Programa honen helburua da zibersegurtasun industriala sustatzea; eta, batez ere, bultzatzea IT/OT inguruneetarako (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen bateratzea eta integrazioa lantzen dituzten proiektuak, industria-enpresetan eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu teknikoak, diseinu-zerbitzuak eta logistika-zerbitzuak ematen dituztenetan.
- Onuradunak:
Industria-enpresak eta industriako produktuari eta prozesuari lotuta dauden a zerbitzu teknikoak, diseinu-zerbitzuak eta logistika-zerbitzuak ematen dituzten enpresak (handiak nahiz ETEak).
EAEn kokatutako talde industrialetako enpresa nagusiak.
- Diruz lagundu daitezkeen proiektuak:
Industria-enpresetako eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu teknikoak, diseinu-zerbitzuak eta logistika-zerbitzuak ematen dituzten enpresetako zibersegurtasunarekin lotutako proiektuak joko dira diruz lagundu daitezkeen proiektutzat.
- Zenbatekoa:
Diruz lagundu daitezkeen gastuen %50 jasoko dute, eta onuradun bakoitzeko 18.000€, gehienez.
- Epea 2021eko azaroaren 26an bukatuko da.
Lagunduko dizugu
Euskaltelek martxan jarri du dirulaguntzak eta laguntza teknologikoak aprobetxatzeko programa. Eraldaketa digitala, berrikuntza edo nazioartekotzeko proiektuak abian jarri nahi dituzten enpresei zuzendutako programa bat da, eta laguntzak nahiz subentzioak bilatzen, kudeatzen eta tramitatzen laguntzeko zerbitzua eskaini nahi du.
Zure enpresaren zibersegurtasuna hobetu behar baduzu, zure negozioaren eta zure bezeroen jarduera arriskuan egotea saihesteko, prozesu osoan lagunduko dizugu Euskaltelen, hasi zure beharrak identifikatzetik eta ongien egokitzen zaizun dirulaguntza kudeatzeraino.
ETE bat bazara, sartu hemendikLaguntza Teknologikoak Aprobetxatzeko Programara.
Enpresa handia bazara, sartu hemendikLaguntza Teknologikoak Aprobetxatzeko Programara.