Sektoreko aditu nagusiak IKT-azpiegituren etorkizunaz arituko dira.

Bost saio partizipatibo eta espreseko ziklo horretan, mundu osoan teknologian aitzindari diren konpainia batzuek garai berriak markatzen ari diren IKTetako joera nagusiak erakutsiko dituzte, eta enpresen digitalizazio-prozesuetatik eratorritako erronken irtenbideak eskainiko dizkigute.

Jardunaldi bakoitzean, aditu batek bere ikuspegi estrategikoa eskainiko du, erabakiak hartzen laguntzeko eta IKTen sektorean aurre egin behar zaien erronka garrantzitsuenei aurrea hartzeko, dagoeneko hementxe dugun etorkizunean.

FORTINET_ SAREAREN HODEIKO SEGURTASUNAREN ETORKIZUNA

Martxoaren 4a, astelehena

Saio honetan, hau izango du hizketagai: Fortinet single vendor SASE. ST-WAN konektagarritasuna ZTNA eta SSErekin integratzen duen soluzioa. Modu eraginkorrean, ikuspena, kontrola eta segurtasun sendoa izan dezakezu edozein puntutatik. Gainera, egin aurre mehatxuei denbora errealean FortiGuardeko AAk sustatutako segurtasun-zerbitzuekin.

ARUBA_ ETORKIZUNEKO SAREAK ERAIKITZEN: PREST AL GAUDE NIS2 ZUZENTARAURAKO?

Martxoak 5, asteartea

Arubako segurtasun-soluzioak, "edge" segurtasuna, IoT/OT inguruneen inpaktua. Hori guztia NIS2 Zuzentarauaren barruan, zibersegurtasunaren arloko EBko legeria, EBko zibersegurtasun maila orokorra bultzatzeko legezko neurriak ematen dituena.

MICROSOFT_ AA SORTZAILEA LANPOSTUAN MICROSOFT-ERAKO COPILOT

Martxoaren 6a, asteazkena

Erakundeek eta ITko arduradunek Microsoft 365erako Copilot erabiltzeko dituzten erronka eta aukerei buruz arituko gara.

OZONA_ DESKTOP AS A SERVICE, SEGURUA, ESKURAGARRIA, MALGUA

Martxoaren 7a, osteguna

Saio honetan, Desktop As a Service ezagutuko dugu, enpresaren eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzeko soluzioa; telelaneko edo lan deslokalizatuko ingurune batean lan egiteko modurik onenak ematen ditu, eta aplikazioen eta langileen errendimendua kontrolatzeko aukera.

COMMVAULT_ DATU SEGURUAK, NEGOZIO ERRESILENTEA

Martxoaren 8a, ostirala

Inflexio-puntu batera iritsi gara, non datuen, aplikazioen eta gailuen bat-egiteak arkitektura hibridoekin eta mehatxu-belaunaldi berri batekin topo egiten baitu, hala nola ransomwarearekin, zeina elikatu egiten baitute orain ikaskuntza automatikoak eta AA sortzaileak. Beste ikuspegi bat behar da. CISOak eta ITa sendotu eta arrazionalizatuko dituen eta aurrea hartzeko aukera emango diena. AAri AAren bidez aurre egitea. Hodeiko datuen erabateko segurtasuna eskaini behar dugu, negozioen erresilientzia indartzeko. Commvault Cloud-en segurtasun-estrategia.

HIZLARIAK

LINKEDIN 1200X627 EK eus

Noiz?: 2024ko martxoaren 4tik 8ra

Lekua: online

Agenda:

9:30 h Ongietorria, partneraren eskutik

9:35 h IKTetako etorkizuneko joerak

10:00 Galderak

EDUKIERA OSOA

fundazioa_euskaltel_secondary logo main color EUS light bkg (PNG export)