Enpresek eta erakundeek, bai pribatuek eta bai publikoek, gero eta gehiago eskatzen dituzte hodeikosoluzioak, beren behar teknologikoak asetzeko.

Euskaltelek 25 urte daramatza enpresei mota askotako soluzioak eskaintzen; esaterako, ahotsa, datuak, Internet, segurtasuna, bideratzaile teknologikoak (adibidez, Gauzen Internet), Big Data, adimen artifiziala eta soluzio aurreratuetarako tresnak. Tinko lanean, berrikuntzaren bidez merkatuko aukera onenak zuei eskaintzen, eta enpresa finkatu eta espezializatuekin akordioak lortzen; adibidez, Mitelekin.

Enpresa-komunikazioen merkatuan liderra da Mitel mundu osoan, eta 70 milioi erabiltzaile profesional ditu 100 herrialdetan baino gehiagotan. Helburu nagusia da enpresei eta zerbitzu-hornitzaileei konektatzen, lankidetzan aritzen eta bezeroei zerbitzu berritzaileak eskaintzen laguntzea. Hain zuzen ere, erronka horri aurre egiteko sortu da Euskaltelekiko lankidetza, eta, horren arabera, Mitel gure bazkide teknologiko bihurtu da enpresentzako hodeiko komunikazio-zerbitzuetarako eta contact center zerbitzuetarako.

Akordio honen ondorioz, lanpostu bakoitzaren beharretara egokitutako ahotseko, lankidetzaako, mugikortasuneko eta contact centereko zerbitzuak eskainiko dira. Euskaltelek komunikazio-zerbitzu aurreratuak eskuratzea bermatuko dizue enpresei, baita bestelako bezero- eta erabiltzaile-esperientzia bat ere. Eskaintza oso lehiakorra da, pertsonalizagarria eta malgua, eta teknologia beharren arabera dimentsionatzeko aukera ematen du.

Euskaltel Taldearen enpresen arloko zuzendari korporatibo Isidro Fernández de la Callek azaldu duenez, teknologikoki eguneratzen ari diren enpresei komunikazio-zerbitzu aurreratuak bermatzen dizkiegu, eta oso eskaintza lehiakorra, pertsonalizagarria eta malgua egiten diegu, teknologia beren beharren arabera dimentsionatu dezaten”.

Isidro Fernández de la Calle, Euskaltel Taldeko enpresen arloko zuzendari korporatiboa: ‘Teknologikoki eguneratzen ari diren enpresei komunikazio-zerbitzu aurreratuak bermatzen dizkiegu, eta oso eskaintza lehiakorra, pertsonalizagarria eta malgua egiten diegu'.

Zerbitzua soluzio teknologiko aurreratu eta sendoetan oinarritzen da, eta enpresako komunikazioen sektorean nagusi diren operadore baten eta fabrikatzaile baten konfiantza du. Soluzioa Euskaltelen hodeian ostatatuta dago, eta erabileraren arabera ordaintzen da, hileroko harpidetza baten bidez.

Akordio honek enpresentzat abantaila nabarmenak ditu, Rodrigo González Mitel Iberiako Country Manager-ak nabarmendu duenez: Hitzarmen honen bidez, enpresek erraz eskura ditzakete beren erritmora eraldatzen lagunduko dieten komunikaziorako eta elkarlanerako hodeiko tresnak”.

Rodrigo González, Mitel Iberiako Country Managera: Hitzarmen honen bidez, enpresek erraz eskura ditzakete beren erritmora eraldatzen lagunduko dieten komunikaziorako eta elkarlanerako hodeiko tresnak”.

Euskaltel Taldearen proposamen berri honek hodeia eta lehen mailako komunikazio-soluzioak konbinatzen dituenez, ezin hobea da eraldaketa teknologikoaren bidez funtzio gehiago eskuratu, prozesuak hobetu eta pertsonalizatzeko ahalmenari eutsi nahi dioten enpresentzat. Gainera, balio erantsiko zerbitzuak izateak, hala nola kanal anitzeko contact center-eko aplikazioak eta hirugarrenen soluzioekiko integrazioak (Microsoft Teams, Salesforce, Google, etab.), bezero eta langileentzat esperientzia hobea izateko behar diren tresnak eskaintzen dizkie enpresei.

Bestalde, proiektuaren bizi-ziklo osoan zerbitzu profesionalak eskaintzeak bezero bakoitzaren eskakizun berezien araberako erantzun indibidualizatua bermatzen du, baita haren ezarpen eraginkor eta benetakoa ere.

Laburbilduz, soluzio hau etengabe eguneratzen da, erakundeei eraldaketa digitalean laguntzeko. Izan ere, badakigu enpresa askorentzat erronka bat dela aldaketa teknologikoaren erritmo bizkorrari eustea, batez ere normaltasun berriranzko trantsizioan, non etxetik eta elkarlanean lan egiteko eskema berria finkatu behar baita.

Izan ere, badakigu enpresa-komunikazioak funtsezkoak direla negozioaren jarraipenerako, langileen arteko lankidetzarako eta, jakina, bezeroei arreta emateko, etekinak are gehiago handitzen direla erabileragatiko ordainketa-eredu berriekin, eta interesatzen zaigu Estatuko enpresek harpidetzan oinarritutako ereduak hartzeari buruzko informazioa izatea. Horretarako, Euskaltelek eta Mitelek "enpresako komunikazioetan erabiltzeagatiko ordainketa-eredua" izeneko inkesta bultzatzen ari gara. Total Publishing Network inkesta honen bidez, enpresako komunikazioen bilakaerari buruzko galdera honi eta beste batzuei erantzungo diezu. Hona hemen zure iritzia:

https://www.muycanal.com/2021/09/22/pago-por-uso-comunicaciones-empresa

Enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialeko taldearekin.