Enpresek ezagutzen dituzue jada, eta gero eta gehiago aprobetxatzen dituzue, adimen artifizialaren abantailak. Bada, adimen artifiziala oso lagungarria da orobat ingurumen-inpaktuak eta klima-aldaketa kudeatzeko.
Izan ere, hain da garrantzitsua adimen artifiziala baliatzea jasangarritasunerako ezen 2019an martxan jarritako Europako Itun Berdeak (European Green Deal) ere ahalmen eraldatzailea aitortu baitzion trantsizio berderantz egiteko. Euskaltelen, gure Politika Sozial Korporatiboaren bidez, Itun horren alde egiten dugu, zeinak hiru ardatz hauek baititu oinarri: digitalizazioa, deskarbonizazioa eta erresilientzia.
Nola bultzatzen du adimen artifizialak jasangarritasuna enpresetan?
Esperientzia praktikoak erakusten du adimen artifiziala kasu askotan dela lagungarria jada, ez soilik jasangarritasuna bultzatzeko, baizik eta, horretaz gainera, baita enpresen emaitzak hobetzeko ere. PwC UK etxeak egindako ikerketa baten arabera, adimen artifizialak jasangarritasunean duen eragin ekonomikoari esker, %4,4 hobetzen ziren enpresen emaitzak.
Bestalde, adimen artifiziala funtsezko eragina ari da izaten energiaren erabileran. Izan ere, adimen artifizialeko aplikazioak gai dira elektrizitate-hornidurari eta -eskaerari loturiko beharrak denbora errealean orekatzeko, eta, aldi berean, energiaren erabilera eta biltegiratzea optimizatzen dute tarifak jaisteko.
Taipeiko Unibertsitateak berriki egindako ikerketa baten arabera, eredu horiek %10-%40 bitartean hobetu dezakete zuen enpresen efizientzia energetikoa. Eta efizientziak esan nahi du nabarmen murrizten direla bai karbono-emisioak, bai enpresaren kostuak.
Emisioak murrizteko funtsezko beste alderdi bat ibilbideen sorrera adimenduna da, optimizatu egin baitaitezke jasangarritasun-irizpideak kontuan har ditzaten. Sistema horiek nahitaezkoak bihurtu dira logistika-enpresentzat, finantza- eta ingurumen-onura handiak baitakartzate.
Adimen artifizialak produkzio akastuna murrizten du
Produktu-itzulketak buruhauste handia dira enpresa askorentzat. Forbesen arabera, erositako 17 mila milioi gauza inguru itzultzen dira mundu osoan, batez ere produktuek akatsak dituztelako edo bezeroa ez delako konforme gelditzen. Itzulketa horien guztien ondorioz, 4,7 milioi tona metriko CO2isurtzen dira urtero.
Ikusmen artifizialeko sistemek arazo hori konpontzen laguntzen dute, produkzio akastuna murrizten baitute. Esate baterako, uhal garraiatzailean edo ekoizpen-lerroan instalatutako ordenagailu bidezko ikusmena baliatzen duten kalitate-kontroleko sistemek eskuzko azterketek baino askoz zehatzago eta efizienteago egiaztatzen dute produktuaren kalitatea.
Datu horiek ikusirik, ukaezina da adimen artifizialak mesede egiten diola enpresen jasangarritasunari, edozein dela ere enpresaren tamaina edo jarduera-eremua. Adimen artifizialean oinarritutako soluzioen beste abantaila bat da hemen azaldutakoa. Beste abantaila asko ezagutzen dituzue dagoeneko, eta Euskaltelek horiek guztiak zuen enpresetan aplikatzen laguntzen dizue, BAI Analytics gure aditu-taldearen bidez.
Gehiago jakin nahi duzu enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz? Harpidetu gure buletinera, edo jarri harremanetan enpresetarako gure sail komertzialarekin formulario honen bidez edo zure aholkulari pertsonalaren bidez.