Euskaltelen badakigu ETEek erronka eta behar ugari dituzuela, eta guztietarako erantzuna behar duzuela eraginkorragoak eta lehiakorragoak izateko.
Pyme MAX zure enpresa beti ON egoteko soluziorik osoena da.
Zergatik eduki enpresa bat… izan badezakezu enpres ON?
Pyme MAXekin, lagunduko dizuegu konektibitate-arazoak saihesten, segurtasuna zaintzen eta gaur egun ezinbestekoa den mugikortasuna errealitate bihurtzen.
Horretaz guztiaz mintzo zaigu Marcos Gandoy, Euskaltel Enpresak saileko Go To Market estrategiako arduraduna.
ETEentzako erronkak
Zer erronka nagusi dituzte ETEek?
Marcosek azalduko dizkigu: konektagarritasuna, segurtasuna, malgutasuna eta mugikortasuna.
Konektagarritasuna
Nola lagundu diezazuekegu zuen enpresaren konektagarritasuna hobetzen?
Ezinbestekoak dira soluzio osoaren egonkortasuna eta kontrola, eta, jakina, laguntza-zerbitzu on bat izatea. Zerbaitek huts egiten duenerako, Pyme MAXek B plan sendoa du. Marcosek argitu digu.
Segurtasuna
Bazenekien Pyme MAXek zure enpresaren segurtasuna hobetzen ere laguntzen dizula? Lehentasunik handiena, merkatuan punta-puntakoak diren suite-lizentziak, adituen laguntza eta auditoretza.
Zehatz-mehatz azalduko dizugu.
Malgutasuna
Malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna, betiere kontuan izanda lanpostuaren beharrak eta ezaugarriak.
Funtsezkoak dira enpresentzat, eta Euskaltelek hobetzen laguntzen dizue, Pyme MAXen bidez.
Mugikortasuna
Mugikortasuna, ETEentzako beste erronka handi bat. Zer eskaintzen du Pyme MAX zerbitzuak? Besteak beste, 5G estaldura eta lankidetza-tresnak jartzen dizkizu eskura.
Informazio gehiago nahi baduzu Pyme MAXi edo enpresentzako gure soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo, formulario honen bidez, jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin. Eta zaharrak berri esanez ez ibiltzeko, jarraitu iezaguzu LinkedInen.