Dionisio Nespral txapelketa da Gijóneko Tenis Elkartearen kirol-ekintza nagusia. Erakustaldi-txapelketa bat da, eta nazioarteko tenis-jokalari ezagunek parte hartzen dute. Urtero egiten da elkartea sortu zenetik, duela 55 urte. Asturiasko tenis-jokalariak ezagutaraztea eta kirol hori sustatzea du helburu.
Asturiasen oso txapelketa garrantzitsua den arren, ez da ATP zirkuituko txapelketa handietako bat, eta, beraz, ez dute telebistaz eman azken urteotan. Langileak, kamerak, errealizazioa, emisioa… txapelketako tokira bertara eramatea ez da errentagarria, gaur egun, telebista tradizionalentzat. Eta halaxe sortu zen gure aukera.
Gure bezeroak, Gijóneko Tenis Elkarteak, laguntza eskatu zigun kirol-ekitaldi hau zuzenean eta modu ekonomikoan emititzeko. Eta guk onartu egin genuen erronka, eta irtenbide ezin hobea sortu genuen kirol-ekitaldiak emititzeko edo grabatzeko. Irtenbide hori edozein kirol-ekitalditan erabil daiteke orain, edozein neurritakoa dela ere.
Bi egunez tenisa zuzenean, mundu osorako
Gijóneko Tenis Elkartearen helburu nagusia zen bere ekitaldia gehiago ezagutaraztea, eta ekitaldia bertatik bertara ikusi ezin zuten bazkideei zuzenean ikusteko aukera eskaintzea. Lehen erantzuna argi zegoen: Internet bidez emango genuen txapelketa.
Emanaldiak, gainera, klubaren mailan egon behar zuen: bereizmen handiko irudi-kalitate onenarekin eta zuzeneko iruzkinekin. Txapelketa profesionalen parean.
Proiektua definitzean, bezeroarekin elkarlanean, ikusi genuen Elkarteko kideek jasotzen zituzten eskolak bideoan grabatzea ere egokia izan zitekeela haien ikaskuntza hobetzen laguntzeko.
Teknologia eta adimen artifiziala
Erronkak identifikatu ondoren, irtenbide batekin hasi ginen lanean: ahalik eta ekipamendu gutxienekoa izan behar zuen, eta langile gutxirekin martxan jartzeko modukoa.
Irudiak jasotzeko, 4K kalitateko bost kameraz osatutako sistema bat proposatu genuen, tenis-partida batean gertatzen diren mugimenduei egokitutako estaldura bermatzeko behar diren plano guztiekin.
Erronka nagusia errealizazioa zen, eta, horretarako, irudiak lantzeko adimen artifizialeko sistema bat sortu genuen, hodeian ostatatua. Sistema hori arduratzen da planorik interesgarrienak autonomiaz aukeratzeaz. Sistema horri esker, errealizazio-lana automatikoki egin zen.
Baina, oraindik behintzat, dena ezin da automatikoki egin. Esatariak falta zitzaizkigun, txapelketaren gatza eta piperra. Haien lana errazteko, aplikazio bat garatu genuen Smartphonerako; hari esker, elkarteko bi pertsonak kirol-esatari gisa jardun zezaketen, audio-kalitate handiarekin.
Adimen artifizialean oinarritutako kamera-sistema bat izanik (langilerik eta errealizadorerik gabea), entrenatu egin behar izan genuen, emankizun ona egiten ikas zezan.
Emankizun-prozesua oso gardena zen pertsonentzat ere. Gure sistemak automatikoki eta denbora errealean bidaltzen zuen bideoa Youtubera. Eta bideoa kalitate handian bidaltzeko, konexio azkarra eta fidagarria behar da. Ahalmen handiko zuntz-konexioa erabili genuen. Gainera, etenik gabeko emisioa bermatzeko, konexio hau ekitaldi honetarako bakarrik erabili genuen, gainerako saretik aparte.
Internet bidezko emankizuna, errealizazio automatikoarekin
Gure irtenbideak Gijóneko Tenis Elkartearen aurreikuspen guztiak bete ditu. Honela dio Víctor Méndezek:
Konponbide arrakastatsua izan da, lortu nahi zen helburua betetzea ahalbidetu baitu: teniszale guztiek eta klubeko bazkideek Internet bidez ikusi ahal izatea txapelketa, instalazio erraz eta eroso batekin.
Izan ere, emankizunak telebista konbentzionalek baino askoz inbertsio txikiagoarekin egin ziren, eta emaitza ikusgarria izan zen.
Bi pertsona bakarrik behar izan genituen partiden emankizunak egiteko, eta telefono mugikor banarekin egin zuten, harmailetatik. Irudiaren kalitatea ikusgarria izan zen, eta audioa, perfektua. Ez genuen espero txapelketa ikusi genuen kalitatearekin ikustea, telebista konbentzionalez emango balute bezala.
Garatutako sistema berritzaile honek, tenis-partidetarako ez ezik, beste kirol-ekitaldi askotarako ere balio du, kirol-mota edozein dela ere, bai eta kultura-ekitaldietarako eta beste mota askotako ekitaldietarako ere.
Kamera anitzeko sistema adimendunarekin, gure bezeroen esku dago nahi dutena zuzenean ematea, kalitate ezin hobearekin eta oso merke. Modu horretan grabazioak eginez, aukera dago kirolarien teknika hobetzeko, gurasoentzat eta lagunentzat emankizunak egiteko eta, publizitatea txertatuz, dirua irabazteko. Laburbilduz, aukera berriak ditugu azken teknologiak gure bezero guztien esku jartzeko.