Zure negozioak oraindik ez badu webgunerik, sare sozialetako profilik, faktura elektronikorik, bulego birtualik edo, besterik gabe, zure sare informatikoa sarkinetatik babestu nahi baduzu, iritsi da jauzi handia egiteko unea. Euskaltelek zure enpresa edo negozioa digitalizatzen lagunduko dizu, bezero izan ala ez, Digital Toolkit edo Kit Digitala laguntza-programaren bidez. Programa horren bidez, 12.000 €-rainoko bonua izango duzu zure ETEa digitalizatzeko.
Zer da Kit Digitala programa?
Kit Digitala dirulaguntzen programa bat da, Espainiako Gobernuak sustatua Acelera pyme ekimenaren barruan. Espainiako ETE-en eraldaketa digitala bultzatzea du helburu, zerbitzu hauen bidez, besteak beste: webgunea garatzea, merkataritza elektronikoa aktibatzea, sare sozialak kudeatzea, bezeroak kudeatzea, faktura elektronikoa, bulego birtuala eta zibersegurtasuna.
Kit Digitala Europako NEXT GENERATION EU funtsetatik datorren dirulaguntza bat da, 3.000 milioi euroko aurrekontua du, eta Espainiako ETE-ei soluzio digitalak inplementatzen laguntzea du helburu.
Zertan lagundu diezazuke Euskaltelek Kit Digitalarekin?
Burokrazia konplikatua izan daiteke. Hori dela eta, Euskaltelek gauzak erraztu nahi dizkizu: Kit Digitala izapidetzen lagunduko dizu, zure negozioaren edo enpresaren eraldaketa digitala lortzeko. Kit Digitalaz baliatzeko baldintzak betetzen dituzula egiaztatuko dugu, eta izapideak egin eta soluzioak inplementatzen lagunduko dizugu. Eta hori guztia gardentasun osoz, eta kostu gehigarririk gabe:
- Ahaztu izapideak eta paper-kontuak. Guk eskatuko dugu Bonu Digitala zure ordez, zure sinadura erabilita. Haren bidez, zure borondatezko ordezkari gisa jardungo dugu. Euskaltel arduratuko da Bonu Digitala eskuratu bitarteko prozesu osoa kudeatzeaz.
- Aholkularitza digitala eskainiko dizugu. Entzun egingo dizugu, eta esango dizugu zure enpresak benetan zer soluzio digital behar dituen laguntzei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.
- Zure digitalizazio-eragilea izango gara. Euskaltelek pentsatua du zein diren zure beharretara hobekien egokituko diren soluzio digitalak. Zure digitalizazio-eragilea izango gara, ahalik eta azkarren ezarriko ditugu soluziook, eta behar duzun zerbitzua eskainiko dizugu laguntzak irauten duen 12 hilabeteetan (eta handik aurrera ere bai, hala nahi baduzu).
Zer egin behar duzu Kit Digitala programako laguntzak eskuratzeko?
Kit Digitala programak hiru laguntza-tarte ezartzen ditu, enpresen tamainaren arabera. Gutxieneko zenbatekoa 2.000 eurokoa da eta gehienekoa 12.000 eurokoa. Kupoi digitala jaso ondoren, enpresek sei hilabete izango dituzte laguntza hori baliatzeko, eta bost zerbitzu desberdinetan erabili ahal izango dute, gehienez urtebetez.
- 12.000 €-rainoko dirulaguntza 10-49 langileko enpresentzat.
- 6.000 €-rainoko dirulaguntza 3-9 langileko enpresentzat.
- 2.000 €-rainoko dirulaguntza 1-2 langileko enpresentzat.
Kontuan izan Kit Digitalaren bidez eskuratzeko laguntzak ETE-ek eskatu ahala eta funtsak agortu arte emango direla. Utzi zure datuak eta aprobetxatu aukera paregabe hau. Epea ireki bezain laster jarriko da zurekin harremanetan Euskaltel. Ez galdu aukera hau!