Euskaltel Enpresak zure negozioa bultzatu nahi du, laguntza emanez Kit Digitala programa lortzeko, hau da, ETE-ei mundu digitalean sartzen lagunduko dien dirulaguntzak lortzeko.
Bonu digitalak eskuratzeko aukera duten enpresek bi zenbateko desberdin izango dituzte eskura, langile-kopuruaren arabera:
- 3-9 langileko enpresak: 6.000€-raino
- 1-2 langileko enpresak: 2.000€-raino
Dakizunez, erraz-erraza jarri nahi dizugu zure enpresarako Kit Digitaleko bonuaren eskaera egitea. Zure digitalizazio-eragilea izanik, soluzio digital egokienei buruzko aholkuak emateaz eta horiek inplementatzeaz gain, lehen urratsak egiten lagunduko dizugu, eta guk eskatuko dugu laguntza zure ordez.
Eman baimena zure borondatezko ordezkari gisa jarduteko
Zure enpresa digitalizatzen lagundu ahal izateko eta zure izenean Kit Digitala programaren dirulaguntza eskatzeko, aski duzu aurretiazko izapide txiki bat egitea: Borondatezko Ordezkariaren dokumentua beteta bidali behar diguzu. Pauso hauei jarraitu behar diezu. Oso prozesu sinplea da:
- Deskargatu Borondatezko Ordezkariaren dokumentua.
- Bete dokumentua eta sinatu (Acrobat Reader erabiltzea komeni da).
- Bidali kitidigtalk@euskaltel.com helbidera, gaian "KIT DIGITALA + *Zure enpresaren izena*" jarrita.
Oso garrantzitsua da dokumentua bete eta lehenbailehen bidaltzea. Kontuan izan enpresa askok nahi dituztela laguntza hauek eta eskaeren ordenari jarraituz emango direla, funtsak agortu arte. Mugatuak dira!
Bete diagnostiko digitalaren testa
Beste zerbait egin behar duzu dokumentua bidali ondoren? Bai! Gogoan izan laguntza eskatzeko oso garrantzitsua dela aldez aurretik erregistratzea eta diagnostiko digitalaren testa betetzea. Horretarako, erregistratu Kit Digitalaren eremu pribatuan, eta bete diagnostiko digitalaren testa.
Izapide guztiak egin ondoren, zurekin harremanetan jarri arte itxaron behar duzu, zure enpresan soluzio digitalak inplementatzen hasteko. Prozesuan zalantzarik sortuz gero, idatzi mezu bat, eta lehenbailehen jarriko gara harremanetan zurekin.
Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu, eta ikusi Kit Digitaleko laguntza-programari buruzko ohiko galderak, gure postean.