozue, bai eta merkaturatzeko ahalmenari ere, presentzia fisikoaren beharrik gabe; gainera, kudeaketari, produkzioari eta eguneroko operazioei erantzuteko gai izan zarete konfinamendua eta distantzia sozialari eutsi beharra ekarri dituen osasun-alarmako egoera berrian.

Zalantzarik gabe, teknologia baliabide beharrezko eta funtsezkoa da urrutiko lanerako, eta enpresen jarduerari eusteko aukerarik onena bihurtu da, egoera edozein dela ere. Baina ez da nahikoa teknologia eta baliabide egokiak izatea; garrantzitsuena da gai izatea teknologiak eskaintzen duen ahalmen guztia aprobetxatzeko eta prozesuak egokitzeko negozioaren jarduerari eta eguneroko jardunari eutsi ahal izateko urrutitik lan eginez. Gizakiak ahaztu gabe, noski, langileen gaitasuna eta trebakuntza nahitaezkoak baitira beti, jarduerari arrakastaz eusteko.

Telelana ez da desagertuko, eta funtsezko baliabideetako bat izango da enpresak lehenbailehen egokitu daitezen errealitate berrira. “Enpresek bide-orri bat beharko dute jakiteko zein diren eskura dauden teknologiak eta zein diren horien artean beharrezkoak enpresetan arin eta malgu aplikatzeko, beharrak sortu ahala”, adierazi du Igor Lertxundi Enpresa Bezero Handiak Erakartzeko Euskaltel Taldeko arduradun komertzialak.

Teknologia enpresen aliaturik onena da, batik bat orain, edozein lekutatik, edozein unetan eta edozein gailuren bidez lan egin behar dugunean, lankideen arteko eta bezero eta hornitzaileekiko ohiko lan-prozedurei eutsiz eta, esan gabe doa, enpresaren informazioan eta aplikazioetan modu seguruan sartuz urrutitik.

Euskaltelek, aholkulari teknologiko denez, urrutitik eta konfinamendu-egoeran lan egiteko erraztasunak emango dituzten soluzioak bilatu behar ditu, urrutitik lan egiteak ezinbestean baitakartza bilera birtualak, bideokomunikazioa, dokumentuak partekatu beharra eta taldeak antolatu beharra, telefonia finkoan oinarritutako ohiko ahots-komunikazioa ahaztu gabe.

Tresnarik egokienak bilatzen lagundu behar dizugu urrutiko lana optimizatzeko; horretarako, zure kasua xehe-xehe aztertuko dugu, eta lehenengo egunetik abantaila nabarmenak ekarriko dizkizun soluzio pertsonalizatua diseinatuko dizugu, lehenbailehen egokitu zaitezen errealitate berrira.

Zer soluzio teknologiko eskain diezazkizukegu?

  • Lankidetzarako tresnak, Microsoft 365en oinarrituak, tartean direla Teams, elkarlanerako ofimatika eta OneDrive.
  • VPN zerbitzu segurua.
  • Hodeiko zerbitzuak, hala nola Datacenter Birtuala, biltegiratzea eta babeskopiak, eta hodeira migratzea errazteko adituen zerbitzuak.
  • Telefonia finkoko komunikazioei eusteko soluzioak, Teams-en integratzeko aukera barne dela.
  • Mahaigain birtuala.
  • Diseinu integral pertsonalizatua eta ezarpenaren kudeaketa proiektu gisa
  • Segurtasun-zerbitzuak. Zibersegurtasunak lehentasuna izan behar du beti enpresentzat. Euskaltel Taldeko Produktuaren eta Enpresako Soluzioen arduradun Javier Francok dioenez, “teknologiak ongi erabiliz gero, lan-eremu seguruak ezar daitezke”.

Badakigu egoera zaila dela, eta enpresa bakoitzak behar desberdinak dituela; horregatik, kasu bakoitza aztertzen dugu, kasu bakoitzerako soluzioa diseinatzen dugu eta soluzio hori martxan jartzen laguntzen dugu. Teknologia hobeto aprobetxatzen, langileak trebatzen, digitalizazio-prozesua gauzatzen eta prozesuak egokitzen lagunduko dizugu.

Kondiziorik onenak eskaini nahi dizkizugu: soluzio eta zerbitzu eskalagarriak, erabileraren arabera ordaintzekoak, zerbitzu moduan erabiltzekoak eta hasierako inbertsiorik behar ez dutenak. Gainera, metodologia arinak erabiltzen ditugu, egoera berrira egokitzeko eta telelanaren abantailez lehen unetik baliatzeko.

Deitu iezaguzu, eta zure enpresarako soluziorik egokiena bilatuko dugu.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulariarekin.

IKUSI EKITALDIA