Eraldaketa digitalak enpresaren gaur egungo eta etorkizuneko bilakaeran duen garrantziaz jabetuta, Portugalgo Parfois markak Euskaltel Taldea aukeratu du gidari adimen artifiziala bere negozio-ereduan aplikatzeko. Modako jantzi eta osagarrien enpresa portugesak 1.300 denda baino gehiago ditu hogei herrialde baino gehiagotan, horietatik 400 Espainian.
Mindset digitaleko kasu argi bat da hau, enpresak argi ikusi baitu maila guztietan digitalizatzeko beharra duela erabaki estrategikoak hartzeko eta, hala, denbora gutxian eta kostu txikiarekin, aukera izateko bere baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta lehiatzen jarraitzeko. Hori dela eta, Parfois enpresak adimen artifizialeko soluzioetan inbertitzea erabakidu, Euskaltel Taldearen BAI Analytics ekipo espezializatua gidari hartuta, hobeto ezagutzeko bere negozioa eta bezeroak. Horretarako, bezeroen erosketa-ohiturak edo kanal elektronikoko eta denda fisikoetako salmenten arteko aldeak aztertuko ditu, adibidez, hala produktuen irteera-maila hobea lortzeko.
Xede bikoitza: datu-aholkularitza eta DataRobot teknologia
Euskaltel Taldearen proposamenak bi alderdi ditu: alde batetik, laguntza gidatu eta etengabea, aholkularitza eskaintzeko, hala nola erabilera-kasuak identifikatzerakoan eta kasu bakoitzean lortutako gutxi gorabeherako itzulkina kalkulatzerakoan. BAI Analyticsek ematen duen aholkularitza-zerbitzuak, halaber, beste zerbitzu hauek ere hartzen ditu: kasu horietarako datu-analisia, enpresaren sail desberdinetan duen balioa erakustea eta eredu prediktiboak ezartzea.
Bigarren xedea da DataRobot teknologia erabiltzea eredu horiek automatizatzeko tresna gisa, ereduok lehenbailehen jartzeko martxan eta gerora ekoizpenean sartzeko. Parfois enpresak hasiera-hasieratik ulertu du DataRobot bezalako teknologiak erabiltzeak nabarmen eragiten duela negozioan, eta enpresak proiektu gehiago izan ditzakeela esku artean, lan asko automatizatzeko aukera ematen duelako.
Parfois enpresaren neurrira egindako balio-proposamen bat
BAI Analytics-ek markaren profesionalekin batera egindako lanari esker, enpresak soluzio azkar, eraginkor eta kostu txikiko bat jarriko du martxan bere negozio-eredurako. Parfois enpresak aukera izango du adimen artifizialaren eremuan merkatuan dauden tresnarik onenak ezagutzeko eta erabilera-kasurik egokienak zein diren zehazteko, hala teknologia hauen abantaila guztiak aprobetxatzeko.
Aholkularitzari dagokionez, berariaz osatutako talde bat izango du enpresak bere behar guztiak asetzeko, eta, horretaz gain, behar dituzten jarraibideak eta trebakuntza eskainiko dizkiegu enpresako profesionalei, adimen artifizialeko talde bat osatu eta sendotu dadin enpresan bertan.
Parfois enpresak, beraz, BigDatan eta adimen artifizialean eskarmentua duen bazkide teknologiko bat bilatu du, aholkulari izango duena enpresa barruan adimen artifizialeko sail bat martxan jartzeko, ezartzeko eta haren jarraipena egiteko, hala analitika prediktiboko lehenengo proiektuak bideratzeko. Eta Euskaltel Taldean aurkitu du.
Adimen artifizialean oinarritutako gure soluzioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.