Live Shopping salmentako eta marketin digitaleko estrategia bat da, onlineko zuzeneko transmisioak (streaminga) baliatzen dituena produktuak edo zerbitzuak aurkezteko eta saltzeko.

Ecommerceko esperientzia bat da, beraz; zenbait plataforma baliatuz, erabiltzaileengana denbora errealean iristeko modu berri bat.

Eraldaketa digitalak hauspotutaeta erosketa-esperientzia berritzaile eta motibagarriak eta bezeroentzat interesgarriak lortzeko beharrak bultzatuta sortutako joera bat da. Eta ez da hori guztia, bezeroarekiko harreman handiagoa, komunikazio errazagoa eta haren beharrei eta eskaerei azkar erantzuteko modua ere eskaintzen baititu.

Aukera eta posibilitate ugariko ekitaldiak dira. Esate baterako, zuzeneko lehiaketak edo sustapenak egin daitezke, eta bezero potentzialek galderak egin ditzakete edo zalantzak zuzenean argitu. Beraz, informazio zehatzagoa eman daiteke, espezifikoa, eta horrek guztiak errealismo– eta sinesgarritasun-maila handitzen ditu.

Live Shoppingek hurbiltasuna eta pertsonalizazioa helarazten ditu, eta erabiltzaileek gero eta balio handiagoa ematen diete bi ezaugarri horiei. Izan ere, estatistiken arabera, erabiltzaileen erdia baino gehiago prest dago aurrez markei buruzko ekitaldiak zuzenean ikusteko eta entzuteko. Gainera, halako ekitaldiak direnez gehien gogoratzen eta partekatzen direnak, biderkatu egiten da —zuzenean zein zeharka— markaren zabalkundea.

Live Shoppingen goraldia

Live Shopping Asiako herrialdeetan sortu zen; beste leku batzuetara zabaltzen ari da orain, eta enpresa asko hasiak dira ohartzen estrategia berri honen indarraz.

Hor daude, adibidez, Meta, eta Meta Business Suite plataformaren bidez egiten dituen Live Shoppingeko saioak, bai eta elikagaigintzako, teknologiako edo kiroletako beste zenbait enpresa ere, hala nola Carrefour, Fnac, Samsung eta Adidas.

Arrakasta ikusirik, Live Shoppingeko ekitaldiak antolatzeko aukera ematen duten plataforma berriak sortzen hasi dira; esate baterako, Bambuser, Onlive.site eta Vtex.

Izan ere, ez da zalantzarik: bezeroaren arreta erakartzeko eta salmenta-esperientzia interaktibo eta berritzaileak eskaintzeko modu bizkor eta dinamikoa da.

Eta zer behar du enpresa batek Live Shoppingen munduan sartzeko?

Lehenik eta behin, marketin-plan bat, zehaztuko duena zer egin, nori zuzendu eta zer eskaini. Beti bezala, bat egin behar du, noski, enpresaren estrategia orokorrarekin eta nortasun korporatiboarekin, markaren erakusleiho handi bat baita.

Zuzeneko ekitaldia denez, arrisku handia da inprobisazioa. Beraz, xehetasun guztiak zerrendatu eta kontuan hartu behar dira; batez ere, bezeroekin komunikatzeko moduarekin zerikusia dutenak.

Oso garrantzitsua da ekitaldiaren dinamika: iraupena, hautatutako eguna eta ordua, eta ekitaldiaren beraren garapena. Ekitaldi labur eta oso dinamikoak izan ohi dira, bezeroak ez despistatzeko eta ez deskonektatzeko (erraz gertatzen da hori onlineko ekitaldietan).

Eta, jakina, ezinbestekoa da horrelako ekitaldi baterako plataforma egokia eta beharrezko baliabide teknologikoak izatea.

Euskaltelen, adituak gara zure beharren araberako teknologiarik onena eskaintzen.

Merkatuko zuntz simetrikoko konexiorik onena eskaintzen dugu ETE MAX bidez, laguntza-zerbitzu esklusiboa (24×7) eta ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzuak izateak ematen duen lasaitasuna, zure enpresako gailu guztiak babestuak izango baitituzu edozein eraso digitalen aurka.

Nahi izanez gero, zure webgunea hobetzen ere lagundu diezazukegu, bai eta merkataritza elektronikoko soluzioak ezartzen ere Kit Digitala programaren bidez, haren digitalizazio-eragileak baikara.

Enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Eta azken albisteak ezagutu nahi badituzu, jarraitu gaitzazu LinkedInen.