Enpresek produktu eta zerbitzu digital berriak eskatu ahala, onlineko segurtasuna eta digitalizazioa ere erakundeen hazkunde-planen parte bihurtu dira.
Inoiz baino beharrezkoagoa da; izan ere, teknologia digitalen erabilera gero eta handiagoarekin batera, ziberdelituak ugaritzen ari dira, eta informazioa gordetzeko zerbitzariak erabiltzen dituen edozein erakundek zibererasoak jasateko arriskua du.
Arazo horretaz jabeturik, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak Zibersegurtasun Industriala 2022 dirulaguntzen programa jarri du abian.
Programak aholkularitza-, ingeniaritza-, hardware- eta software-gastuen %50 ordaintzeko dirulaguntza bat emango du, zure enpresaren zibersegurtasuna hobetzeko proiektuetarako. Produktu eta prozesu industrialei lotutako industria- eta zerbitzu-enpresa guztiei zuzendua dago, baldin eta EAEn gutxienez lantoki bat badute.
Ekimen hori aitzindaria izan da Estatuan, eta duela lau urte sortu zen; ordudanik, hazten joan da bai aurrekontuan bai interesa duten enpresetan, eta 2022an 3,5 milioi euroko aurrekontu-esleipena izatera iritsi da. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 25ean amaituko da.
Euskaltel, aholkularitza teknologiko integrala
Euskaltelen, gure ezagutza eta esperientzia guztia jartzen dugu enpresa indartzeko prozesuan zuei laguntzeko, negozio seguru bat izan dadin, era guztietako eraso zibernetikoei aurre egiteko prest dagoena. Eta, gainera, doako aholkularitza eskaintzen dizuegu, itzuli beharrik gabeko 18.000€-rainoko dirulaguntza hau lortzeko beharrezkoak diren izapide guztietan.
Euskaltelek eskaintzen dizkizun zibersegurtasuneko soluzioen artean, laguntza honetaz balia zaitezke aholkularitza- eta ezarpen-proiektuak eginez:
- End pointaren eta gailu mugikorren babesa
- Urruneko babeskopia
- Suebaki birtuala
- DDoS-en aurkako babesa
- Web-aplikazioen babesa
- Mehatxuak prebenitu, hauteman, desagerrarazi eta haiei aurka egitea
- OT segurtasuna
- Monitorizazioa eta gorabeherei erantzutea
- Segurtasuneko diagnostikoak eta ikuskaritza teknikoak
- Puntu ahulen azterketa
- Betebeharrak betetzeko aholkularitza (GDPR, PCI, 27001, etab.)
- Intrusio-testa
- Zibersegurtasunaren arloko prestakuntza eta kontzientziazioa
Euskaltel Laguntzak-ek prozesu osoan lagunduko dizu, inolako kostu gehigarririk gabe, laguntzak eta dirulaguntzak bilatzeko, kudeatzeko eta tramitatzen laguntzeko gure zerbitzuaren bidez. Zer behar dituzuen aztertzen dugu, zer laguntza jaso ditzakezuen eta horiek aprobetxatzeko modurik onena zein den jakiteko eta bilatzeko; eta, gainera, gu arduratzen gara dokumentazioaz.
Zuen enpresan horrelako proiektu edo inbertsioren bat egiteko asmoa duzue? Euskaltel arduratuko da guztiaz; zure enpresa digitalizatzea inoiz baino errazagoa da orain. Utzi zure datuak, eta, aholkuak emateaz gain, laguntza guztia bideratuko dugu.
Harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresa Bezeroentzako Sail Komertzialeko taldearekin, gure Dirulaguntza Teknologikoen Programari buruzko edo enpresetarako ditugun soluzio teknologiko guztiei buruzko informazio gehiago jasotzeko.