Bezeroak zer eskatzen duen. Hori da enpresek egiten dizueten galderarik garrantzitsuenetako eta erantzuten zailenetako bat. Eta adimen artifiziala da erantzunak emateko tresnarik onena.
Adimen artifizialak (AI) eskaintzen dituen aukerak zehatz ezagutzeko eta bezeroen kezkak eta lehentasunak sakon aztertzeko, gosari digitala antolatu du berriki Euskaltelek: 'Hobetu zure harremana eta zure bezeroaren ezagutza AArekin'.
Topaketaren premisa sinplea zen: Adimen artifizialean oinarritutako sistema eta prozesuek aukera ematen dute enpresak bere produktu eta zerbitzuen hartzaileekin dituen harremanak hobetzeko, haiek sakonago ezagutzeko eta, ondorioz, balio-kate osoa hobetzeko. Azken emaitza askoz gehiago egokitzen da une bakoitzean bezeroaren beharretara, salmentak hobetu egiten dira, eta enpresaren errentagarritasuna eta irabaziak ere bai.
Izan ere, datuek duten informaziotik balioa lortzeak aukera ematen du erabakiak modu eraginkor eta efizienteagoan hartzeko, era askotako ekintzak lerrokatuz (estrategikoak, operatiboak, taktikoak), zuen bezeroen gogobetetasuna maximizatzeko.
Puntu hori ohikoagoa izaten da enpresetan; izan ere, erabakiak gero eta gehiago hartzen dira datuetan oinarrituz (Data Driven), eta, beste urrats bat eginez gero, analitika prediktiboaren/adimen artifizialaren bidez lortutako ondorio edo emaitzetan oinarrituz.
Hala, gosari honen helburu nagusia adimen artifizialaren indarra eta erabilgarritasuna erakustea izan da, eta, zehazki, Machine Learning edo ikaskuntza automatiko automatizatuarena.
Teknologia horiei etekina ateratzeko, DataRobot plataforman oinarritzen da Euskaltel, eta horrek erraztu egiten du iragarpenak egiteko aldagaiak prestatzeko eta sortzeko prozesu osoa, bai eta modelizazioa eta zerbitzuen hedapenari, kontsumoari eta gainbegiratzeari buruzko guztia ere.
Zein dira DataRobot-en egindako urratsak?
- Datuak kargatzea
- Datuak aztertzeko analisia
- Modelizazioa
- Ereduen ebaluazioa eta analisia.
- Aldagai esanguratsuen analisia
Lan horien bidez, hainbat alderdi jorratzen dira, hala nola uzte-tasa posiblea, lehiakideengana alde egiteko arriskuan dauden bezeroak identifikatuz, eta erosteko joera. Gainera, aukera ematen du salmenta-estrategia modu zehatzagoan eta egokiagoan prestatzeko, eta bezeroak haien ezaugarrien arabera egoki segmentatzeko.
Eta ez dugu ahaztu behar kontsumitzaileen feedbacka edo atzeraelikadura; hau da, bezero gisa izandako esperientziari buruz gero negozioari itzultzen dioten informazioa. Oso aktibo garrantzitsua da, eta, eskuratutako produktu edo zerbitzuen ezaugarriekin batera, haien gustuak, hobespenak eta beharrak zein diren jakiteko aukera emango digu.
'Hobetu zure harremana eta zure bezeroaren ezagutza AArekin' izeneko gosari digitalak, argi utzi du adimen artifiziala osagai ezin hobea dela enpresen eguneroko lanean aurrera egiteko, eta are gehiago pandemia ondorengo erronkaz beteriko aldi hasi berri honetan, non informazioa gero eta zabalagoa eta baliotsuagoa baita.
Sakatu hemen berriz ikusi nahi baduzu 'Hobetu zure harremana eta zure bezeroaren ezagutza AArekin’ gosari digitala.
Gure aldetik, Euskaltelek negozio-balioa sortzen laguntzen die edozein tamainatako enpresei AAko jardunbide onenak erabiliz, gure BAI Analytics talde espezializatuaren bidez.
Enpresentzat dauzkagun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.