Eraldaketa digitalak eta pandemiak bulego-eredu berri bat ekarri digute: bulego birtuala. Haren funtzio nagusia betikoa da, hau da, langileek modu efizientean lan egiteko behar dituzten baliabide guztiak dituen espazioa izatea, baina agertokia aldatu egin da.
Izan ere, espazio hori ez da jada toki fisiko estatiko bat, egun bakoitzerako postuak eta baliabideak dituena. Orain zuen bulegoa deslokalizatuta dago, eta, eraginkorra izango bada, tresna egokiak izan behar ditu.
Egoera horren aurrean, hodeiko soluzioak enpresen aukera gogokoena bihurtu dira. Abantaila nabarmenak dituzte: Mugikortasuna erraztu, komunikazioa hobetu eta produktibitatea handitzen dute, energia gutxiago kontsumitzen dute eta paperean eta espazio fisikoetan aurrezten dute. Hau da, enpresa modu integralean kudeatzen duzue, lehen mailako tresnekin, eta edozein gailu eta lekutatik lan egin dezakezue hodeian.
Bulego birtual baten ekonomia- eta giza abantailak
Hasteko, kostu orokorrak murrizten ditu, eta administrazio-, azpiegitura- edo mantentze-gastuetan aurrezteko aukera ematen du.
Zuen negozioaren ezaugarriekin bat datorren espazio fisikoa aurkitzea eta gaitzea inbertsio garrantzitsua da, eta, gainera, nolabaiteko egonkortasuna behar du. Premiak aldatzen badira —eta hori, gaur egungo egoeran, ohikoa da— errazagoa, azkarragoa eta merkeagoa izango da beti espazio birtual batean egokitzea. Alde horretatik, bulego birtuala aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke.
Inbertsio txikiago horren arrazoi nagusietako bat zera da, langile-beharra optimizatzen duela bezeroarentzako arretari eragin gabe.
Nahi duzuenean edo edozein tokitatik konekta eta deskonekta zaitezkete, eta kontsumitzaileak 24 orduko arreta jasoko du beti. Horretarako, aukera eta formatu ugari dituzue barruan eta kanpoan komunikatzeko, hala nola txatak edo mezularitza, bideokonferentziarako tresnak edo dokumentuak elkarlanean editatzeko soluzioak.
Helburua da zuen taldea denbora errealean eta behar duen guztietan enpresaren datuetara sartu ahal izatea, eta, jakina, etengabe elkarrekin konektatuta egotea.
Kostuak aurreztea ez da enpresarentzat bakarrik, langileentzat ere bai. Joan-etorrietan eta garraioan aurrezten da, eta lana eta bizitza pertsonala hobeki uztartzen dira; hala, langileak pozikago egotea lortzen da, estres txikiagoarekin, eta, horren guztiaren ondorioz, efizienteagoak eta produktiboagoak dira.
Aldi berean, beste leku batzuetan talentu berria lortzeko aukera ematen dizue, nonahitik lan egin baitaiteke urrutitik.
Gizarte digitalerako bidea
Irudiari dagokionez, bulego birtual batekin, merkatu eta erabiltzaile digital gero eta ugariagoengandik gertuago egongo zarete. Sare sozialek edo merkataritza elektronikoak funtsezko zeregina dute egungo ekonomian, eta bulego birtuala bat dator ekonomiaren pertzepzio berri horrekin, non zure bezeroak edonon eta edozein ordutan ager baitaitezke.
Eta distantzia geografikoak lausotzen diren unean, handitu egiten dira zuen aukerak merkatu berrietan, urrunagoetan, zabalagoetan edo nazioartekoetan ere sartzeko.
Zalantzarik gabe, etorkizunaren aldeko apustua da. Ikerketen arabera, berrikuntzan eta teknologian gehien inbertitzen duten enpresek hobeto erantzuten diete merkatuaren eta bezeroen premiei, eta horrek onura gehiago ekartzen ditu.
Ingurune seguruak eta malguak
Bulego birtualek segurtasuna eta fidagarritasuna ematen dute. Zuen datuak indarrean dauden segurtasun-estandarren eta arauen arabera babestuta egongo dira. Gainera, seguru egongo zarete zuen datuak ez direla galduko, soluzio horiek segurtasun-kopiak edo back up-ak sortzen baitituzte. Beraz, zuen negozioaren datu kritikoak ingurune seguru eta deslokalizatuetanizango dituzue.
Bulego birtualetan, besteak beste, tresna ofimatikoak, hodeiko biltegiratzea edo onlineko bilerak egiteko soluzioak dituzue, espazio fisiko estandar garestirik behar izan gabe. Teknologia erabiliz zuen jarduerari aurre egiteko modu berri bat.
Euskaltelen, badakizue, zuen enpresaren eraldatze-prozesuetan lagunduko dizuegu. Orain, gainera, Kit Digitalaren digitalizazio-eragileak gara.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure aldizkarira, edo jarri harremanetan enpresetarako gure sail komertzialarekin.