Industria-sektorea 4.0 Industriarako bidean jarri da, eta ezinbestekoa da teknologia berriak integratzea eta adimen artifizialak ematen dituen aukerak aprobetxatzea.
IoT eta produktu adimendunak integratzearen ondorioz datu-iturriak gero eta ugariagoak direnez, ezinbestekoa da iragarpenen zehaztasunari eta ereduen eskalagarritasunari eustea, bai I+Gri dagokionez, bai ekoizpeneko denbora errealeko aplikazioei dagokienez.
Eta nola optimizatzen dira I+Gko ahalegina, ekoizpen-analisia eta jardueraren eraginkortasuna adimen artifiziala aplikatzeari esker?
- Akatsak aztertzeko eta hutsegiteak hautemateko ML eta root cause baliatuz, zeinen bidez kostuak % 97 murriztu baitaitezke.
- Mantentze-lan prediktiboaren bidez; % 20 murrizten ditu konponketa-lanekin lotutako kostuak.
- Analisiei esker, kalitatea hobetuz eta produktu akastunak gutxituz.
- I+Gko gaietan, diseinuak optimizatzen eta test-prozesuak eta produktuen probak hobetzen laguntzen du.
- Logistikari aplikatuta, adimen artifizialak salmenta-aurreikuspena hobetzen du, eta % 65era arte murrizten ditu balizko salmenta-galerak.
- Bezeroei lotutako arriskuak zenbatesten ditu, produktu-gomendatzaileak eta bezero potentzialen puntuazioa erabiliz.
Adimen artifiziala gero eta apustu handiagoa da enpresetan, abantaila ugari baititu: marketineko atribuzio-ereduak eta sentsoreen balioen sailkapena hobetzen ditu; arazoak denbora errealean hautematen ditu; makineriaren konfigurazioa optimizatzen du; ikaskuntza automatikoa produktu adimendunetan txertatzen du; eta, oro har, hornidura-katearen azterketa eraldatzen du.
Azken batean, adimen artifizialaren eta ikaskuntza automatikoaren eta adimen artifizialaren garaia iritsi da, eta azken hori txertatzen eta beren erakundeko esparru guztietan nola baliatu aztertzen duten industria-konpainiek nabarmen hartuko diete aurre lehiakideei.
Euskaltelek badaki adimen artifiziala aplikatzeak abantaila asko ekarriko dizkiela negozio guztiei, eta ekipo espezializatu bat daukagu, BAI Analytics izenekoa, zure enpresari adimen artifizialeko soluzioak arrakastaz txertatzen laguntzeko, enpresaren neurria eta datuen heldutasun-maila edozein direla ere.
Enpresetarako ditugun adimen artifizialeko soluzioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, eman izena gure buletinean edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.