Azken hilabeteetan ikasi dugu edozein tokitatik lan egin dezakegula, eta egin behar izaten dugula, batzuetan. Eta udan inoiz baino gehiago eskertzen da hori. Baina eraginkortasunez eta segurtasunez egin ahal izateko, beharrezkoa da zuen enpresaren eta langileen beharretara egokituko den ekipamendu on bat izatea.
Aurtengo udan, eskaintza oso bat dakarkizuegu Euskaltelen: Lenovo V15 eramangarria eskaintzen dizuegu (merkatuko marka liderretako batekin daukagun hitzarmenari esker), eta, harekin batera, Euskaltel Enpresaren bezero izateagatik, Zibersegurtasun Aurreratua zerbitzua doan 6 hilabetez.
Lenovok aukera zabala eta kalitatea esan nahi du; haren ekipamenduek bost urte arteko bermea dute, eta Windows 10 Profesionala dute.
Lenovo V15 AMDa fina eta dotorea da kanpotik, eta AMD prozesadore indartsu bat du barrutik. 15,6"-ko eramangarri bat da, profesional independenteentzat ezin egokiagoa, eta lan administratibo eta komertzialetarako nahiz etxean erabiltzeko egokia. 1,85 kg baino ez du pisatzen, eta, dituen bandei esker (180º), seguruagoa da. Sei orduko autonomia du, eta 256GB-ko memoria, zure dokumentu eta fitxategi guztiak gordetzeko. Azken batean, PC esklusibo bat da, zoazen tokira zoazela ere zurekin eta zure enpresarekin doana, eta telelana segurtasunez egiteko aukera ematen dizuna.
Hain zuzen ere, segurtasuna gai garrantzitsua da Euskaltelentzat, eta, horregatik, zure enpresako informazioa eta azpiegiturak babesten lagundu nahi dizugu; horretarako daukagu Zibersegurtasun Aurreratua zerbitzua. Jende asko bulegotik kanpo lanean ari den eta zibererasoak nagusitzen ari diren honetan, lehentasunezkoa da zuen enpresako informazioa eta gailuak ingurune digitaleko mehatxuetatik babestea. Euskaltelen, euskarri tekniko aditua eskaintzen dizuegu zibersegurtasunean eta sareko eta webguneko ahulguneak aztertzeko tresnetan, eta lehentasunezko arreta denbora errealean. Horri esker, gailuak mehatxu ezagunen eta ezezagunen aurka babestu daitezke, exekutatzen diren prozesu guztiak identifikatuz eta sailkatuz. Gainera, suebaki birtual bat du, sartzen eta irteten den trafikoa monitorizatzen duena eta sarbidea kontrolatzeko politikak aplikatzen dituena.
Guretzat lehentasunezkoa da mugikortasuna eta segurtasuna konbinatzea, eta uste dugu aukera perfektua dela hau aurtengo udan nahi duzuen tokitik lan egiteko, azken belaunaldiko gailu batekin eta segurtasun osoz.
Euskaltelen enpresentzako ekipamenduaren dendan mota askotako ekipamenduak ditugu, zuen gailuak berritu nahi badituzue. Hogeita lau kuotatan ordaindu ditzakezue, edo, nahiago baduzue, ordainketa bakarra eginda.
Enpresentzat dauzkagun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.