logo euskaltel

URRIAK 3 - AZURMENDI ENEKO ATXA

anim euskaltel opt

Euskaltelek bere Jardunaldi Teknologikoen beste edizio batera gonbidatzen zaitu. Euskal enpresen ideia, joera eta balio berriei buruz hausnartzeko topagune bat izango da.

Garai zirraragarri eta eraldatzailea bizi dugu, non gizatiarraren eta artifizialaren arteko mugak lausotzen ari baitira pixkanaka. Etorkizuneko belaunaldiek parekorik ez duen dualtasun bat izango dute: Bi adimenen integrazioa, gizakiona eta artifiziala.

Alde biologikoaren eta teknologikoaren arteko batura horrek, batetik, gizakia zer den birdefinituko du, eta, bestetik, aurrekaririk gabeko potentzial bat eskainiko du etorkizunean izango ditugun erronkei aurre egiteko.

Horiek aztertzeko, hauek hartuko dute parte jardunaldietan:

JOAQUÍN ALMUNIA

Ministro ohia eta Europako Batzordeko presidenteorde ohia

Gerra-gatazkak, hauteskunde-kontsulta ugariak, inflazioa eta Europako interes-tasen igoerak eta AEBko hauteskundeek ziurgabetasuna eragiten dute.

Geopolitika inflexio-puntu batean dago. Gaur egungo mundua ez da hain aurreikusgarria, eta erronka horiek baldintzatuko dute nazioarteko agenda.

ANDRÉS PEDREÑO

Ekonomia aplikatuko katedraduna eta AAn aditua. AAri eta Big Datari buruzko liburu zuria egiteko batzordeko kidea

Adimen artifizialak ematen dituen aukerek goitik behera aldatuko dituzte enpresa-funtzio guztiak, zereginak automatizatzean, bezeroaren esperientzia hobetzean eta produktibitatea handitzean. AEB gidatze autonomoan eta plataformetan nabarmentzen da, Txina liderra da industrian eta kontsumitzaileetan, eta Europak erregulazioaren aldeko apustua egiten du. AA tresna ahaltsua da enpresak eta gizartea hobetzeko eta gizateriaren erronka handiei aurre egiteko.

separador puntos horizontal
EGITARAUA · Urriak 3, osteguna
09:15 Harrera parte-hartzaileei
09:30 Ongietorria
Jon Ander de las Fuentes · Euskalteleko zuzendaria
09:45 Datozen aldaketa geopolitiko eta ekonomikoak: gure erakundeetan izango duten eragina
Joaquín Almunia · Ministro ohia eta Europako Batzordeko presidenteorde ohia
10:40 Andrés Pedreñorekin hizketan:
Zergatik da erabakigarria AA enpresen etorkizunerako?

Andrés Pedreño · Ekonomia aplikatuko katedraduna eta AAn aditua. AAri eta Big Datari buruzko liburu zuria egiteko batzordeko kidea
Carmen Reina · Euskalteleko AAko espezialista
11:30 AleluIA saria
11:45 Amaiera
12:00 Hamaiketakoa, sinergiak sortzeko
separador puntos horizontal

Noiz: 2024ko urriak 03

Non: Azurmendi - Eneko Atxa

separador puntos horizontal


EDUKIERA OSOA


Euskalteleko Jardunaldi Teknologikoen inguruko edozein zalantza argitu nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat ekitaldiak@euskaltel.com helbidera.

____________________________________________________________________________________

KOLABORAZIOA

logo euskaltel fundazioa
+o